http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/ http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/ eu-ES Tue, 11 Dec 2018 17:55:55 +0100 40 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/ <![CDATA[Gazte Festak ekaiñak 28, 29 ta 30!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3688/Gazte_Festak_ekaiñak_28_29_ta_30!/ Solasaldi berri batekin emango diu aurtengo Gazte Festai hasiera, Esteriotipoak Hautsi izenburupen, Aske taldek eskeiniko don tailer bat izango da. Gizartek eta egunerokotasunek inposatzen dizkiun rol eta oitturak zalantzan jartzea helburu dona.

Aspaldiko urtetan in eztan baltsa jetsiera edota ostegun gauetako tortila patata lehiaketa izango die aurtengo aldaketa nagusik. Ta sardo dastaketare eunez aldau deu, aurten larunbaten izango da 15 sagardogile ezberdinen sagardoa dastatzeko aukera. Beste aldaketan arten, ta oan arte nabariña izan dana, Sasi pelotari txapelketa bikoteka ittea izan da, honen finalare larunbaten izango deu.

Egunez zein gauez gozatzeko aukera izango deu, Inguma, Azken Sustraiak, Tokan2 La Polla eta Iratzar taldea izango ditteu gaue animatzen.

Azken bi ohar komentatzeko:

- Tortilla patata lehiaketan parte hartzeko, aurrez tikea eosi beharko da, Joxepanen eongo die salgai 5 euron.

- Balsa jetsieran apuntatzeko lista Joxepanen eongo da. Kontutan izan errekan eragin gutxina izateko, material bertziklagarri ta ez kutsagarrik ibiltzea beharrezkoa izango dala.

Ikusten dezue, bete betek datoztela aurtengo Gazte Festake, oan herritarron parte hartzea falta da! Gazte Asanbladan aldetik, gonbidapena luzata gelditzen da!

HAUSTEN ai gealako ta ERAIKITZERA goazelako!

ZGA

]]>
Tue, 12 Jun 2018 20:47:11 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3688 Tue, 12 Jun 2018 20:47:11 +0100 2018-06-28 2018-06-30 1 3688 Gazte Asanblada
<![CDATA[GOIERRIKO GAZTE DITXA!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3335/GOIERRIKO_GAZTE_DITXA!/ Elkarlanez eta auzonalez antolatuak izan dira, bai egunaren aurre prestaketan eta antolaketan, eta baita ere montaketan Goierriko herri guztietako gazteok parte hartu baitugu. Horregatik, biharko egunean zehar izango den festa Goierriko herri kirolari, musika talde, bertsolari, bakarlari, kale animazio talde eta sukaldariz aurrera aterako da.

Ondoan ikusi daikeen egitaraua oparoa eta zabala da.

Eguna agian ezta aproposena izan, Euskal Presoen espetxetara martxarekin bat egin baitu, baina nahiz eta ez garen martxetan izango, gure besarkada eta animorik handienak Goierriko Euskal Preso guztiei. Horregatik, urbildu iluntzean karpan egingo den ekitaldira.

Goierriko Gazte Asanbladen partetik, ekintzetan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu.

Bihar arte beraz!!

ZGA

]]>
Fri, 19 May 2017 18:28:03 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3335 Fri, 19 May 2017 18:28:03 +0100 2017-05-20 2017-05-20 1 3335 Gazte Asanblada
<![CDATA[XX.Gazte Festetako nikien diseinua herritarron esku!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3299/XX.Gazte_Festetako_nikien_diseinua_herritarron_esku!/ Aurtengo Gazte Festak, inoiz baino bereziagoak izango dira Zaldibitarrontzat. Horregatik, egingo ditugun nikien diseinua herritarron esku utzi nahi dugu.

Dagoeneko logo, marrazki edo irudiren bat buruan bueltaka badabilkizu, Joxepanen dagoen kaxara bota edo korreo elektronikoz bidali (zaldibikogazteasanblada@gmail.com) apirilaren 23a baino lehen. Ondoren denon artean erabakiko dugu zein izan den hautatua.

Ta ez ahaztu... norberak bere eskuekin egina bere sentitzen duela beti!

Mila esker aldez aurretik!!

ZGA

]]>
Thu, 30 Mar 2017 20:23:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3299 Thu, 30 Mar 2017 20:23:55 +0100 2017-03-30 2017-03-30 0 3299 Gazte Asanblada
<![CDATA[Otsaila indarrean dator!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3205/Otsaila_indarrean_dator!/ Otsailaren 3an, otsaileko lehen ostiralean, Zubi Buru elkartean Beira taldearen kontzertua izango dugu. Afari musikatua antolatu dugu egun horretarako, 21:30etan afaria izango da eta ondoren Beiraren kontzertua.

Beira taldeak, bertso musikatuak egiten ditu, heurek sortutako letra eta doinuz. Honako hauek dira taldekideak:

Igor Arruabarrena (kitarra jolea), Jon Martin (abeslaria), Urtzi Olaziregi (baxujolea), Gari Amundarain (kitarra jolea) eta Mikel Arruabarrena (bateria jolea).

Tikeak plazako hiru tabernetan salgai 15 eurotan (epea otsailak 1)

Mugitu, tikea hartu eta azaldu!!

Bestetik, urrengo astebururako, otsailaren 11erako, Oiduia irteera antolatu dugu. Hodeiren urteurrena ospatu eta bertan hamaiketakoa eginez. Gauean, Zea Maysen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da antzokian.

Sarrerak bertan jarriko dira 6 euroren truke.

Gazte Asanbladatik, egun hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Herria xirikatzen jarraituko dugulako!!

ZGA

]]>
Mon, 23 Jan 2017 20:49:32 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3205 Mon, 23 Jan 2017 20:49:32 +0100 2017-02-11 2017-02-11 1 3205 Gazte Asanblada
<![CDATA[Habitat: Utopia, herrigintza topaketak]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3172/Habitat:_Utopia_herrigintza_topaketak/ Ondo gogoratzen badugu, maiatzean hasi zen dena. Biloreren inguruko batzarrera gazte gutxiegi azaldu ginela eta, urrengo astean Gaztetxean bertan antolatu genuen Biloreren eta topaketa hauen inguruko batzarra. Dexenteko kuadrila elkartu ginen, 30-40 gazte inguru, denok Biloreren berri jakin nahien, honen atzean zer zegoen ongi jakin gabe.

Biloreren egoeraren berri izan ondoren, geroz eta garbiago genuen bistatik kendu beharra zegoela. Ingurugiroari eta paisajeari egiten dion kalteaz gain, ustelkeriaz beterik lantegi bat baitugu herri sarreran.Orduan jaso genuen ere, Abenduko topaketa hauen berri. Bai Donostia eta bai Austriako arkitektura ikasle hauek, Zaldibia herriaren diagnostiko eta lanketa sakonak egingo zituztela adierazi ziguten: herriko merkatuak, ingurugiroa, herri eragileak, elikadura, feminismoa eta bestelako gaiak jorratuz. Gazteok gai hauenganako interesa erakutsi eta segituan eman genuen gure baiezkoa eta babesa. Gazte talde bat bildu eta herriaren analisi bat egin ondoren, Zaldibian alternatibak eraiki eta aurrera pausoak emateko garaia dela hausnartuz.

Nahiz eta oraindik ikasleen proiektuak sukaldatzen ari, badugu esperantza eta asmoa proiektu hauek tresna gisara erabiliz, Zaldibia pixkanaka burujabetzaruntz bideratzeko.

