• 21
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Ekainaren 21ean denok Donostiara!!
    Donostiako egitaraua

    GAUR HAUTESONTZIA BIHAR ERABAKIA izena hartu duen ekitaldi erraldoia burutuko da Ekainaren 21ean, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñan eta Baionan.

    Anoeta estadioko ekitaldi nagusirako sarrerak Arrese, Illati eta Joxepanen daude salgai, eta autobusa ere izango da Zaldibiatik, tike hauek Beti gazten daudelarik. (12 urte arte 3€, besteek 7€)

    Familia gunea Ilunben 11:00tatik arratsaldeko 17:00ak arte. Festa itzela izango da, sarrerak Illatin salgai 5 eurotan. (OHARRA: Anoetako sarrerak EZ du balio Ilunberako)

    EKITALDI NAGUSIA:

    - Anoetako ateak 16:30-17:00 artean zabalduko dira.

    - 17:30-18:00 Danborrada, abesbatza, dantzarien agurra.

    - 18:00 Ekitaldiaren hasiera

    Ondoren mosaiko erraldoia, diasporaren agurra, hautesontzia eraiki, pailazoekin "Eskuetan flashmob" ezaguna.

    - 19:30 Amaiera

    20:00tik 23:59ra Anoetako Miniestadioan, eguna osatzeko ERROMERIA.

     

    JANTZI GURE ESKU DAGOREN KORALEZKO KAMISETA ETA GOAZEN DONOSTIARA!!

    Informazio gehiagorako: www.gureeskudago.eus

     

GED Giza kalea

Boletina

ZaldibiaTB