• 03
    EKA
    2014

    Ekainak 3an, asteartea, arratsaldeko 18:00tan “OIHURIK GABE HEZI” hitzaldia eskeiniko du Esther Martinez-ek Lardizabal Herri Eskolan guraso elkarteak antolatuta.

    Gaia interesgarria denez animatu eta parte hartu!!

     

  • 07
    MAI
    2014

    “LOMCE”ren eragina gure eskolan hitzaldia izango da astelehena, maiatzak 12an, arratsaldeko 18:00tan Lardizabal Herri Eskolan guraso elkarteak antolatuta.

    Gaiak duen garrantzia ikusita guraso guztiok gonbidatzen zaituztegu hitzaldira.


     

  • 21
    ABE
    2013
    Santo Tomas eta Olentzero

    Urteko azken eskola egunean Santo Tomas ospatu eta Olentzerori ongi etorria egin zioten eskolako haurrek.

  • 12
    ABE
    2013
    LOMCE legea, herria eta hezkuntza bilera

    Gure haurren hezkuntzan LOMCE legeak sortzen dituen kezkak hausnartu eta lantzeko bilera bat egingo da abenduak 18an, 14:30etan Lardizabal Herri Eskolan.

  • 11
    URR
    2013
    Haurren playbacka
    Lan ederra egin zuten

    Santa Fe bezperan, aurreko urteetan bezala, Lardizabal eskolako haurrek beraien dantzak antzeztu zituzten.

  • 10
    URR
    2013
    Zaldibiako festak igaro dira
    ekaitza ate joka eduki arren...

    Ezer baino lehen, besarkada handi bat EKAI eta bere familia guztiarentzat!!!

    Urte guztian zain egon ondoren, azkenean iritsi ziren SANTA FEak. ostiral eta larunbateko saioetan eguraldi aldrebesa izan arren, guraso elkarteak, aurrera eraman zituen prestaturiko ekintzat.

  • 27
    EKA
    2013

    Ekainaren 21ean, ostiralean, Lardizabal Herri Eskolako umeen festa ospatu zen frontoi estalian. Ikasleek funtzio oso polita eskaini ziguten, kurtso bakoitzekoak bere erara mozorroturik. Funtzioaren ostean, guraso elkarteak, merienda eskaini zien ume guztiei. Argazkiak ikusgai.

  • 27
    EKA
    2013

    Ekainaren 1ean, larunbatean, Lardizabal Herri Eskolako ume eta gurasoen artean futbol partidak antolatu ziren frontoi estalian. Denera lau partida jokatu ziren, 3.mailatik 6.maila bitarteko ikasleak beraien gurasoen aurka. 

  • 21
    MAR
    2013

    Orain dela 15 urte pasa zen azkeneko aldiz KORRIKA Zaldibiatik.2013ko KORRIKA,  Andoainen martxoak 14ean hasi eta Baionan bukatuko da martxoak 24ean.

  • 24
    ABE
    2012
     Santo Tomas eta Olentzeroren bisita

    SantoTomas eguna ospatzeko, guraso elkartekoaren bidez  umek, txistorra gustura jan zuten  eta gero olentzerori ongi etorria eman zioten!!!