• 22
    URR
    2017
    GIZAKATErako deialdia:

    Goierritarrok, gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu Kataluniako herritarrei. Guk ere, Kataluniarrek bezala, gure etorkizuna aske eta demokratikoki erabaki nahi dugu eta norabide horretan pauso sendoak eman nahi ditugu. Hori aldarrikatzeko hurrengo geltokia, URRIAREN 22an, Ordizia, Beasain eta Lazkao elkartuko dituen GIZAKATEA osatzea da. Parte hartu eta ez ahaztu koralezko kamiseta soinean ekartzea!!

  • 16
    IRAI
    2017

    Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumari babesa emateko, IRAILAREN 16an BILBORA!!! Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan Bilboko La Casillatik. 

    Zaldibiko plazatik autobusa 15:00etan irtengo da. Izena ohiko lekuetan eman daiteke irailaren 15a, ostirala, arratsaldeko 15:00 arte.

    Koralezko kamixeta jantzita eraman. Gu ere Kataluniarrekin DEMOKRAZIAN AURRERA!!!

  • 10
    EKA
    2017
    Galdera Ikur Erraldoia eta Herritarron Ituna, Bilbon.

    Ekainaren 10ean, larunbata, arratsaldeko 17:30etan, Bilbon: Mobilizazio nazionala Euskadi Plazatik, Eliptika Plazara.

    Herritarrok galdera ikur erraldoia osatuko dugu. Bertan, urtean zehar partaidetza zabalez landu dugun Herritarron Itunaren aurkezpena egingo da. Eguna gerturatuz doan heinean, xehetasun gehiago emango ditugu. Parte hartzeko, eskura ezazu zure konpromezu txartela 2€-ren truke. Autobusak antolatuko dira.

  • 29
    MAR
    2017
    Herritarron Ituna Lantzen

    Berriro ere prest gara. Iaz Goierrin burutu genituen galdeketen bueltan gatoz.Herritarron artean eraikiko dugun itunak, GEDren filosofia eta, erabakiaren inguruko edukia eta nolakotasuna jasoko ditu.

    Eztabaidarako saio  irekia: martxoaren 29an, Karreane Kultur Etxean, 19:00etan.

    Itunaren zirriborroa bertan duzu.

     

  • 22
    API
    2016

    "Izan zirelako gara".
    Autodeterminazioaren aurrekariak. Zaldibiako Udala 1931/1936ko gertakariak.

    Eguna: apirilak 22, ostirala

    Ordua: 19:00

     

  • 09
    API
    2016
    Ekaineko galdeketari begira

    Gure esku  dago ekimenak, datorren ekainean goierriko 22 herrietan galdeketak burutzeko asmoa duela eta bi gonbite luzatu nahi ditu, apirilak 9rako eta apirilaren 11rako. Hona xehetasunak.

  • 10
    ABE
    2015
    Goierrin pausoa ematera goaz. Unea iritsi da

    Kaixo Herritar!

    Zaldibiako GURE ESKU DAGOK, 2016 urteko plangintzaren xehetasunen berri emateko egingo duen AURKEZPENera gonbidatzen zaitu. Aurtengo ERRONKAK duen garrantzia ikusirik partehartze zabala eta anitza izatea gustatuko litzaiguke.
    EGUNA: Abenduaren 10a, osteguna.
    LEKUA: Kultur Etxe Zaharra.
    ORDUA: 19:30etik 20:30era

    ZALDIBIAN PAUSOA EMATERA GOAZ, UNEA IRITSI DA!!!

  • 03
    AZA
    2015

    Aurreko egun hauetan Zaldibiako Gure Esku Dagoko kideok hainbat herritarrongana hurbildu gara Eskura prozesuaren berri emateko. Hala ere beste batzuongana iritsi ez bagara ere. segidan doakizue Eskura hausnarketa zer den azaltzen duen bideoa eta gonbidatuta zaudete azaroaren 3an, arratsaldeko 7etan Kultur Etxe zaharrean egingo den bilerara.

  • 03
    AZA
    2015
    Eskura prozesua

    Eskutik eskura, hautetsontzitik erabakira iristeko bidea jarriko dugu herritarren eskura. Egituratze eta hausnarketa prozesua martxan da!! Parte har ezazu!!

     

    Nahiz eta herritarren artean, "ESKURA hausnarketa-txostena¨ banatu dugun, ziur ez garela denengana iritsi. Horretarako ondoko estekan txostena lor dezakezu. Hemen.

  • 21
    EKA
    2015
    Ekainaren 21ean denok Donostiara!!
    Donostiako egitaraua

    GAUR HAUTESONTZIA BIHAR ERABAKIA izena hartu duen ekitaldi erraldoia burutuko da Ekainaren 21ean, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñan eta Baionan.

    Anoeta estadioko ekitaldi nagusirako sarrerak Arrese, Illati eta Joxepanen daude salgai, eta autobusa ere izango da Zaldibiatik, tike hauek Beti gazten daudelarik. (12 urte arte 3€, besteek 7€)