Gazteak gara herri honen etorkizuna eta beraz, "Zer nolako Zaldibia" nahi dugun eztabaidatzeko unea da hau.Gazteon ardura izan da beraz, ikasle hauen lo lekuak, gosari eta afari zerbitzua Zubi Burun elkartean eskaintzeaz eta abenduaren 16an, ostiralean, egingo den Herrigintza Festa antolatzeaz.Kartelean ikus daitekeenez, iluntzean hasiko da festa Trikipoteoarekin, ondoren 22:30etan herritarrok antolaturiko Ekitaldia eskainiko da eta amaiera emateko Koban eta Huntza taldeen emanaldia antzokian. (sarrera 5 euro)

Herritar oro antolatutako ekimenetan parte hartzera gonbidatzen dugu, gure kultura eta ohiturak erakusteko eta harremantzeko aukera paregabea baitugu.

Aldez aurretik, mila esker lo lekuak eskaini dituzuenoi eta gosariak eta afariak prestatzen ibiliko zareten eragile ta norbanako guztioi.

ZALDIBIA, berriro ere AUZOLANAeta HERRIGINTZAREN adibide.

ZGA

]]>
Tue, 13 Dec 2016 22:49:25 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3172 Tue, 13 Dec 2016 22:49:25 +0100 2016-12-14 2016-12-14 1 3172 Gazte Asanblada
<![CDATA[XX.Gazte Festak, bilera zabala]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3135/XX.Gazte_Festak_bilera_zabala/ Aurtengoak berezia izan behar du, azken urteetan antolakuntzan ibili garenon ideietatik sortua izan behar du.

Herritar oro dago gonbidatua igandean arratsaldeko 18tan Gaztetxen egingo den bilera zabalera.

ELKARREKIN GOZA DEZAGUN, zuen hitzaren txanda iritsi da!

ZGA

]]>
Tue, 08 Nov 2016 14:56:44 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3135 Tue, 08 Nov 2016 14:56:44 +0100 2016-11-13 2016-11-13 1 3135 Gazte Asanblada
<![CDATA[PHYSIS VERSUS NOMOS eta LIHER]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3125/PHYSIS_VERSUS_NOMOS_eta_LIHER/ Physis Versus Nomos eta Liher taldearen kontzertuez gozatzeko aukera izango dugu Herri Antzokian. ]]> Lehenik, talde donostiarraren eskutik, musika psikodelikoa ezagutuko dugu, gainera jada ezagunak ditugu, ez baita lehen aldia Physis Versus Nomos taldea Zaldibian dugula.

Ondoren, Liher taldearen emanaldia izango dugu, irailaren 30ean aurkeztu zuten lan berria erakusteko asmoz datoz gainera, "Hauts" diska berria. Diska eskuragarri dago Joxepanen 10 eurotan.

Honez gero ezagunak ditugu bi talde hauek, izan ere, bertako bi musikari zaldibiarrak ditugu.

Aurtengo ikasturteko lehen kontzertuak izango dira ostiralekoak,gaueko 22:30etan Herri Antzokian5 euroren truke.

Badakizue, lan astea ongi amaitzeko, ostiralean jai girorako aukera dugu!

Animatu eta azaldu!

ZGA

]]>
Tue, 01 Nov 2016 16:08:58 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3125 Tue, 01 Nov 2016 16:08:58 +0100 2016-11-04 2016-11-04 1 3125 Gazte Asanblada
<![CDATA[XIX.Gazte Festak, herriari zukua ateratzen!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3047/XIX.Gazte_Festak_herriari_zukua_ateratzen!/ Osteguna, ekainak 30:

16:30etan umentzako tailerrak plazan

18:00tan haurren koroa

19:00tan Arkakuxo jetsiera Gaztetxetik

Ondoren triki-poteoa

21:30etan bokailo afarie plazan: Bokailok enkargatzeko izena eman iluntze aldea plazan jarriko dan mahaian

22:30etan Laburmetraia: Aurten berezitasunekin dator, ez galdu!!

Ostirala, uztailak 1: Zapi Gorrie lepon!

11:00tan Jupiterrea bañatzea

16:30etan hitzaldie: "Gazteak eta homosexualitatea" Goierriko Zubia taldearen eskutik

18:30etan Sasi-Pilotati finala

20:00tan Sardo-dastaketa: 15 Sardogile eta Pintxok egongo die salgai.

*Hala ere, etxetik jana ekartzeko eta mahaiak jartzeko aukera izango da. Borondatea emateko kutxa bat ere bertan egongo da.

23:00tan Kontzertuk: ALTXA GUDARI (Zaldibia) eta GABENARA

Larunbata, uztailak 2: Goizetik mozorrata!

14:30etan Paella + GinTonic lehiaketa: Aurten ezta nahikoa izango Paellakin! Gin Tonic onenak sarie izango do. Hau itteko osagaiek bakoitzek beak ekarri beharko dittu, baino izotzak tikekin emango die.

*TIKEK: 6 eurotan Joxepanen, Illatin eta Beti Gazten salgai

Ondoren bertsolarik

19:00tan Paxkualirock

23:00 Kontzertuk: 2ZIO eta KALERA

Gaztetxek aurten 10 urte bete dittula ta, zapi gorrik atera zien. Ikusita eoki zuen arrakasta Gazte Festatan txoznatan salgai eongo die 4 euron. Bateze, ostiralen jazteko deia luzatzen da.

Besteik ez gure aldetio, animau, ahal dezuen heinen parte hartu eta herriri zukua atera!

ZGA

]]>
Tue, 28 Jun 2016 14:02:08 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/3047 Tue, 28 Jun 2016 14:02:08 +0100 2016-07-02 2016-07-02 1 3047 Gazte Asanblada
<![CDATA[Gaztetxearen X.urteurrena, ekainak 3 eta 4]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2996/Gaztetxearen_X.urteurrena_ekainak_3_eta_4/ Ekainaren 3an, ostiralean, arratsaldean hasi eta larunbateko ordu txikiak arte festa giro bikainaz gozatzeko aukera izango da Gaztetxe eta herri inguruan.

Ostiralean, arratsaldeko 16:00etan Gaztetxearen inguruan "Utopia egi bihurtzen" murala margotuko dugu.

Ondoren, Gaztetxeko ateak irekiko ditugu, azken bi hilabeteetan zehar erreforma lanetan ibili gara eta bikain geratu denez, herriari erakusteko irrikitan gaude. Arratsaldean zehar haurrentzako meriendaz eta poteo garaian, mokadutxoaz gozatzeko aukera izango dugu.

"BAI" ohial erraldoiarekin argazkia aterako dugu 19:30tan, independentzia aldarrikatuz eta Ekainaren 5eko bozketan parte hartzera animatu. Denon beharra izango dugu, 200 pertsonen artean altxatzeko ohiala baita.

Iluntzean, bokadilo afaria izango da eta jarraian Kortxoenea Groseko Gaztetxearen inguruko solasaldia, dokumentala eta esperientzia hau gertutik bizi izan duten kide batzuen bizipenak entzungo ditugu.

Larunbatean, goizetik jarriko gara martxan. Goizeko 10:30tan Zaldibiko Gazte Mugimenduaren inguruko tertulia izango dugu, herriko gazte ezberdinen gogoetak eta esperientziak partekatuz.

Ondoren,triki bertso poteoa eta bazkaria izango dugu. Bertsoak, ostiral gau honetan antolatuko dugun Bertso Tailerrean eginak izango dira. Tikeak Joxepanen, Ilatin eta Beti Gazten daude ekainaren 1 arte. Mugituuu!

Bazkariari jarraipena emanez, bingoan jolasteko aukera izango da.

19k aldera Burrunba elektrotxaranga abiatuko da.

Eguna amaitzeko, 23:00etan, Sukarra 37, Bi Bala eta Gureran taldeen kontzertuak izango ditugu Antzokian. Gureran taldekoek gainera opari bat egin diote Gaztetxeari bere 10.urteurrena dela eta, "HAMAR URTEZ GAZTETXEA" kantaz egin baitute. Eskarrikasko!!

