• 27
    MAI
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Badator ekainaren 5a!!
    Galdeketa lekua, Santa Fe 46

    Gure Esku Dago herri ekimenak antolatuta,  Euskal Herriko  34 herritan,  Zaldibia barne, GALDEKETAK  burutuko ditugu.
    BAI, EZ edo ZURI (kartazal hutsa) erantzun ondoko galdera: NAHI AL DUZU EUSKAL ESTATU BURUJABE BATEKO HERRITARRA IZAN?

     

    Badator ekainaren 5a!!
    Gure Esku Dago herri ekimenak antolatuta,  Euskal Herriko  34 herritan,  Zaldibia barne, GALDEKETAK  burutuko ditugu.
    BAI, EZ edo ZURI (kartazal hutsa) erantzun ondoko galdera: NAHI AL DUZU EUSKAL ESTATU BURUJABE BATEKO HERRITARRA IZAN?
    EGUNA: Ekainaren 5a, igandea.
    GALDEKETA LEKUA: Santa Fe kalea, 46 (eskolako zubiaren  ondoan).
    ORDUTEGIA: 09:00tik - 20:00ra.
    BOZKA EMATEKO BALDINTZAK:
    BOZKA EMAILEAK
    16 urte eta hemendik gorako adina duten eta Goierrin erroldatuak dauden herritarrak bozka dezakete.
    Nortasuna (argazkia eta izen / abizenak), adina eta Zaldibian bizi dela  egiaztatu beharko ditu boto emaileak. 
    Horretarako, ondoren azaltzen diren irizpideak kontutan hartuko dira:
    • Espainiar estatuak hiritartzat hartzen dituen pertsonentzat:
    - Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
    - Pasaportea.
    - Gidabaimena.
    - Euskal Herriko Nortasun Agiria (EHNA) + ERROLDA AGIRIA.
    • Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez dituen pertsonentzat, aukeran:
    - Bizileku-txartela (Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako herritarrek).
    - Bere jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea.
    - Nortasun txartela edo agiria.
    - Gidabaimena.

    AURKEZTURIKO IDENTIFIKAZIOA-AGIRIAK HELBIDERIK EZ BADAKAR, EDO ZALDIBIA EZ BESTE HERRI BATEKOA BADA, BOTO EMAILEAK BERE BIZILEKUA EGIAZTATU BEHARKO DU, GALDEKETA- MAHAIAN ERROLDA AGIRIA ERAKUTSIZ.
    Errolda agiriak bete beharreko baldintzak:
    - Aurkezturiko identifikazio-agiria baino berriagoa izatea.
    - 2016. urtekoa izatea.

    AURRETIKO BOZKA:

    Ekainaren 5ean, bozka ematerik izango ez bazenu, beste egun hauetan duzu aukera;
    EGUNAK:   Maiatzaren 24a, asteartea.
                      Maiatzaren 26a, osteguna.
                      Maiatzaren 31a, asteartea.
                      Ekainaren 3a, ostirala.
    ORDUA: 19:00tik – 20:30era.
    GALDEKETA LEKUA: Santa Fe, 46 (eskolako zubiaren ondoan).
    Egun eta ordu hauetan bozka ematerik izango ez bazenu, deitu telefono zenbaki honetara: 605751192.
    OHARRA: Bozka emaileak, NAN dokumentuan agertzen den Goierriko herrian bakarrik eman ahal izango du botoa. Goierriz kanpoko herria agertzen denean, Zaldibian bizi dela ziurtatzeko errolda – agiria beharko du.

    PARTE HARTU ETA BOZKATU!!

    ANIMA ITZAZU ZURE BIKOTE, SENITARTEKO ETA  LAGUNAK ERE!!


                                                                                                                       Zaldibiako Gure Esku Dago.