• 22
    URR
    2017
    Urriak 22 GIZAKATEA 12:00etan

    Zaldibitarron kokalekua 8 zenbakidun tartea izango da: Beasaingo porteritik Narraspe denda arteko 100 metroak. Ordiziatik abiatuko den lekukoa gure parera iristean, gizakatea desegin eta bere atzetik jarraituko dugu Beasainera. 13:00tan udaletxe aurreko plazan ekitaldia burutuko da.

    Koralezko kamiseta jantzi soinean!! 

    Kataluniarekin bat guk ere bozkatu nahi dugu.

  • 22
    URR
    2017
    GIZAKATErako deialdia:

    Goierritarrok, gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu Kataluniako herritarrei. Guk ere, Kataluniarrek bezala, gure etorkizuna aske eta demokratikoki erabaki nahi dugu eta norabide horretan pauso sendoak eman nahi ditugu. Hori aldarrikatzeko hurrengo geltokia, URRIAREN 22an, Ordizia, Beasain eta Lazkao elkartuko dituen GIZAKATEA osatzea da. Parte hartu eta ez ahaztu koralezko kamiseta soinean ekartzea!!

  • 16
    IRAI
    2017

    Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumari babesa emateko, IRAILAREN 16an BILBORA!!! Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan Bilboko La Casillatik. 

    Zaldibiko plazatik autobusa 15:00etan irtengo da. Izena ohiko lekuetan eman daiteke irailaren 15a, ostirala, arratsaldeko 15:00 arte.

    Koralezko kamixeta jantzita eraman. Gu ere Kataluniarrekin DEMOKRAZIAN AURRERA!!!

  • 04
    EKA
    2017
    Koralezko nikia jantzi eta Bilbora ekainaren 10ean!!

     Autobusean izena emateko azken eguna, asteazkena, ekainaren 7a. Autobusez joan nahi baduzu bi aukera  dituzu: goizean 11:00etan edo arratsaldean 15:00etan. Tabernetan  dauden zerrendetan eman izena  lehenbailehen.( 0-12 doan, 13-18 eta langabetuek 5€, helduek 10€ ).

    EZ AHAZTU KORALEZKO KAMISETA JANZTEA!!

     

  • 10
    EKA
    2017

    Gure Esku Dagok antolatuta ekimen nazionala Bilbon: Herritarron Itunaren aurkezpena eta galdera ikur erraldoia osatzea herritarron artean. 

    Parte hartzeko, eskura ezazu zure konpromezu txartela 2€-ren truke tabernetan edo eta herriko plazan topatuko duzun informazio-mahaira hurbilduaz asteburuetan.  Autobusez joan nahi baduzu bi aukera dituzu: goizean 11:00etan edo arratsaldean 15:00etan. Tabernetan dauden zerrendetan eman izena lehenbailehen.( 0-12 doan, 13-18 eta langabetuek 5€, helduek 10€ ).

    Erabakitzeko prest gaude!! Animatu eta parte hartu!!! Gure esku dago!!!

  • 10
    EKA
    2017

    Ekainaren 10ean, larunbata, arratsaldeko 17:30etan, Bilbon: Mobilizazio nazionala Euskadi Plazatik, Eliptika Plazara.

    Herritarrok galdera ikur erraldoia osatuko dugu eta Herritarron Itunaren aurkezpena egingo da.  Parte hartzeko, eskura ezazu zure konpromezu txartela 2€-ren truke tabernetan. Bilbora joateko autobusak antolatuko dira. Maiatzaren 19tik aurrera, tabernetan ipiniko ditugun zerrendetan izena eman dezakezu.

    Animatu eta parte hartu!!! Gure esku dago!!!

  • 10
    EKA
    2017
    Galdera Ikur Erraldoia eta Herritarron Ituna, Bilbon.

    Ekainaren 10ean, larunbata, arratsaldeko 17:30etan, Bilbon: Mobilizazio nazionala Euskadi Plazatik, Eliptika Plazara.

    Herritarrok galdera ikur erraldoia osatuko dugu. Bertan, urtean zehar partaidetza zabalez landu dugun Herritarron Itunaren aurkezpena egingo da. Eguna gerturatuz doan heinean, xehetasun gehiago emango ditugu. Parte hartzeko, eskura ezazu zure konpromezu txartela 2€-ren truke. Autobusak antolatuko dira.

  • 29
    MAR
    2017
    Herritarron Ituna Lantzen

    Berriro ere prest gara. Iaz Goierrin burutu genituen galdeketen bueltan gatoz.Herritarron artean eraikiko dugun itunak, GEDren filosofia eta, erabakiaren inguruko edukia eta nolakotasuna jasoko ditu.

    Eztabaidarako saio  irekia: martxoaren 29an, Karreane Kultur Etxean, 19:00etan.

    Itunaren zirriborroa bertan duzu.

     

  • 02
    EKA
    2016

    Ekainaren 5an Zaldibian burutuko dugun galdeketari babesa eskeini diote hainbat herritarrek. Gure nahia ahalik eta herritar gehienek bere erabakitze eskubidea gauzatzea da. Beraz, zatoz Santa Fe 46 ra eta PARTE HARTU!!.Hona hemen bideoa.

  • 28
    MAI
    2016
    Parte har ezazu galdeketan!!

    Zaldibitar ugari bildu gara larunbat goizean Larraitzen Ekainaren 5eko GALDEKETARI babesa emateko. Goierritarrekin batera mosaiko dotorea irudikatu dugu.