Urteurren ospakizuna borobiltzeko, zapiak atera ditugu, bazkariko tikearekin oparituko ditugunak. Bestela ere, erosteko aukera izango da.

Ez ahaztu Gaztetxea denon artean eraikia dela, horregatik, herritar oro ekintzetan parte hartzera animatzen dugu!!

Beraz, animatu eta parte hartu!

Utopiak egi bihurtzen jarraitu nahi dugulako!

ZGA

]]>
Wed, 25 May 2016 16:42:54 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2996 Wed, 25 May 2016 16:42:54 +0100 2016-06-03 2016-06-03 1 2996 Gazte Asanblada
<![CDATA[Abestia + Bideoklipa, Gaztetxearen 10. urteurrena]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2992/Abestia_+_Bideoklipa_Gaztetxearen_10._urteurrena/ Zaldibiko Gaztetxea 10 urte betetzear da eta Ekainaren 4-rako egun osoko egitarau betea prestatzen ari gara. Bitartean hartu indarra, herriko Gureran taldeak urteurrenerako egin digun abesti eder honekin, eta gozatu bideoklipaz!! Zuentzat esklusiba mundiala, HAMAR URTEZ GAZTETXEA!!]]> HAMAR URTEZ GAZTETXEA!! (letra)

Pausoz pauso ta azpitik, itten delako herri batpausoz pauso ta behin ta berriz erorizTxindokin magalean, gazterian ohiuahartu soka ta abordatu, Zaldibi!!

Urtez urte euskaraz, jai parekideen aldefalta direnak oroituz ta maitatzenametsen asanbladan, egin amets LIBREsentitu, gozatu eta zirikatzen!!

GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZATGAZTETXEA, AUZOLANEAN HERRIAGAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZATGAZTERIA, HAMAR URTEZ UTOPIA EGI BIHURTZEN!!

GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZATGAZTETXEA, AUZOLANEAN HERRIAGAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZATGAZTERIA, HAMAR URTEZ UTOPIA EGI BIHURTZEN!!

Eskuz esku ametsak egi bihurtuiraultza txikiz zubiak eraikinorberak bere eskuekin eginabere sentitzen duelako beti!!

GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZATGAZTETXEA, AUZOLANEAN HERRIAGAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZATGAZTERIA, HAMAR URTEZ UTOPIA!!

GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZATGAZTETXEA, AUZOLANEAN HERRIAGAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZATGAZTERIA, HAMAR URTEZ UTOPIA EGI BIHURTZEN!!

]]>
Fri, 20 May 2016 15:53:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2992 Fri, 20 May 2016 15:53:55 +0100 2016-05-20 2016-05-20 0 2992 Gazte Asanblada
<![CDATA[Bilore ere gazteon aukera]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2989/Bilore_ere_gazteon_aukera/ Baina, gazteon aldetik presentzia urria izan zela eta berriro ostiral honetan Gaztetxean proeiktuaren nondik norakoak eta aurrera begirako planteamentua entzuteko aukera izango da. Batez ere, gazteok gure hondar aletxoa jarri behar dugu, gu baikara herri honen etorkizuna.

Hitzlaria, Xotil Natke, Zaldibiako arkitektura ikaslea izango da.

Beraz, aurreko hizketaldira joateko aukerarik izan ez zenuten guztiei eta batez ere gazteei gonbita luzatzen dizuegu.

Ostiralean gaueko 22etan Gaztetxean ikusiko dugu elkar!

ZGA

]]>
Tue, 17 May 2016 17:58:31 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2989 Tue, 17 May 2016 17:58:31 +0100 2016-05-17 2016-05-20 1 2989 Gazte Asanblada
<![CDATA[Leitzaranera irteera larunbatean]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2963/Leitzaranera_irteera_larunbatean/ Hauxe izango da eguneko plana:

Goizeko 9etan plazatik abiatu bizikletekin.

9:45etan trena hartu Ordiziako estazioan.

10:15etan Andoainera iritsi eta bideari ekin.

Leitzara iristean bazkalduko dugu, bakoitzak bere bazkaria eraman.

Ondoren berriro Leitzaran bidetik bueltatuko gara, Andoainen trena hartu eta Ordizira iritsi ondoren Zaldibiara bizikletan bueltatuko gara.

Badakizue, ANIMATU ETA KENDU HAUTSA BIZIKLETEI!

GOGORATU OSTIRALEAN BESTE HITZORDU BAT DUGULA! 21:30etan ANTZOKIAN "GAZTEOK BAI EUSKAL ESTATUARI" HITZALDIA.

ZGA

]]>
Thu, 21 Apr 2016 16:47:30 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2963 Thu, 21 Apr 2016 16:47:30 +0100 2016-04-23 2016-04-23 1 2963 Gazte Asanblada
<![CDATA[Gazteok BAI Euskal Estatuari!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2951/Gazteok_BAI_Euskal_Estatuari!/ Gure Esku Dago ekimenak emandako pausora batzen gara Zaldibiko Gazteok. Guk argi dugu gure bozka, horregatik, ostiral honetan gaueko 21:30etan Herri Antzokira joateko gonbita luzatzen dizuegu.

Bertan gazteok dugun problematikari aurre egin eta estatu propioa eraikitzeko urratsak ezagutuko ditugu, dauzkagun galdera eta zalantza guztiei erantzuna aurkitzen saiatuko gara: zer ekarriko digu independentziak? zein onura lortuko ditugu gazteok? zein da eta non dago gure etorkizuna?...

Honez gain, denon botoa beharrezkoa delako, ekainean Goierriko 22 herrietan egingo den herri galdeketan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Nahikoa arrazoi baditugulako estatu honetatik alde egiteko eta gure propioa eraikitzeko,

Gazteok BAI Euskal Estatuari!

ZGA

]]>
Tue, 19 Apr 2016 16:38:22 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2951 Tue, 19 Apr 2016 16:38:22 +0100 2016-04-19 2016-04-22 1 2951 Gazte Asanblada
<![CDATA[Gaztetxeak 10 urte!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2949/Gaztetxeak_10_urte!/ Bi egun hauetan, Gaztetxea barrutik ezagutzeko, hitzaldiak entzuteko, tertuliak egiteko, elkarrekin bazkaltzeko, kontzertuak ikusteko eta gehiagorako aukera izango da. Egitaraua finkatu orduko hemen plazaratuko dugu.

Honi lotuta, argazki erakusketa bat egiteko asmoa dugu plazan. Ondorioz, Gazte Festetako, Gazte Taldeko, Gazte Lokaleko, Gazte Asanbladako zein Gaztetxeko argazkiak bidaltzeko eskatu nahi dizuegu. Nahi duzuen gisan:

  • Gure korreo elektronikora (zaldibikogazteasanblada@gmail.com)
  • Albumetan badituzue, Gazte Asanbladako kide bati emanez eta guk eskaneatu ondoren berriro bueltatuko dizkizuegu.
  • Gazte Asanbladako kide bati usb batean emaneda.

Beharrezkoa da zuen parte hartzea gai honetan. Izan ere, lehenagoko argazkirik edo argazki zaharrik ezean gure argazkiak soilik aurkeztu ahal izango baititugu.

Besterik ez, ondo segi!!

ZGA

]]>
Fri, 15 Apr 2016 12:18:38 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2949 Fri, 15 Apr 2016 12:18:38 +0100 2016-04-15 2016-06-03 1 2949 Gazte Asanblada
<![CDATA[Larrarte Sagardotegira irteera]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2933/Larrarte_Sagardotegira_irteera/ Eguerdiko 13etan irtengo da autobusa plazatik.

Larrarte Sagardotegitik Hernanira 18:30tan jeitsiko gara.

Zaldibira buelta 3:30tan izango da.

