• 02
    UZT
    2015

    Zer hobe udara ondo hasteko Zaldibiko Gazte Festez gozatzea baino! XVIII. Gazte Festak ditugu aurtengoak, "Askatasunera zubia eraikitzen" lemapean ospatuko ditugunak.

    XVIII. Gazte Festak ate joka ditugu!
    XVIII. Gazte Festatako kartela
  • 05
    EKA
    2015
    Gaztetxearen 9.urteurrena!
    9.urteurreneko kartela

    Zaldibiko gazteok Itoiz mediku etxean lekua hartu genuela 9 urte pasa dira jada. Hala ere, Zaldibiko Gazte Taldearen habiapuntua udaletxeko lokalean kokatzen da, izan ere, gaur egungo Gazte Asanbladak ia 20 urteko ibilbide luzea egina du herritik herriarentzat lanean.

  • 13
    MAR
    2015
    Bi bala eta Physis vs nomos band kontzertuak!

    Martxoaren 13an, ostiral honetan, Zaldibiako Gazte Asanbladak 19.Korrika aitzakiatzat hartuta kontzertuak antolatu ditu. 

  • 21
    MAR
    2015
    Sagardotegira etorri nahi?

    Aurten ere ez diogu hutsik egingo urteroko zitari. Martxoak 21ean, larunbatean, Larrarte sagardotegirako irteera antolatu dugu.

  • 22
    OTS
    2015
    Martxoak 8
    Martxoak 8ko kartela

    Martxoak 8 hurbiltzen ari dela eta Zaldibiako Gazte Asanbladak hartu du egun hau antolatzeko ardura. Baina aurten, egun honi kolore gehiago emate aldera eta aurreko kateak hautsi nahian Emakumeen Nazioarteko eguna borroka feministarekin lotzeaz gain aldarrikapena denon artean egiteko aukera sortu nahi da. 

  • 12
    OTS
    2015
    Euskal ihauteriak!
    Euskal ihauterietako egitaraua

    Ohartzerako iritsi zaigu Otsaila eta berarekin batera ihauteri garaia. Zaldibiko Gazte Asanbladak, landa ihauteriak suspertzeko eta arbasoen ohitura berreskuratzeko asmotan honako egitaraua antolatu du iganderako.

  • 29
    ABE
    2014
    Urtea ondo bukatu eta hasteko...

    Iritsi zaigu urte amaiera eta honi lotuta abenduaren 31rako egun osoko egitaraua antolatu du Gazte Asanbladak. Bestalde, urtea ondo hasteko urtarrilaren 3ko arratsalderako plana egina dugu.

  • 11
    UZT
    2014

    Gazte festetako egitarauaren barruan, urte honetan antolatu ditugun ekintza guztiak biltzen dituen bideoa egin dugu eta atzo gauean ikusi ahal izan genuen plazan. Soinuarekin arazoren batzuk tarteko, hemen zintzilikatzen dugu bideoa hobeto ikus dezazuen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Jarrai dezala festak!

  • 08
    UZT
    2014

    Alamartxo gauean egin genituen hainbat ekintzen ondoren agertutako kexei erantzuna emate aldera, honako idatzi hau zabaldu nahi dugu:

  • 10
    UZT
    2014
    XVII. Gazte Festak
    XVII. Gazte Festatako kartela

    "Ekiñez Geroa Gurea" lemapean ospatuko ditugu aurtengo Gazte Festak. Urtero legez, ostegunean hasi eta larunbatean amaituko dira. Aurtengoa 17. urteurrena da, ez aurrena ezta azkena ere!!!!

    Hemen duzue Zaldibiko Gazte Asanbladak hiru egun hauetarako antolatu duen egitaraua.