• 22
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    GIZAKATErako deialdia:

    Goierritarrok, gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu Kataluniako herritarrei. Guk ere, Kataluniarrek bezala, gure etorkizuna aske eta demokratikoki erabaki nahi dugu eta norabide horretan pauso sendoak eman nahi ditugu. Hori aldarrikatzeko hurrengo geltokia, URRIAREN 22an, Ordizia, Beasain eta Lazkao elkartuko dituen GIZAKATEA osatzea da. Parte hartu eta ez ahaztu koralezko kamiseta soinean ekartzea!!

    “Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu!”
    Gizakaterako deialdia

    Une historiko baten aurrean gaude. Gertatzen ari da, eta gu geu izan gaitezke protagonista. Guk geuk, idatz dezakegu historiarako orri berri bat. Gure etorkizuna, gure eskuetan hartzeko unea da.

    Urriaren 1ean milioika herritarrek euren erabakitzeko eskubidea gauzatu zuten Katalunian. Trabak traba eta oztopoak oztopo, Kataluniako herriak duintasun irakaspen ederra eman zion munduari. Milaka herritar hautetsontzien defentsan, milaka herritar demokraziaren defentsan...

    Eta guk goierritarrok, gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu Kataluniako herritarrei. Jakin dezatela bide honetan ez daudela bakarrik, une oro alboan izango gaituztela. Guk ere, Kataluniarrek bezala, gure etorkizuna aske eta demokratikoki erabaki nahi dugulako. Eta norabide horretan pauso sendoak emateko unea delakoan gaude.

    Erabakia gauzatzera eramango gaituzten pausoak, elkarrekin adostuko ditugu. Bidea egingo dugu. Eta bideak egingo gaitu. Aurrez ere pauso asko eman ditugu... Hurrengo geltokia urriaren 22an, Ordizia, Beasain eta Lazkao elkartuko dituen gizakatea da. 

    “Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu!” lemapean, ehundaka goierritarrok elkarri eskua eman eta guk ere erabakiko dugula ozen adieraziko dugu. Eguerdiko 12etan osatuko dugu gizakatea. Horretarako herri bakoitzari eremu bat izendatu zaio. 12:20an, gizakatearen bi ertzetatik lekuko bana aterako da. Lekukoak eskuz esku eramango ditugu Beasaingo Plazaraino. Lekuoek aurrera egin ahala katea deseginez bere atzetik joango gara. Horrela, guztiok elkarrekin Beasaingo plazan egingo den ekitaldian elkartuko gara. 

    Amaitzeko, gizakatera etorriko zaretenoi zenbait ohar eman nahi dizkizuegu:

    1. Oinez, bizikletaz edo autobusez etortzea komeni da. Goierribuseko lineako autobusa 11:30etan irtetzen da Zaldibitik. Beasaindik itzultzeko 14:00etan dago lineako autobusa.
    2. Autoz etorriko zaretenontzat, bi aparkaleku jarriko dira. Hauetara heltzeko, antolakuntzak zenbait seinale jarriko ditu, mesedez errespetatu seinaleak.
    3. Ibilbidean zehar egongo diren antolakuntzako kideei kasu egin.

    4. Jantzi koralezko kamiseta!!!!


    Kataluniarrek bezala,
    guk ere erabaki nahi dugu
    eta erabakiko dugu
    Urriaren 22an eman diezaiogun eskua elkarri