• 11
    EKA
    2018

    Portau zeate horratio!! Zuekin eozer da posible!! Atzokon e,  langea altu jarri gendun  Altubeko gañen. Eune mundial jun zan ta dana zuei esker!!!!

    Mila esker zaldibitar!!
  • 10
    EKA
    2018
    Igandean GIZA KATEAN parte hartzera joango direnentzat hainbat ohar eta argibide

    Kaixo zaldibitar!!
    Mila esker Giza Katean parte hartzera animatu zareten guztioi!!! Bejondeigula!! Botatako erronka lortu dugu.

    Ekainak 10, iganderako, egitaraua:

    • 08:00etan autobusen IRTEERA herriko plazatik. Puntualak  izan!! Ez ahaztu bus tiketak!!
    •  12:00etatik  12:30etara GIZAKATEAn,  eskuz esku , zapiz  zapi, gure aldarrikapen guztiak Donostiatik - Bilbo - Gasteizeraino  eramango ditugu. Idatzi zure aldarria zapian. Ikurrinak ere eraman!!
    • 19:00etan ITZULERA Gasteiztik. 

    FESTA GIROAN ERABAKITZEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATZEKO EGUN HONETAZ GOZA DEZAGUN!!!

     

     

     

  • 01
    EKA
    2018
    225 zaldibitar baino gehiagok eman dugu izena ekainaren 10erako

    Ekainaren 10ean burutzekoa den giza katerako, Zaldibian jarritako helburua lortu dugu, Zorionak! Igande honetan berriro plazan aurkituko gaituzue 12etatik 14etara, edozein argibidetarako eta nola ez falta zaretenok izena eman dezazuten.

  • 18
    MAI
    2018
    KLIK EGUNA: Maiatzaren 18an GIZAKATEA Zaldibian

    Santa Fe kalean zehar gizakaterako trebatzen saia gaitezen. Ea termometroa gori-gori jartzen dugun. Erronka KLIK batean Murgiarako behar ditugun 225 lagun edo gehiago  lortzea da.  ZU ere beharrezko zaitugu.!! Hurbildu 19:30etan plazara eta lor itzazu gizakaterako lekua eta zapia. Ondoren, gerturatutako guztion artean, festa giroan, Zaldibitarron gizakatea irudikatuko dugu. ANIMATU!! EKAINAren 10a bertan dugu!!

  • 07
    MAI
    2018
    EMAN IZENA GIZAKATERAKO!! Zaldibitarrok Murgia ingurura!!

    Ekainaren 10erako hilabetea besterik ez da falta. Gizakatea  egiteko eguna ate joka dugu. Izena emateko hurbildu plazan jarriko dugun mahaira asteburuetan. 5€ren truke zapia eskuratu ezazu. Gure kokalekua Murgia inguruan izango da. Bertara joateko autobusak antolatuko ditugu. 

  • 23
    API
    2018
    Ekainaren 10eko GIZAKATErako izen ematea martxan!!

    Joan den ostiraletik hasita eta datozen asteburuetan ere, Zaldibiako Gure Esku Dagoko kideok herriko plazan izango gara, ekainaren 10eko gizakaterako izenak jasotzeko prest. Izan ere, erronka ez da makala. Helburua, Zaldibiatik Murgiara (Araba), gutxienez 225 herritar joatea da. Gaintza, Arama, Altzaga, Itsasondo, Legorreta eta gure artean 172 zenbakidun kilometroa osatzeko ardura dugu. Egun horretarako baduzu plana, apuntatu agendan eta eman izena lehenbailehen!!

  • 13
    API
    2018

    Herriz herri, auzoz auzo ituna osatzeko 2019 arrazoiak biltzen ari gara. Hurrengo bideoan dituzue hainbat adibide. Zuek ere izango dituzue  zuenak. Ekainaren 10eko gizakatearen bidez, Gasteizeraino arrazoi guztiak eramango ditugu. 201, 9 kmko gizakateak Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuko ditu eskuz esku eta zapiz zapi. 100.000 pertsona edo gehiago beharko dira  eginkizun horretarako. Izan zaitez zu ere bertan kate-begi!!!

    Izena eman eta zapia eskuratzeko hurbildu zaitez ostiral arrats-iluntzetan plazan jarriko dugun mahaira.

     

  • 09
    MAR
    2018
    Goierri mailako mintegi irekia: Zergatik erabaki?

    Goierriko Gure Esku Dagok, Herritarron Ituna egitasmoaren harira antolatu duen eskualde mailako mintegira gonbidatu nahi zaitu. Erabakitzeko eskubidearen egikaritzaren aldeko sektore eta eragile guztien konpromisoa Herri Itun batean bildu nahi dugu. Horretarako, herritarrok gure ekarpena egin dezagun erabakitzeko ditugun arrazoiak eta zergatiak bilduz. Gure erronka izango da 2019 motibo eta ilusio biltzea. 

    Noiz: Martxoak 17, larunbata.

    Non: Igartza Jauregian, Beasain.

    Ordutegia: 10:00-12:30

    Animatu eta parte hartu!!!

  • 19
    OTS
    2018
  • 09
    OTS
    2018
    Ekainaren 10eko giza katearen aurkezpena Ordizian

    201,9 Km, 100.000 lagunetik gora eta erabakitzeko milaka arrazoi batuko dituen ekainaren 10eko GIZA KATEA eta 2019 ARRAZOI ERABAKITZEKO ekimena aurkeztuko ditugu eskualde mailan. OTSAILAren 16an, ostirala, Ordiziako Herri Antzokian arratsaldeko 19:00etan.

    Zaldibitar guztiak gonbidatuak zaudete!!

    Han izango gara gu ere!!

  • 1 2 3 ... 5 6 7 Hurrengoak »