• 08
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zinema plazan haurrentzat

    Ekainaren 8an, ostirala, plan paregabea ume eta familientzat

    Bokadillo afaria eta zine emanaldia antolatu ditugu ekainaren 8rako.

    Bokadilloa norberak ekarri behar du. Hauxe da plana:

    20:30ak aldera ogitartekoekin afalduko dugu plazan (postrerako izozki goxoa guraso elkartearen kontura!). Ondoren 22:00al aldera zine emanaldia hasiko da.

    Proiektatuko den filma "Printze txikia" izango da.

    Hau da pelikularen sinopsia: Filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa dakar. Neskatxa helduen munduan bizi dadin prestatzen du amak, eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia du auzokoa. Pilotuak bere lagun berriari aparteko mundu bat erakutsiko dio; Antoine de Saint-Exupéryren “Printze Txikia”-ri esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertsoa. Emozioz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, egingo du neskatxak; giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango duena. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela konprenituko du, izan ere, begien bidez ikusezina bilakatzen da funtsezkoa dena.

    Iraupena: 106 min.

    OHARRA: eguraldi txarra egiten badu, antzokiak proiektatuko da

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak