• 10
    EKA
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Eskuz esku ekainaren 8ko giza katean zuzeneko partaide  izan zareten zaldibitar guztioi eta kate begi izan gabe ere lotura onetsi duzuenoi. Bejondeigula!

    Zorionak eta mila esker!!

    Eta orain zer?

    Ba hasteko momentua dasta dezagun!! Igandeko bideo eta argazkiak ikusiaz, izandako solasaldiez oroituaz, autobuseko joan etorriaz, bizikleta-txangoaz, musikarien doinuez,  partehartzaileen kantuez…

    ADISKIDETASUNAREN ADIBIDE, batzen gaituena islatuaz.

    Igandeko giza kateak erakutsi zuen erabakitzeko eskubideaz dagoen borondatea. Batu gintuen ilusioak ez du mugarik eta geldiezina da mugimendu honek hartu duen  abiada. Ez dugu ezer galtzeko, eta asko irabazteko. Hau hasiera da eta pausoz pauso lortuko dugu xedea.

    Parte hartzeko ateak zabalik dituzue. Aurrerantzean ere, zer eginik izango da. GUE ESKU DAU!!

    Zaldibiako GURE ESKU DAGO Herri Ekimena
     

GED Giza kalea

Boletina

ZaldibiaTB