• 23
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Ekainaren 10eko GIZAKATErako izen ematea martxan!!

    Joan den ostiraletik hasita eta datozen asteburuetan ere, Zaldibiako Gure Esku Dagoko kideok herriko plazan izango gara, ekainaren 10eko gizakaterako izenak jasotzeko prest. Izan ere, erronka ez da makala. Helburua, Zaldibiatik Murgiara (Araba), gutxienez 225 herritar joatea da. Gaintza, Arama, Altzaga, Itsasondo, Legorreta eta gure artean 172 zenbakidun kilometroa osatzeko ardura dugu. Egun horretarako baduzu plana, apuntatu agendan eta eman izena lehenbailehen!!