• 08
    EKA
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibitarron kilometroa Beasainen egongo da, Estandatik Labealdera bidetartean. Antzizarren geratuko gara 10etatik aurrera. Autobusak antolatu dira bertaratzeko, hona informazio guztia.

    Azken txanpan sartu gara igandean  GURE ESKU DAGO

    GARRAIOA

    Autobusez joateko txartelak ILLATI eta BETI GAZTEn egongo dira salgai EKAINAren 3 ARTEARTErarte. Bi aukera egongo dira:

    • ZALDIBIA-BEASAIN-ZALDIBIA: 2€ pertsonako, 10:00etan abiatuko da plazatik eta 13:00etan itzuliko da Zaldibiara.
    • ZALDIBIA-BEASAIN-LAZKAO-ZALDIBIA: 3€ pertsonako 10:00etan abiatuko da plazatik eta 20:00etan itzuliko da Zaldibiara Lazkaotik bueltan

    BIZIKLETAZ joan nahi duenak goizeko 9:00etan plazan elkartuko gara.

    BAZKARIA

    Bazkariko txartelak JOXEPANEn egongo dira salgai 15€tan EKAINAren 3 ARTEARTErarte.

    Horretaz gain,PAELLA erraldoia prestatuko dute Lazkaon (txartelak egunean bertan eskuragai) eta BOKATAK eta TALOAK ere izango dira eskuragai. 

    BOLUNTARIOAK

    Boluntarioek izena emateko zerrendak jarrita daude herri osoan zehar. Ekainaren 7an edo 8an (edo bietan) antolakuntza lanetan parte hartzeko izena eman dezakezue.

    Zenbat eta jende gehiagok izena eman, txandak motzagoak izango dira. ANIMATU! 

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
GED Giza kalea

Boletina

ZaldibiaTB