• 07
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EMAN IZENA GIZAKATERAKO!! Zaldibitarrok Murgia ingurura!!

    Ekainaren 10erako hilabetea besterik ez da falta. Gizakatea  egiteko eguna ate joka dugu. Izena emateko hurbildu plazan jarriko dugun mahaira asteburuetan. 5€ren truke zapia eskuratu ezazu. Gure kokalekua Murgia inguruan izango da. Bertara joateko autobusak antolatuko ditugu. 

    Bi aukera dituzue: Bat, Murgiara joan eta gizakatea amaitu bezain pronto herrira bueltatu eta bi,  gizakatea amaitu ondoren, Gasteizen festan ibili eta  herrira itzuli. Prezioa: 10€ 16 urtez gorakoek, 12-16 urte artean 5€ eta 12 urtez behekoek dohan.