Landunek 40 euro eta ikasle eta langabeek 35 euro ordaindu beharko dituzte. Bihar eguerdian jasoko da dirua autobusean.

Oraingoz 52 pertsona gaude Joxepaneko zerrendan izena emanda. Oraindik ez bazara apuntatu eta joan nahi baduz, ahalik eta azkarren eman izena gaur arratsaldean.

Besterik ez dugu esateko, egualdia lagun izatea bakarrik falta zaigu!! Bihar arte!!

ZAG

]]>
Fri, 08 Apr 2016 15:45:09 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2933 Fri, 08 Apr 2016 15:45:09 +0100 2016-04-08 2016-04-09 1 2933 Gazte Asanblada
<![CDATA[Euskal musika taldeen kontzertuak]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2881/Euskal_musika_taldeen_kontzertuak/ Gaueko 22:00tan hasiko da lehen kontzertua eta sarrera 5 euro izango da.

Zaldibiko Gazte Asanblada

]]>
Sat, 20 Feb 2016 14:37:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2881 Sat, 20 Feb 2016 14:37:49 +0100 2016-02-20 2016-02-20 1 2881 Gazte Asanblada
<![CDATA[Photoshop tailerra ]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2848/Photoshop_tailerra_/ Argazkiekin, kartel ezbedinekin... lan egingo dugunez, Photoshop programa instalatuta ekartzea gomendatzen da bakoitzaren ordenagailu eramangarrian.

Programarik edo ordenagailu eramangarririk ez baduzu, ez du axola, denon artean moldatuko gara.

Animatu eta ekin sormenari!

Zaldibiko Gazte Asanblada

]]>
Thu, 21 Jan 2016 19:29:18 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2848 Thu, 21 Jan 2016 19:29:18 +0100 2016-01-24 2016-01-24 1 2848 Gazte Asanblada
<![CDATA[Hasi urtea EUSKARAZ!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2838/Hasi_urtea_EUSKARAZ!/ Mila esker bertara hurbildu zineten guztioi, denon artean emaitza bikaina lortu baitugu.

Eta ez ahaztu, egunero dela Euskararen eguna.

Zaldibiko Gazte Asanblada

]]>
Mon, 18 Jan 2016 19:51:35 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2838 Mon, 18 Jan 2016 19:51:35 +0100 2016-01-18 2016-01-18 0 2838 Gazte Asanblada
<![CDATA[Urte zahar agurra, urte berriari egurra!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2822/Urte_zahar_agurra_urte_berriari_egurra!/ Gabonetako ekintzei jarraipena emateko, Zaldibiko Gazte Asanbladak urtea korrika amaitzeko eta urte berriari gogotsu ekiteko, bihar San Silbestre lasterketa antolatu du.

Berrikuntzekin gatoz gainera, aurten ez dugu korrika binaka edo erreleboka egingo. Baizik eta, banaka, plazatik habiatu, herrian zehar kokatu ditugun hiru guneetatik igaroz, herriko plazan amaituko da lasterketa. Guneak, Bilore, Olalde eta Ibargun izango dira. Bakoitzak nahi duen bidea eta ordena aukeratu dezake: azkarrena, erosoena, lasaiena, politena...

Lehenik, 17:30etan haurren txanda izango da eta ondoren 18:00etan helduena.

Parte hartu nahi dutenak, irteera ordua baino lehenago plazan egotea komeni da.

Urte zahar egun polita izan eta URTE BERRI ON Zaldibiko Gazte Asanbladaren partetik!

]]>
Wed, 30 Dec 2015 18:06:09 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2822 Wed, 30 Dec 2015 18:06:09 +0100 2015-12-31 2015-12-31 1 2822 Gazte Asanblada
<![CDATA[Egun hotzei aurre egiteko egitaraua!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2799/Egun_hotzei_aurre_egiteko_egitaraua!/ Lehenik mila esker, euskararen aldeko flashmod-era inguratu zineten guztioi. Bideoa amaitu bezain laister zuekin partekatuko dugu.

Ondorengo egunetan aspertu ez gaitezen eta aktiboki herria xirikatzen jarraitzeko, gazte asanblak era eta gustu ezberdinak asetzeko moduko egitaraua antolatu du. Kirola eginez, josten ikasiz, eztabaidak sortuz, eskursioak eginez eta tripa ondo betez gazteen arteko harremanak sendotuko ditugu.

Egunerokotasunetik at, geldialditxo bat egingo dugu indarrak hartzeko eta urte berria gogotsu ekiteko.

Urte zaharrari agurra, Urte berriari egurra!

Zaldibiko Gazte Asanblada

]]>
Tue, 08 Dec 2015 13:09:11 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2799 Tue, 08 Dec 2015 13:09:11 +0100 2015-12-08 2015-12-31 1 2799 Gazte Asanblada
<![CDATA[Abenduak 3, Euskararen Eguna]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2797/Abenduak_3_Euskararen_Eguna/ Gazte Asanbladaren asmoa, herritarrak Euskararen inguruan dantzan jartzea da eta horrekin batera Euskarari gure herrian arnasa hartzeko aukera eskainiz.

Horretarako, "Euskara Bizi Nahi Dut" abestiarekin dantza bat asmatu dugu, ensaiatzeko, txertatu dugun bideo magistrala ikusi. Baina ez arduratu, ostiralena bertan aukera izango dugu grabaketa aurretik dantza ensaiatu ahal izateko.

Beraz, abenduaren 4ean, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, plazara hurbiltzeko gonbita luzatzen dugu Gazte Asanbladatik.

Ez ahaztu, Euskara dela euskaldun egiten gaituena!

Zaldibiko Gazte Asanblada

]]>
Wed, 02 Dec 2015 09:17:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2797 Wed, 02 Dec 2015 09:17:40 +0100 2015-12-02 2015-12-03 1 2797 Gazte Asanblada
<![CDATA[XVIII. Gazte Festak ate joka ditugu!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2669/XVIII._Gazte_Festak_ate_joka_ditugu!/ Gazte Asanbladak aurten ere egitarau oparoa egin du, uztailaren 2an, ostegunean, hasi eta uztailaren 4an, larunbatean, bukatuko diren hiru egunetako festetako.

Osteguna 2:

16:30- II.Triatloi lasterketa: Apuntatzeko zerrenda Joxepanen dago, hala ere egunean bertan azalduz gero parte hartzeko aukera izango da.

19:00- Txupinazoa eta arkakuxo jeitsiera.

Ondoren, triki-poteoa

21:30- Bokadilo afaria

23:00- Bideo emanaldia. Iaz "Potto" eta "Potta"k Gazte Festetan zehar jendeari eginiko elkarrizketa eta proba ezberdinei buruzko dokumetala izango dugu.

Ostirala 3:

16:00- Dokumentala eta tertulie. Joxepaneren itxiera dela eta, gure desadostasuna azaltzeko desobedientzia ezberdinei buruzko hitzaldia antolatu dugu.

18:00- XVIII. Sasi-pelotari txapelketako finalak.

20:00- VIII.Sagardo dastaketa. 15 sagardo ezberdin dastatzeko aukera izango da. Aurten ere, lehenengo TXOTXAk omendu bat izango du.

Ondoren, Erromeria:EROKOMERI

Larunbata 4:

12:30- III.Paella lehiaketa. Tikek 5 erutotan Illatin, Beti-Gazten eta Joxepanen salgai; edaria, ogia, postrea eta kopa (txapak egongo dira)

Ondoren, jolasak.

19:00- Elektrotxaranga

23:30- Kontzertuak: ULUKA eta SUKARRA37

Egitaraua aurten ere bete-betea dugula ikusirik, herritarroi gonbita luzatzea besterik ez zaigu geratzen. Beraz Zaldibitarrok animatu eta parte hartu! Jaigiro sano baten alde antolaturiko festak baitira.

