• 22
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zorionak eta mila esker !!!

    Ekainaren 21eko Gure Esku Dago ekimenaren deiari emandako erantzun zintzoa txalotu nahi genuke.Era ezberdinean partaide eta laguntzaile izan zareten guztioi eskerrik asko!!!!

    Ez genuke inor ahaztu nahi, tabernari, txanbolintero, bobinatar, dantzari, kantari, musikari, argazkilari, bertsolari, jostun, oihaletan atxikimena eman duzuen oro, norbanako bakoitza …

     

    E21-eko argazki galeria ofiziala

    Gure txikitasunean haundi!!
    Anoetako irudia

    Erabakiaren aroa abian da!!!

    Geldiezina da mugimendu honek hartu duen  abiada, dagoeneko hautetsontzia eraikia dugu.  Orain zer, noiz eta nola adostu ondoren, hurrengo erronka hautetsontzia bozkaz betetzea izango da:

    Herri bat garelako, Herritarron garaia delako eta erabakitzeko eskubidea dugulako.

    Parte hartzeko ateak zabalik dituzue. Aurrerantzean ere, zer eginik izango da.

    Zaldibiako GURE ESKU DAGO Herri Ekimena.

GED Giza kalea

Boletina

ZaldibiaTB