• 25
    API
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Oihaljira eta oihaljostea Gure Esku Dagoren ekimenez

    Apirilaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, herritarron artean orain arte bete ditugun oihalen erakusketa egingo dugu. Ondoren, herrian zehar oihal-jira burutuko dugu festa-giroan; eta azkenik, guztion borondateen adierazgarri diren oihalak josiko ditugu plazan.

    Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena, zaldibitarron Bilgune bilakatu nahi  dugu. Parte-hartze zabala eta anitza ditugu helburu. Nahi duzuen herritar guztiok gonbidatuak zaudete. Guztiok gara jostunak!!! eta oihalak guztion artean josiko ditugu!!!

    Amaitzeko, ohitura zaharrak jarraituaz mokadutxoa ere izango da.


    OHARRA: Eguraldi txarra izango bagenu, etorri lasai, aterperen bat topatuko dugu.