ZGA

]]>
Sat, 27 Jun 2015 16:13:31 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2669 Sat, 27 Jun 2015 16:13:31 +0100 2015-07-02 2015-07-02 1 2669 Gazte Asanblada
<![CDATA[Gaztetxearen 9.urteurrena!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2644/Gaztetxearen_9.urteurrena!/ Data hau aitzakiatzat hartuta, ondorengo egitaraua antolatu dugu ostiral honetarako.

Goizean goizetik hasiko gara herria alaitzen, 8etan herria esnatu eta gure festara animatzeko gonbita egingo dizuegu herritarrei, herrian zehar Diana eginez.

Ondoren, gosaria prestatzen hasiko gara. Gazte Asanbladako kideok hainbat bizkotxo egingo ditugu herriko lau tabernetan dasta ditzazuen.

Behin ondo gosalduta, herria koloreztatzeari ekingo diogu. Arratsaldean egingo dugun poteokarako herriko gune ezberdinak apainduz.

Arratsaldean jaiak jarrai dezan, 17etan plazatik poteoka habiatuko da. Plazatik hasi, futbitotik, Arresene tabernatik, Artxanberri kaletik, antzokitik igaro ondoren, hiru tabernetan emango zaie jolas hauei amaiera. Kolore ezberdinetako lau talde osatuko ditugu eta jolasak fisikoak zein mentalki erantzun beharrekoak izango dira.

Azkenik, gauerako indarrak hartzeko tabernetatik bokadiloak eta edaria hartu eta plazan jango ditugu. Izan ere, gauak luze joko du Irrikan eta En Tol Sarmiento taldeen eskutik. 22:30tan hasiko dira antzokian, sarrera 5 euro izanik.

Lizarrako musika taldea dugu, Irrikan. Taldea 6 kidez osatuta dago, Ander Aedo, Markos Napal, Ruben Espejo, Unai Azanza, Nikolas Chasco eta Iñaki Etxarren. Ska musika jotzen eta abesten dute, eta 2014ko ekainaren 16an haien lehen diskoa kaleratu zuten.

En Tol SarmientoLekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. Jada hiru diska egin dituzten Ska-rock talde bat da, reggae eta punk-rock doinuak ere sartzen dituena, Iñigo Etxezarreta, Ruben Campinun, Floren Nuela, Jabier Lucas eta Ruben Terreros dira taldea osatzen dutenak.

Hau esan eta gero, zuek guztiok jaira gonbidatzea falta zaigu.

Beraz, badakizu herritar ostiral honetan festarako gogoz esnatu, egun handia izango baitugu ospatzeko!

ZGA

]]>
Wed, 03 Jun 2015 13:55:13 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2644 Wed, 03 Jun 2015 13:55:13 +0100 2015-06-05 2015-06-05 1 2644 Gazte Asanblada
<![CDATA[Bi bala eta Physis vs nomos band kontzertuak!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2561/Bi_bala_eta_Physis_vs_nomos_band_kontzertuak!/ Physis vs nomos band eta Bi bala taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango dugu ostiral honetan herri antzokian.

Lehenik, Physis vs nomos band talde donostiarraren eskutik, musika psikodelikoa ezagutuko dugu. Taldekide batzuen aurpegiak ezagunak egingo zaizkigu, izan ere, gaur egun Zaldibian bizi dira. Ezagutzeko badakizue bertaratu!

Bigarrenik, bertsoa eta musika batzen duen emanaldia da Bi bala taldeak eskaintzen duena. Bertso-kontzertu moduko bat izango da.

22:30etan hasiko da lehen kontzertua eta goizeko 1k aldera amaituko dira. Sarrera 5 euro izango da.

Animatu eta parrandarako gogoz etorri!

ZGA

]]>
Wed, 11 Mar 2015 18:32:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2561 Wed, 11 Mar 2015 18:32:34 +0100 2015-03-13 2015-03-13 1 2561 Gazte Asanblada
<![CDATA[Sagardotegira etorri nahi?]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2554/Sagardotegira_etorri_nahi?/ Eguerdiko 13etan irtengo gara autobusez plazatik, Larrarte sagardotegian bazkaldu eta 18ak aldera Hernanira jeitsiko gara. Bertako giroaz gozatu ondoren, goizeko 3k aldera Zaldibira bueltatuko gara.

Honetarako, landunek 35 euro eta langabeek 30 euro ordandu beharko dituzte. Dirua martxoaren 21ean bertan jasoko dugu.

Sagardotegira egun pasa etorri nahi duenak Joxepanen dagoen listan izena eman beharko du, martxoak 13 baino lehen.

Besterik gabe, animatu! Denok batera egun ederra pasatuko baitugu!

ZGA

]]>
Fri, 06 Mar 2015 15:42:06 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2554 Fri, 06 Mar 2015 15:42:06 +0100 2015-03-21 2015-03-21 1 2554 Gazte Asanblada
<![CDATA[Martxoak 8]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2538/Martxoak_8/ Zaldibiako Gazte Asanbladak hartu du egun hau antolatzeko ardura. Baina aurten, egun honi kolore gehiago emate aldera eta aurreko kateak hautsi nahian Emakumeen Nazioarteko eguna borroka feministarekin lotzeaz gain aldarrikapena denon artean egiteko aukera sortu nahi da. ]]> Kaixo herritar!

Berdintasun eza botere banaketan oinarritzen da, boteretsua, ahula, menperatzailea, menperatua, zapaltzailea, zapaldua,…, zuria, beltza; hau da, dikotomia da gaur egungo gizartearen oinarri. Argi dago arazoa; honen aurrean aldarrikapena zapalduengana zuzendu izan da, ahultasuna medio. Ezin ahantz daiteke ordea, gizarte honetan genero bereizketa nabarmena dugula emakume zein gizonei rol konkretu batzuk atxikitzen dizkiena eta hortik at dagoen oro ez da onartua. Beraz, sexualitatea osotasunen dago askatasunik gabe, katez lotuta. Guztiok pairatzen dugu. Beraz, Iraultza Feminista bat ematea, gizarteko partaide ororen eskuetan dago, zurean, nirean,… guztionean.

Hori dela eta, guk nahi dugun egitura soziala parekidetasunean oinarritzen denez, iraultza morea denon artean eman beharrekoa dela deritzogu. Urteko egun guztiak feminismoa lantzeko aproposak diren arren martxoaren 8ak izate hutsez du kutsu morea; sarri galdetzen diogu geure buruari zer dela eta Emakumeen Nazioarteko Egunean feminismoa aldarrikatzen den, eta hala bada ez al litzatekeen egokiagoa izango feminismoa gizon zein emakumeek elkarturik benetako parekidetasunean oinarrituko litzatekeen gizarte batean amestea?

Bizi garen sistema patriarkal honen eraginez zapalkuntza hau egunerokotasunean aurre egin beharreko arazo bat da. Praktikara eramatea une oroko lana da, eta bai! Gogorra da bidea! konturatu ez arren genero bereizkeria normaltasunez hartzen dugu, horren barneratuta ditugun mikromatxismoak ere ez baititugu identifikatzen. Leku guztietan dagoenez eta emaitzak ikusteko borroka asko egin behar denez, sarri asaldatu eta tristetzen gaitu. Honen aurrean, jai giroan ospatzeak jende gehiagoren partehartzea ekarriko duelakoan Zaldibiako herritar guztiek batera ospatzea gustatuko litzaiguke.

Eguna alaitzeko, txistulari, trikitilari zein bertsolaririk ez da faltako, eta nola ez ondorengo bazkaria. Kolore morea Zaldibia osoan zabaltzea nahi dugu eta horretarako denei gonbita luzatzen dizuegu kalera zerbait morea jantzirik azaltzeko.

