• 20
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gizartea eta garaiak aldatzen doaz etengabe eta Euskal Eskola publikoko eragileak eskola
    publikoaren defentsa eta aldarrikapen kanpaina egin beharrean aurkitu dira. Defentsa eta
    aldarrikapen honekin bat egin du Lardizabal eskolako komunitatea osatzen dugun irakasle, langile eta gurasook.

    Eskola publikoaren defentsa eta aldarrikapen kanpaina


    Apirilaren 17an egin genuen eskola kontseiluan onartu ditugu kanpaina honen
    ildo nagusiak:


    “Erakunde publikoek kalitatezko Euskal Eskola Publikoaren aldeko apustu argia egin behar
    dute. Ezinbestekoa eta premiazkoa da. Ez dugu onartuko Euskal Eskola Publikoa euskal
    hezkuntza sistemaren oinarrizko eta lehentasunezko ardatz
    egituratzailea izan behar
    dela jasotzen ez duen hezkuntza akordio edo legerik.


    Eskola publikoan eragin larria izaten ari diren murrizketen politikekin amaitzea. Eskola
    Kontseilu honek bere egiten ditu besteak beste aldarrikapen sindikal hauek: eskola
    publikoan inbertsioa handitu, langile kopurua handitu, egungo behin-behinekotasuna
    jaitsi, ratioak %10 jaitsi, Hezkuntza Behar Bereziak izendatzeko irizpideak handitu eta
    berauei heltzeko neurriak handitu eta ordezkapenak lehen egunetik egin.


    Euskal hezkuntza sisteman ematen ari den eskola-segregazio egoerari aurre egingo
    dieten neurri eraginkorrak har ditzan
    eskatzen diogu Hezkuntza administrazioari.


    Azken puntu honen haritik Eskola Inklusiboa HEL izeneko egitasmoa martxan dago
    momentu honetan, (https://www.ilpeskolainklusiboa.eus ) euskal hezkuntza sistemaren
    kohesioa eta berdintasuna hobetuko duten proposamena Eusko Legebiltzarrera eramatea
    helburu duen ekimena. Ekimen hau sinatuz beroni babesa ematera deitzen du hezkuntza
    komunitatea Eskola Kontseilu honek
    .”


    Ausa-gaztelu guraso elkarteak sinadura bilketan parte hartzeko deia egiten du eta
    herritar guztien eskura jarri nahi ditu horretarako bitartekoak:


    ZALDIBIAN SINADURA BILKETA


    Sinadura digitala eman nahi dutenek klikatu helbide honetan:

    https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp/
     

    Bestalde paperean sinatzeko aukera ere egongo da:


    NOIZ: APIRILAK 20, ostirala
    NON: Goizez 8:45-9:15: eskola atarian/ Arratsaldez 18:30-20:00: plazan

    NOIZ APIRILAK 24, asteartea
    NON: Goizez 8:45-9:15: eskola atarian/ Arratsaldez 15:45-16:00

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak