• 27
    API
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Joan den larunbatean, Ehuntze festa eta Oihal-jira koloretsu, jendetsu eta animotsua burutu genuen  herritarron partehartze zabala medio. BEJONDEIGULA! Mila-mila esker guztioi. Mila mila esker benetan, era batera edo bestera parte hartu zenuten guztioi. Ahaleginak merezi izan zuen. Argazki galeria bikaina duzue hemen.

    Bejondeigula!! Mila esker guztioi!!

    Erabakitze eskubidea eta burujabeak izateko grina gure baitan ditugula erakutsi genuen. Ekainaren 21an hiriburu guztietan eraikiko ditugun hautestontziak  gertuago ditugu. Urratsez urrats aurrera goaz ,geroz eta bidelagun  gehiago batuaz, erabakitze eskubidearen aldeko sarea josiz eta josiz.

    Datozen asteburuetan ere izango da aukera, saretzen joateko, kamisetak erosteko, Anoetako
    sarrerak eskuratzeko…Gerturatu ipiniko ditugun mahaietara eta bertan informazio zabala jasotzeko aukera ere izango duzue.

    Zaldibiko Gure Esku Dago taldean parte hartu nahi baduzu ere ateak zabalik dituzu. Hurbildu guregana, guztion artean errazago egingo dugu eta.

2019, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
1011
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
       
GED Giza kalea

Boletina

ZaldibiaTB