• 07
    MAI
    2016
     Galdeketa Zaldibian Ekainaren 5ean

    Erabakitze eskubidearen aldeko galdeketa burutuko dugu Zaldibian Ekainaren 5ean. 
    Gure Esku Dagok galdeketa eguna aurkeztu du Donostiako Zurriolan

  • 25
    API
    2016
    Aitortza-ezagutza ekitaldia Zaldibian

    1931ko apirilaren 19an,  Zaldibiko alkate eta 8 zinegotziek, hau da, udal batza osoak, autodeterminazio eskubidearen aldeko akta sinatu zuten aho batez. Gertakari honen 85. urteurrena izanik, joan den ostiralean udal ordezkari haiek omendu genituen.

  • 25
    API
    2016
    Autodeterminazio eskubidearen alde 85. urteurrena Araman

    Apirilaren 16an, Gure Esku Dagoren deiari erantzunez, Goierriko udalerri guztietako  alkate eta zinegotzi izandakoak eta egun direnak agerraldia egin zuten. Orain dela 85 urte Goierriko hainbat herritan, Arama eta Zaldibia barne, Autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapena egin zen. 2011. urtean gertakaria berriro gogoratu zen. Oraingoan berriz, ekainean egin asmo den galdeketari adostasuna eta bultzada emanez  akta sinatu zuten.

    Zaldibiko ordezkaritza bikaina izan genuen ekitaldian, erantsitako argazkietan eta azalpen bideoan ikusiko duzuen moduan.

     

  • 19
    API
    2016
    Aitortza Ezagutza ekitaldia Zaldibian

    "Izan zirelako gara".
    Autodeterminazioaren aurrekariak. Zaldibiako Udala 1931/1936ko gertakariak.

     

    Eguna: apirilak 22, ostirala

    Ordua: 19:00

    Lekua: Antzokia

     

  • 09
    API
    2016
    Ekaineko galdeketari begira

    Gure esku  dago ekimenak, datorren ekainean goierriko 22 herrietan galdeketak burutzeko asmoa duela eta bi gonbite luzatu nahi ditu, apirilak 9rako eta apirilaren 11rako. Hona xehetasunak.

  • 10
    ABE
    2015
    Goierrin pausoa ematera goaz. Unea iritsi da

    Kaixo Herritar!

    Zaldibiako GURE ESKU DAGOK, 2016 urteko plangintzaren xehetasunen berri emateko egingo duen AURKEZPENera gonbidatzen zaitu. Aurtengo ERRONKAK duen garrantzia ikusirik partehartze zabala eta anitza izatea gustatuko litzaiguke.
    EGUNA: Abenduaren 10a, osteguna.
    LEKUA: Kultur Etxe Zaharra.
    ORDUA: 19:30etik 20:30era

    ZALDIBIAN PAUSOA EMATERA GOAZ, UNEA IRITSI DA!!!

  • 03
    AZA
    2015

    Aurreko egun hauetan Zaldibiako Gure Esku Dagoko kideok hainbat herritarrongana hurbildu gara Eskura prozesuaren berri emateko. Hala ere beste batzuongana iritsi ez bagara ere. segidan doakizue Eskura hausnarketa zer den azaltzen duen bideoa eta gonbidatuta zaudete azaroaren 3an, arratsaldeko 7etan Kultur Etxe zaharrean egingo den bilerara.

  • 03
    AZA
    2015
    Eskura prozesua

    Eskutik eskura, hautetsontzitik erabakira iristeko bidea jarriko dugu herritarren eskura. Egituratze eta hausnarketa prozesua martxan da!! Parte har ezazu!!

     

    Nahiz eta herritarren artean, "ESKURA hausnarketa-txostena¨ banatu dugun, ziur ez garela denengana iritsi. Horretarako ondoko estekan txostena lor dezakezu. Hemen.

  • 22
    EKA
    2015

    Zorionak eta mila esker !!!

    Ekainaren 21eko Gure Esku Dago ekimenaren deiari emandako erantzun zintzoa txalotu nahi genuke.Era ezberdinean partaide eta laguntzaile izan zareten guztioi eskerrik asko!!!!

    Ez genuke inor ahaztu nahi, tabernari, txanbolintero, bobinatar, dantzari, kantari, musikari, argazkilari, bertsolari, jostun, oihaletan atxikimena eman duzuen oro, norbanako bakoitza …

     

    E21-eko argazki galeria ofiziala

    Gure txikitasunean haundi!!
    Anoetako irudia
  • 21
    EKA
    2015
    Zaldibian berriz ere neurria eman  eta oraindik horretan dihardugu!

    23 oihal!

    460 atxikimendu!

    160 sarrera Anoetarako salduak!

    200 kamisetatik gora salduak!

    50 sarrera inguru Ilunberako!

    ETA ASTE HONETAN KOPURU HAUEK GAINDITZEKO GOGOZ GAUDE!!

    Beraz, Zaldibiako Gure Esku Dagoko taldekideok, ekainaren 21ean, Donostiara gonbidatzen zaituztegu. Egundoko ekitaldia izango da!  Iazko ekainaren 8ko giza-katearen antzera, egun ahaztezina! Zu ere han izateak eguna aberastuko du!

    Zaldibiako Gure Esku Dago ekimena.

Elkarrekin

Boletina

ZaldibiaTB