• 09
    MAR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Goierri mailako mintegi irekia: Zergatik erabaki?

    Goierriko Gure Esku Dagok, Herritarron Ituna egitasmoaren harira antolatu duen eskualde mailako mintegira gonbidatu nahi zaitu. Erabakitzeko eskubidearen egikaritzaren aldeko sektore eta eragile guztien konpromisoa Herri Itun batean bildu nahi dugu. Horretarako, herritarrok gure ekarpena egin dezagun erabakitzeko ditugun arrazoiak eta zergatiak bilduz. Gure erronka izango da 2019 motibo eta ilusio biltzea. 

    Noiz: Martxoak 17, larunbata.

    Non: Igartza Jauregian, Beasain.

    Ordutegia: 10:00-12:30

    Animatu eta parte hartu!!!