• 21
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Hemen da Ekainaren 21a, Donostian dugu zita!!

    Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik, eskubide hori gauzatzera doan bidean “jauzia ” egin nahi du GURE ESKU DAGO-K, eta, horretarako, ekitaldi erraldoi bana antolatuko du Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, EKAINAREN 21ean, iazko giza katearen arrakasta gogoan.

    “Ez gara jaio aldarrikatzeko bakarrik. Aldarria bera baino gehiago, erabaki hori nola eta noiz gauzatu da gure erronka, eta horretara goaz ”

    Herriz herri josten ari garen oihalak, batu egingo  ditugu hiriburuetan, “borondateen elkartzea ” irudikatzeko eta hautetsontzia eraikitzeko. “Gaurko hautetsontzia da biharko erabakia, eta gure esku dago hala izan dadin !” BERAZ DONOSTIAN ELKAR IKUSIKO DUGU!!!