• 22
    OTS
    2015
    Martxoak 8
    Martxoak 8ko kartela

    Martxoak 8 hurbiltzen ari dela eta Zaldibiako Gazte Asanbladak hartu du egun hau antolatzeko ardura. Baina aurten, egun honi kolore gehiago emate aldera eta aurreko kateak hautsi nahian Emakumeen Nazioarteko eguna borroka feministarekin lotzeaz gain aldarrikapena denon artean egiteko aukera sortu nahi da. 

  • 12
    OTS
    2015
    Euskal ihauteriak!
    Euskal ihauterietako egitaraua

    Ohartzerako iritsi zaigu Otsaila eta berarekin batera ihauteri garaia. Zaldibiko Gazte Asanbladak, landa ihauteriak suspertzeko eta arbasoen ohitura berreskuratzeko asmotan honako egitaraua antolatu du iganderako.

  • 29
    ABE
    2014
    Urtea ondo bukatu eta hasteko...

    Iritsi zaigu urte amaiera eta honi lotuta abenduaren 31rako egun osoko egitaraua antolatu du Gazte Asanbladak. Bestalde, urtea ondo hasteko urtarrilaren 3ko arratsalderako plana egina dugu.

  • 11
    UZT
    2014

    Gazte festetako egitarauaren barruan, urte honetan antolatu ditugun ekintza guztiak biltzen dituen bideoa egin dugu eta atzo gauean ikusi ahal izan genuen plazan. Soinuarekin arazoren batzuk tarteko, hemen zintzilikatzen dugu bideoa hobeto ikus dezazuen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Jarrai dezala festak!

  • 08
    UZT
    2014

    Alamartxo gauean egin genituen hainbat ekintzen ondoren agertutako kexei erantzuna emate aldera, honako idatzi hau zabaldu nahi dugu:

  • 10
    UZT
    2014
    XVII. Gazte Festak
    XVII. Gazte Festatako kartela

    "Ekiñez Geroa Gurea" lemapean ospatuko ditugu aurtengo Gazte Festak. Urtero legez, ostegunean hasi eta larunbatean amaituko dira. Aurtengoa 17. urteurrena da, ez aurrena ezta azkena ere!!!!

    Hemen duzue Zaldibiko Gazte Asanbladak hiru egun hauetarako antolatu duen egitaraua.

  • 05
    EKA
    2014
    Gaztetxen urteurrena, 8 urte!!

    Zaldibiako Gaztetxeak 8 urte egingo ditu bihar, hilak 6, ostirala. Azken 8 urte luze hauetan Itoitz etxea izan da Zaldibiako Gazte Asanbladaren elkargune. Horren harira egun osoko egitaraua antolatu dugu larunbaterako.

  • 09
    MAI
    2014

    Gazte Asanbladako Udaberriko ekimenari jarraipena emateko, ostiral honetan, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolarien Bertso-Trama emanaldia izango dugu ikusgai.

    Bertso-Trama Zaldibian
  • 02
    MAI
    2014
    Datorren ostiralean udaberri festa!

    Neguan lo zorroan eta ezkutuan egon ondoren, udaberriak eta bere koloreek esnatzeko garaia dela adierazten digute. Gazte Asanblada ere martxan da, beti bezela, herritik herriarentzat.

  • 11
    API
    2014
    Zea Maysen kontzertua ostiralean

    Zaldibiko Antzokian joko du Zea Mays taldeak, ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera. Bilbotarrak momentu onean dira, arrakastaren aparrean,  "Da" diaska berria aterata.