BERAZ, ANIMATU ZALDIBITARROK!!!

Bazkariko tikeak Joxepanen, Beti Gazten eta Ilatin dituzue eskuragarri:

andunak 15 euro eta langabeak 10 euro.

ZGA

]]>
Sun, 22 Feb 2015 16:56:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2538 Sun, 22 Feb 2015 16:56:45 +0100 2015-02-22 2015-03-08 1 2538 Gazte Asanblada
<![CDATA[Euskal ihauteriak!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2528/Euskal_ihauteriak!/ Lehen urtea izango da aurtengoa, herriko gazteak euskal ihauterietako jantzi tradizionala jantzi eta Txantxo dantza baserriz baserri dantzatuko duguna.

Otsailak 15, igandea:

- 10:30etan, Dantza ibilaldia (Plazan geratuko gara)

Hasiera batean, Zulotatik hasiko gara eta baserri guztiak igaro ondoren herrira iritsiko gara. Baina eguraldiak ez badigu laguntzen, soilik herrian desfilea egitera mugatuko gara.

-14:30etan, Bazkaria

Bazkarira etorri nahi duenak Gaztetxean du apuntatzeko zerrenda. Ostirala izango da azken eguna.

-Ondoren, Tolosara.

Zaldibiatik Ordiziara autobusean joango gara eta Ordiziatik Tolosara trenean.

JANTZIA:

"Maonezko" galtzak edo galtza bakeroak

Alkandora edo niki txuria

Koloretako zapiak

Boina beltza

Abarkak edo mendiko botak

Hasieran esan bezala, lehen urtea izango dugu aurtengoa, urrengo urteetan geroz eta indarra handiagoa hartuz joango delakoan gaude. Denok zaudete gonbidatuak, ANIMATU!!

]]>
Thu, 12 Feb 2015 09:00:38 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2528 Thu, 12 Feb 2015 09:00:38 +0100 2015-02-12 2015-02-15 1 2528 Gazte Asanblada
<![CDATA[Urtea ondo bukatu eta hasteko...]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2481/Urtea_ondo_bukatu_eta_hasteko.../ Abenduak 31, asteazkena:

10etan: Gaztelu mendira irteera.

Plazatik kotxeetan olakosaira joango gara, Gaztelura igo eta bertan Nafarroako bandera berria jarriko dugu. Ondoren brindisa eta idatzi bat irakurriko dugu.

17etan: Haurren korrika lasterketa.

17etan: Helduen banakako korrika lasterketa.

Joxepanen dago lista.

Urtarrilak 3, larunbata:

18:30etan: Talo ikastaroa, Zubi buru elkartean.

Ondoren, mus txapelketa.

]]>
Mon, 29 Dec 2014 13:15:28 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2481 Mon, 29 Dec 2014 13:15:28 +0100 2014-12-29 2014-12-31 1 2481 Gazte Asanblada
<![CDATA[Gazte Asanblada 2013-2014 bideoa]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2270/Gazte_Asanblada_2013-2014_bideoa/ Gazte festetako egitarauaren barruan, urte honetan antolatu ditugun ekintza guztiak biltzen dituen bideoa egin dugu eta atzo gauean ikusi ahal izan genuen plazan. Soinuarekin arazoren batzuk tarteko, hemen zintzilikatzen dugu bideoa hobeto ikus dezazuen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Jarrai dezala festak!]]> Fri, 11 Jul 2014 13:02:47 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2270 Fri, 11 Jul 2014 13:02:47 +0100 2014-07-11 2014-07-11 0 2270 Gazte Asanblada <![CDATA[San Juan Bezperako Alamartxoa]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2261/San_Juan_Bezperako_Alamartxoa/ Lehenik eta behin, argi utzi ez zela gure asmoa inor iraintzea. Era berean, hala sentitu denari gure atsekabea adierazi nahi diogu.

Gure helburua dantzaren ostean giroak jarrai zezan antzerki bat egitea zen. Armonia apurtzeko inongo asmorik gabe ikuskizun esperpentiko bat antzeztea, gizartearen alde ilunei barre egin eta hausnarketa sortu asmoan.

Gure ezinegona plazaratu nahi genuen historian zehar eta gaur egun ere argitu eta salatu gabeko kasu ugariren aurrean (inkisizioa, haur lapurtuak, LOMCE, abortuaren aurkako legea, homofobia…) Izan ere, garapen bidean dagoen gizarte bati eragiten dien eskubide urraketa gisa ulertzen ditugu. Guzti hau, edozein auzo eta kaletan dagoen eztabaida da, komunikabide ezberdinetan ikus daitekeen moduan. Hots, datu errealak egon badaude gai hauen inguruan. (“Sor María” mojaren kasu ezaguna edo Aita Santuak orain dela gutxi biktima batzuei eskatutako barkamena, besteak beste).

Ildo beretik jarraiki, Eliza instituzio eta ondare boteredun bezala hartzea zen gure xedea eta ez erlijio konkretu batenganako (hala nola, kristautasuna) salaketa hutsa burutzea; gure belarrietara heldu da gurutzeak izan zirela sutara jaurti genituenak. Argi utzi nahi genuke fraide eta mojak (Eliza instituzionalaren ordezkari) izan zirela sutara bota zirenak. Halaber, sua sinbolo berritzaile gisa erabili nahi izan dugu eta ez sinbolo suntsitzaile modura. Euskaldun zaharrek dioten legez, alarmatxoetako suek gaitzak sendatzeko ahalmena gordetzen dute.

Min handiz jaso dugu espero ez genuen oihartzun hau. Gure borondatez egindako lan bat azken muturreraino politizatu izanak asko nahigabetu gaitu. Puntu honetara iritsita, zehaztu beharrean gaude udalak eta festa horren antolatzaileek ez zutela antzerkiaren edukiaren berririk eta beraz, esandako hitzen erantzukizun osoa Zaldibiako Gazte Asanblada eta Ernai taldeei dagokiela.

Gure ustez, adierazpen askatasuna ez dugu baliatu inor iraintzeko asmoarekin. Jakina da, ikuspuntu desberdinak dauden aldetik, iritzi bat ematean kontrako iritzia duena gaizki senti daitekeela. Baina, horri al deritzogu eskubide urraketa? Munduak kolore ezberdinak eta guztiak behar ditu.

Elkarbizitzan, aniztasuna desio eta bermatu nahi dugu. Guztiontzako tokia behar dugu. DENOK!

Bukatu aldera, bi gonbidapen luzatu nahi ditugu. Batetik, aurrez aurre hitz egiteko prest gaude; bilera deialdia egin eta eztabaida irekia noiznahi egin genezake (ahalik eta lasterren, kontua ez luzatzeko). Bestetik, eta datorren urtera begira, armonia hobea, elkarbizitza, aniztasuna eta iritzi ezberdinak barreiatzearen alde, Zaldibian Herrigintzan udal taldeari alamartxo gauean ekintzaren bat plazaratzeko gonbidapena helarazi nahi genioke.

Komunikabide ezberdinetan agertutako idatziek sortutako asalduraren aurrean, zaldibia.org webgunean eskegita dagoen bideoa ikustera animatzen zaituztegu.

MUNDUKO OSTADARRAK KOLORE GUZTIAK IZAN DITZAN...

Bestetik, Alamartxo gauean antzerkiarekin batera irakurritako testua ere hemen duzue:

Elizak, erlijioa tresna bezala erabiliz, kalte handia egin dio gizarteari mende askotan zehar.

