• 23
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zaldibitarron partehartze bikaina giza katean

    Joan den igandean, Gure Esku Dagoren deialdiari erantzunez, giza kate jendetsua egin genuen Ordizia, Lazkao eta Beasain artean. Kataluniarrei elkartasuna adierazi eta berriro ere erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria egin zen. Eguraldia erabat aldekoa izan ez bagenuen ere, zaldibitarrok ez genuen huts egin. Beste behin, eskerrak eman nahi diegu parte hartu zuten guztiei. 

    Mila-mila esker!!