• 25
    IRAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Irailaren 22an eta Guraso Elkartearen ekimenez, mendi ibilaldi dotorea egin genuen

    Mendi ibilaldia Lazkao Txikiren parajeetan barrena

    Talde handia elkartu ginen plazan. Zubiaurretik gora abiatu eta Lazkaomendiko Abalin baserrian Lazkao Txikiri eskainitako ekitaldian hartu genuen parte ume eta gurasook bere bertsoak kantatuz. Lartxain elkartearen itzalean bazkaldu eta arratsaldean Lazkao Txikiren bizileku izan zen Gurutzeta baserritik barrena itzuli ginen Zaldibiako plazara.

    Egun zoragarria benetan.