Alamartxo gaua berezia izan da betitik Euskal Herrian, gau honetan biltzen baitziren euskal sorginak mendeetan zehar; Nafarroan, Zugarramurdin hastapenak izan zituen Akelarre deituriko bilkura magikoetan. Akelarreetan, sorginek Akerbeltzen gidaritzapean, gorputza ukenduz igurtzi, eta belarrekin egindako edabeak edaten zituzten. Dantzaldiak egiten zituzten musikaren laguntzarekin, eta sexu harremanak nahasian izaten omen zituzten. Jai haietan, Jesukristo arbuiatu eta Akerbeltz gurtzen zuten, eta haien arerioei begizkoak eta biraoak botatzen zizkieten.

Euskal Herria guztiz katolikoa eta fededuna zen arren, europarrentzat herri bitxia ere bazen, hizkuntza ezezagun baten iturri eta antzinako ohitura edo sineskeriaren arrasto ugari mantentzen zituena, gainera; fedearen eta arrasto paganoen arteko konbinaketa horrek, euskaldunak sorgin ehizarako harrapakin bikain bihurtu zituen.

Homosexualak ere, elizak bere bidean ezabatu nahi izan dituen gizarte taldea izan dira. Orduko gizartean, pertsonak hauek ezin zuten sentitzen zutena jendearen aurrean adierazi eta hala eginez gero gogor zigortuak izaten ziren. Gaur egun, oraindik ere, batzuek ez dute begi onez ikusten sexu berekoen arteko harremana.

Dirua eta boterea izan dira beti elizaren jomuga nagusia eta hori lortzeko bidean ume lapurtuen kasua aipagarria da. Horrela, haur asko gurasoen besoetatik erauziak izan dira monjen ardurapean geratuz. Urte askotako kontua da hau, gerra garaian eta gerra ostean katolizismoa biltzen ez zuten ideologiak errotik ezabatzeko egiten zen hainbat kartzeletan, eta ia gar arte iraun du haurrak lapurtzeko joerak komentu itxietan.

Emakume eta gizonezkoen bereizketa ere nabarmena izan da, urrutira joan gabe, gure gurasoen hezkuntza egitura sexuen arteko bereizketan oinarritzen den, ezin zuten elkarrekin ikasi eta rol desberdinak banatu zitzaizkien, gainera, emakumea gutxietsia izan zen, bere iritzia ez zen kontuan hartzen eta jarduteko gaitasunik ere ez zuten. Gaur egun, hain nabaria ez den arren, sarri gertatzen dira horrelako bereizketak egunerokotasunean.

Honekin loturik, emakumeen eskubide ezaren beste adibide bat beraien gorputzen gain erabakiak hartzeko aukera eza izan da. Hilketa aitzakiatzat harturik, abortuaren aurkako jarrera bihozgabea nagusitu zen gizartean eta urteen poderioz egoera aldatu den arren gaur egun ere lege hau berriz ezartzeko arriskua dago. Emakumeari bere etorkizuna nolakoa izatea nahi duen erabakitzeko aukera ukatzen dion legea.

Alamartxoetako suek gaitzak sendatzeko ahalmena gordetzen dute. Etxeen aurrean eta plazetan, bidegurutzeetan eta beste hainbat leku seinalatuetan izaten ziren suak, eta haietara botatzen ziren aurreko urteetako belar bedeinkatuak, baliogarria ez zen oro samina sortzen zuen hura. Antzinara itzuli eta ez dezagun aukera hau alperrik galdu. Udako solstizio hau ospatzen dugun honetan , Alamartxo honen bidez, garai bateko Akelarreak eta usadioak gogora ekarriz, erre dezagun gizarte honi hainbesteko mina eragin dion erlijio katoliko itxia.

Sua da zaharra berritzen duena! Okerra garbitzen duena! Sua da indar eta aukera berrien adierazle! Izan gaitezen aukera berri, geure esku dagoenez, erabaki dezagun! Suak garbi dezala herri baten samina! SUTARA!

BIZIRAUN ZUTEN SORGINEN SEME –ALABAK GARA GU ERREBELDIA ETA BORROKA ZAINETAN DARAMGU SUAREN INGURUAN AKELARREA DANTZATUZ!

Zaldibiko Gazte Asanblada eta Ernai.

]]>
Tue, 08 Jul 2014 20:20:35 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2261 Tue, 08 Jul 2014 20:20:35 +0100 2014-07-08 2014-07-08 0 2261 Gazte Asanblada
<![CDATA[XVII. Gazte Festak ]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2259/XVII._Gazte_Festak_/ "Ekiñez Geroa Gurea" lemapean ospatuko ditugu aurtengo Gazte Festak. Urtero legez, ostegunean hasi eta larunbatean amaituko dira. Aurtengoa 17. urteurrena da, ez aurrena ezta azkena ere!!!!

Hemen duzue Zaldibiko Gazte Asanbladak hiru egun hauetarako antolatu duen egitaraua.]]> OSTEGUNA 10:

17:00 - Slake line errekan. Momentuan bertan eman beharko da izena.

19:00 - Txupinazoa gaztetxe aurrean arkakuxo jetsierarekin. Aurten gainera ihardueretako haurrek dantza bat eskeiniko digute.

Ondoren triki-poteoa

21:00 - Bokaillo afarie plazan

23:00 - Laburmetraia

OSTIRALA 11:

17:00 - Hitzaldia gaztetxen. "Desobedientziatik intsumisiora bide bat". Bertan Nortasun Agiri Nazionalik gabe, DNI gabe, bizi den pertsona baten gogoeta bitxiak entzuteko aukera izango dugu.

18:30 - Sasi pilotari txapelketa

20:00 - Sagardo dastaketa, 14 sargardo ezberdin dastatzeko aukera izango dugu.

00:30 - Kontzertua. "Ezten Giro" : Zumaiako berbena taldea.

LARUNBATA 12: Goizean goizetik denok mozorrotuta agertzeko gonbita egiten dugu

12:30 - Pintxo eta Paella lehiaketari hasiera emango zaio.

OHARRA: Pintxoak partehartzaile bakoitzak nahi dituen osagaiaz gain kalabazina izan beharko du. Paella eta pintxo hoberenek saria izango dute, itxura ere kontuan hartuko delarik. Tikeak, Joxepanen, Illatin eta Beti Gazten ostegunera arte.

14:30 - Bazkaria

Ondoren kantaldia

19:00 - "Ttek" elektrotxaranga

20:30 - Kalejira aldarrikatzailea

22:30 - Jolasak plazan

23:30 - Kontzertuk: "Iseka" talde zumaiarra eta "Guri5" berbena talde gabiriarrarekin.

Aurtengoan ere egitaraua herritik herritar guztientzat eginikoa izan da, ondorioz denok gonbidatuta zaudete hiru egun hauetako ekintzetan partehartzera.

Gozau eta ondo pasau!

GORA ZALDIBIKO GAZTE FESTAK!!

]]> Mon, 07 Jul 2014 22:43:18 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2259 Mon, 07 Jul 2014 22:43:18 +0100 2014-07-10 2014-07-12 1 2259 Gazte Asanblada
<![CDATA[Gaztetxen urteurrena, 8 urte!!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2203/Gaztetxen_urteurrena_8_urte!!/ Goizeko 12:00etan frontenis txapelketako finala, ondoren sari banaketa.

Trikipoteoari hasiera emateko, 13:00etan giza-kate erraldoia plazan. Iganderako entrenamentu gisa.

14:30ean bazkaria, gaztetxe aurrean eguraldiak lagundurik. (apuntatzeko lista Joxepanen, epea; ostirala,6)

Ondoren gaztejokuak.

Animatu eta parte hartu gazte!

Larunbatean denok gara gazte!

