Herriz herri, auzoz auzo ituna osatzeko 2019 arrazoiak biltzen ari gara. Hurrengo bideoan dituzue hainbat adibide. Zuek ere izango dituzue zuenak. Ekainaren 10eko gizakatearen bidez, Gasteizeraino arrazoi guztiak eramango ditugu. 201, 9 kmko gizakateak Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuko ditu eskuz esku eta zapiz zapi. 100.000 pertsona edo gehiago beharko dira eginkizun horretarako. Izan zaitez zu ere bertan kate-begi!!!
Izena eman eta zapia eskuratzeko hurbildu zaitez ostiral arrats-iluntzetan plazan jarriko dugun mahaira.
Boletina