• 02
    OTS
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    GUREESKUKLIP lehiaketari begira, herri mailako grabaketa egin asmoz, igande eguerdirako deia luzatu zaie, herriko taldeei eta baita parte hartu nahi duten herritar guztiei ere. 11:30tan elkartuko gara plazan, eta ordu beteren buruan amaitzea espero da. Gogoratu taldeetako kideak,pilota,futbola,dantza...ohizko arropaz jantzita agertzea.ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

    Bideo grabaketa igande eguerdian

    Gure Esku Dago ekimenak, GUREESKUKLIP lehiaketa martxan jarri du, erabakitzeko eskubidearen alde bideoak jaso eta era berean aldarri hau entzutera ematea helburu izanik.

    Zenbait herrik egin dute jada euren bideoa, eta Zaldibi ez da gutxiago izango. Eguraldiak laguntzen badu, igande eguerdian (11:30) egingo dugu grabaketa. Herriko taldeak jakinaren gainean daude eta hauetaz gain herritar guztiak gonbidatuak zaudete Zaldibiako bideoa izango denaren parte izatera.

    OHARRA: Eguraldia lagun ez badugu, larunbat eguardian erabakia hartu eta ekintza bertan behera gera daiteke. Abisua pasako litzateke, webgune honetan eta beste bide batzuk erabiliz. (Ea atzerapenaren beharrik ez dugun).

GED Giza kalea

Boletina

ZaldibiaTB