]]>
Thu, 05 Jun 2014 18:38:38 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2203 Thu, 05 Jun 2014 18:38:38 +0100 2014-06-05 2014-06-07 1 2203 Gazte Asanblada
<![CDATA[Bertso-Trama Zaldibian]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2149/Bertso-Trama_Zaldibian/ Gazte Asanbladako Udaberriko ekimenari jarraipena emateko, ostiral honetan, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolarien Bertso-Trama emanaldia izango dugu ikusgai.]]> Emanaldi hau, martxoaren 8ko emakume egunaren harira antolatu dugu. Izan ere, emanaldi honen ardatza emakumea bera izango da. Pello Ramírez eta Amaia Ibañez musikarien laguntzaz, Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik bertsotarako duten abilezia erakutsiko digute.

Emanaldia gaueko 22:30tan hasiko da herri antzokian eta sarrera 8 euro izango da.

Besterik gabe, gonbita luzatzen dizuegu, parte hartu eta gozatu!

ZGA

]]>
Tue, 06 May 2014 10:16:44 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2149 Tue, 06 May 2014 10:16:44 +0100 2014-05-09 2014-05-09 1 2149 Gazte Asanblada
<![CDATA[Datorren ostiralean udaberri festa!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2133/Datorren_ostiralean_udaberri_festa!/ Neguan lo zorroan eta ezkutuan egon ondoren, udaberriak eta bere koloreek esnatzeko garaia dela adierazten digute. Gazte Asanblada ere martxan da, beti bezela, herritik herriarentzat.]]> Larrarte Sagardotegian heman genion hasiera udaberriari eta ordutik martxan dugu udaberri-udarako plangitza: kontzertuak, frontenis-txapelketa, gaztetxearen urteurren festa, Gazte Festak...

Datorren ostiralean ere badugu zita: Udaberri festa. Iluntzean triki-poteoa egingo dugu herrian zehar eta ondoren kostila jana gerturatzen diren guztientzat.

Beraz, bertan ikusiko dugu elkar!

]]>
Sat, 26 Apr 2014 10:11:03 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2133 Sat, 26 Apr 2014 10:11:03 +0100 2014-05-02 2014-05-02 1 2133 Gazte Asanblada
<![CDATA[Zea Maysen kontzertua ostiralean]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2119/Zea_Maysen_kontzertua_ostiralean/ Zaldibiko Antzokian joko du Zea Mays taldeak, ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera. Bilbotarrak momentu onean dira, arrakastaren aparrean,  "Da" diaska berria aterata.]]> Tue, 08 Apr 2014 07:50:52 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2119 Tue, 08 Apr 2014 07:50:52 +0100 2014-04-11 2014-04-11 1 2119 Gazte Asanblada <![CDATA[Urtero legez, Sagardotegira!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2104/Urtero_legez_Sagardotegira!/ Aurten ere, euskal kultura eta ohituren sustapena aitzakiatzat harturik Larrarte Sagardotegira irteera egingo dugu gaur.]]> Gazte asanbladako zein beste herritar batzuk 55eko autobusa bete dugu aurten. Inoiz baino arrakasta handiagoa izan du irteerak, Joxepanen jarri genuen lista 3 egunetan ia beterik baitzegoen.

Eguraldia lagun dugula, eguardiko 13:00etan irtego gara plazatik eta goizeko 03:00ak aldera bueltatuko da autobusa Hernanian parranda eginda.

Diruak gaur autobusean bilduko dira, 30 euro ikasle eta langabeentzat eta 35 euro langileentzat.

Animatuak etorri! Egun ederra dugu ospatzeko eta!

ZAG

]]>
Sat, 29 Mar 2014 09:13:29 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2104 Sat, 29 Mar 2014 09:13:29 +0100 2014-03-29 2014-03-29 1 2104 Gazte Asanblada
<![CDATA[Martxoak 8, Emakumearen nazioarteko eguna]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2068/Martxoak_8_Emakumearen_nazioarteko_eguna/ Arratsaldeko 19:00etan hasiko da jai triki-poteoarekin.

Gaueko 21:00etan afaria Zubi-buru elkartean.

Ondoren, Gemma eta Oihana bertso saioa. Gai jartzailea: Oihane.

Festak tabernez taberna jarraituko du dantza-kantu poteoan.

Afariko tikeak salgai ILLATI, BETI-GAZTE ETA JOXEPANEN.

Langileak: 15 euro, langabetuak: 10 euro. Epea: martxoak 7.

Animatu eta parte hartu!!

Gogoratu urteko 365 egunak dira emakumeonak!!

]]>
Tue, 04 Mar 2014 21:36:06 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2068 Tue, 04 Mar 2014 21:36:06 +0100 2014-03-04 2014-03-08 1 2068 Gazte Asanblada
<![CDATA[17. Gazte Festak egunetik egunera gertuago!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2060/17._Gazte_Festak_egunetik_egunera_gertuago!/ Oraingo honetan herritarron parte hartzea hasiera-hasieratik nabarmendu nahi genuke. Ondorioz egitaraua osatzerakoan ere zuen hondar alea jartzeko aukera izango duzue. Herritarron ideia zaparradak eta alternatiba ezberdinak nahi ditugu aurtengo gazte festetarako: gai jakin bati buruzko hitzaldiak, lehiaketa ezberdinak, gustoko kontzertuak...

Horregatik Gaztetxean zein Joxepanean jarriko diren karteletan zuen ideiak jasoko ditugu. Zerrenda hauek martxoaren 9an kenduko dira.

Gazte festak herritik herriarentzat antolatzen direlako, animatu eta parte hartu!!

]]>
Tue, 25 Feb 2014 21:34:48 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/2060 Tue, 25 Feb 2014 21:34:48 +0100 2014-02-25 2014-03-09 1 2060 Gazte Asanblada
<![CDATA[Laburmetraiak lortu nahi dituzula?]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/1963/Laburmetraiak_lortu_nahi_dituzula?/ Tue, 24 Dec 2013 11:44:27 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/1963 Tue, 24 Dec 2013 11:44:27 +0100 2013-12-26 2013-12-26 0 1963 Gazte Asanblada <![CDATA[Gabonetako programa]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/1959/Gabonetako_programa/ Abenduak 27, gaueko 22:00tan Karreane Kultur extean: "Euskal Herriko altxorretan barrena" dokumental eta hitzaldia.

Arkaitz Astiazaran 30 urteko gazteak 4.400 kilometro egin zituen apirilaren 7an hasi eta ekainaren 23ra bitarte Euskal Herrian barrena, bizikletaz, eta abentura iruditan bildu eta gero, 50 minutuko dokumental laburra aurkezten ari da herriz herri. Orotara 37 etapa egin ditu, 800 herritatik igaro da eta 175 mendate igo ditu. Horietako herri bat Zaldibi izan da.

Hemen dakezue aurrerapen bat:

http://www.youtube.com/watch?v=u-UOhbJDsQE

Hitzaldik oso interesgarrie izateko itxurea dake, ordun azaldu! Animau ta parte hartu!

Abenduak 31, Urte Zahar Eune:

Goizeko 9:30tan plazan: Oiduia irteera (eguardiako buelta)

Atsaldeko 16:30tan plazan: Umentzako krosa.

Ondoren, 17:00tan: Heldun krosa.

Afaldu aurretik, poteoa urtero legez elegantez jantzita.

Goizeko 1:00tan Gaztetxen: Brindixe.

Aurten San Silbestreko korrika erreleboka ingo da hirunakako taldetan. Bakoitzek ondon ikustezuen planoko buelta bat in beharko do. Hortako apuntau Joxepanen daun listan. Animau ta ea danon arten urteko azken eune ondo ospatzen deun.

Gazte Asanbladan partez, gonbita bialtzen dizeu ekintzatan parte hartzea. Gutzate desberdine baita ekintzak jende askokin eo gutxikin aurrea ateatzea.

Zorionak eta Urte Berri On!!

]]>
Mon, 23 Dec 2013 14:46:03 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/1959 Mon, 23 Dec 2013 14:46:03 +0100 2013-12-31 2013-12-31 1 1959 Gazte Asanblada