• 10
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Igandean GIZA KATEAN parte hartzera joango direnentzat hainbat ohar eta argibide

    Kaixo zaldibitar!!
    Mila esker Giza Katean parte hartzera animatu zareten guztioi!!! Bejondeigula!! Botatako erronka lortu dugu.

    Ekainak 10, iganderako, egitaraua:

    • 08:00etan autobusen IRTEERA herriko plazatik. Puntualak  izan!! Ez ahaztu bus tiketak!!
    •  12:00etatik  12:30etara GIZAKATEAn,  eskuz esku , zapiz  zapi, gure aldarrikapen guztiak Donostiatik - Bilbo - Gasteizeraino  eramango ditugu. Idatzi zure aldarria zapian. Ikurrinak ere eraman!!
    • 19:00etan ITZULERA Gasteiztik. 

    FESTA GIROAN ERABAKITZEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATZEKO EGUN HONETAZ GOZA DEZAGUN!!!

     

     

     


    IGANDEAN MURGIARA GIZA KATEAN PARTE HARTZERA JOANGO DIRENENTZAT HAINBAT OHAR ETA ARGIBIDE
    Kaixo zaldibitar!!
    Mila esker Giza Katean parte hartzera animatu zareten guztioi!!! Bejondeigula!! Botatako erronka lortu dugu.
    Ekainak 10, iganderako, egitaraua:

    •  08:00etan autobusen IRTEERA herriko plazatik. Puntualak  izan!! Ez ahaztu bus tiketak!!
    • 09:30etan Altubeko peajera iritsi.
    •  10:30 inguruan, gure kokalekura (Altubeko gaina) gerturatuko gaituzte.
    • 11:00etatik aurrera GIZAKATE  ERRALDOIA  osatzen joango gara.
    • 12:00etan GIZAKATEAren  hasiera, suziria   lehertzean.
    • 12:00etatik  12:30etara GIZAKATEAn,  eskuz esku , zapiz  zapi, gure aldarrikapen guztiak Donostiatik - Bilbo - Gasteizeraino  eramango ditugu. Idatzi zure aldarria zapian. Ikurrinak ere eraman!!
    • 12:30etan GIZAKATEAREN AMAIERA eta berriro autobusetara. Batzuk, zuzenean Zaldibiara bueltatuko gara eta besteak, egun pasa  Gasteizko festara joango gara. Bertan, kale animazio, herri bazkaria (Bullerias plaza) eta  kontzertuak izango ditugu besteak beste.
    • 19:00etan ITZULERA Gasteiztik.

    BESTELAKO   OHARRAK:

    1. Altubeko gainaren ingurua da zaldibitarron  kokalekua. Bi noranzkotako bidea izaki eta eguerdiko 12:00ak arte trafikoa moztuko ez denez, zentzuz  jokatzea ezinbestekoa dugu. Bideak garbi egon behar du eta oinezkook bide ertzean  lerrokatuko gara bata bestearen atzetik, kontu haundiz, bidera atera gabe. Lagun multzo bakoitzak autoko peto hori  bana eramatea ondo legoke.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                      
    2. Zerbitzurik ez duen gunea da. Bertan EZ DAGO taberna, komun, aterpe, eserleku  edo zabor ontzirik... Beraz, dagozkion neurriak hartu (jatekoa eraman, ura, zatoa…  eta sortutako  zabor guztia gurekin ekarriko dugu).
    3. Eguraldiaren segurantziarik  ez dugunez, denetarik eramatea gomendatzen da (aterkia, xira, eguzkitarako babesa…).
    4. Egun osorako autobusak txartel urdina izango du aurreko kristalean eta egun erdirako autobusak txartel berdea. Kontutan  har  ezazue  zuen autobusak zein zenbaki eta hizki duen, joan-etorria autobus berean egin dezazuen.
    5. 2 urtez azpiko haurrek  autobuseko eserlekuari egokitzen zaion aulkia eramatea derrigorrezkoa da.
    6. Autoz  zoaztenok  kontuan izan bide ertzean aparkatzerik ez duzuela izango. Zuia-Ametzaga  da autoa uzteko lekurik egokiena.

    EGUNA ARRAKASTATSUA  IZAN DADIN, DENON LAGUNTZA BEHAR BEHARREZKOA IZANGO DA. AZKEN MOMENTUKO ALDAKETAK GERTA DAITEZKE  ETA PAZIENTZIAZ ETA ESKUZABALTASUNEZ ERANTZUTEA ESKATZEN DA. ANTOLAKUNTZAKOEK  EMANDAKO  JARRAIBIDEAK  BETE.

    FESTA GIROAN ERABAKITZEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATZEKO EGUN HONETAZ GOZA DEZAGUN!!!

2018, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

GED Giza kalea

Boletina

ZaldibiaTB