• 13
    EKA
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Elkarrekin jolasean

    Larunbat goizean Lardizabal eskolako ikasle, irakasle eta gurasook elkarrekin goiz-pasa polita egiteko aukera izango dugu

    Ekainaren 15ean ospatuko dugun festan honako egitarau hau izango dugu:

    • 10:00etatik aurrera eskolan zenbait ekintza ezberdin izango dira aukeran: Futbol partida, genarekin pintatzea, rokodromoa, etab.
    • 11:00etatik aurrera gin-kana  izango da plazan
    • Jolasak bukatzean hamaiketakoa izango da guztiontzako.

    Hamaiketakoa elkartean prestatuko dute guraso batzuk. Prestaketetan parte hartu nahi duenak, jarri dadila harremanetan gelako arduradunarekin.

    *Eguraldi txarrarekin, festa frontoian izango da.

    Festan parte hartzera animatzen zaituztegu!