• 21
    EKA
    2015
    Ekainaren 21ean denok Donostiara!!
    Donostiako egitaraua

    GAUR HAUTESONTZIA BIHAR ERABAKIA izena hartu duen ekitaldi erraldoia burutuko da Ekainaren 21ean, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñan eta Baionan.

    Anoeta estadioko ekitaldi nagusirako sarrerak Arrese, Illati eta Joxepanen daude salgai, eta autobusa ere izango da Zaldibiatik, tike hauek Beti gazten daudelarik. (12 urte arte 3€, besteek 7€)

  • 21
    EKA
    2015
    Hemen da Ekainaren 21a, Donostian dugu zita!!

    Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik, eskubide hori gauzatzera doan bidean “jauzia ” egin nahi du GURE ESKU DAGO-K, eta, horretarako, ekitaldi erraldoi bana antolatuko du Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, EKAINAREN 21ean, iazko giza katearen arrakasta gogoan.

    “Ez gara jaio aldarrikatzeko bakarrik. Aldarria bera baino gehiago, erabaki hori nola eta noiz gauzatu da gure erronka, eta horretara goaz ”

  • 27
    API
    2015

    Joan den larunbatean, Ehuntze festa eta Oihal-jira koloretsu, jendetsu eta animotsua burutu genuen  herritarron partehartze zabala medio. BEJONDEIGULA! Mila-mila esker guztioi. Mila mila esker benetan, era batera edo bestera parte hartu zenuten guztioi. Ahaleginak merezi izan zuen. Argazki galeria bikaina duzue hemen.

    Bejondeigula!! Mila esker guztioi!!
  • 25
    API
    2015
    Oihaljira eta oihaljostea Gure Esku Dagoren ekimenez

    Apirilaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, herritarron artean orain arte bete ditugun oihalen erakusketa egingo dugu. Ondoren, herrian zehar oihal-jira burutuko dugu festa-giroan; eta azkenik, guztion borondateen adierazgarri diren oihalak josiko ditugu plazan.

  • 25
    API
    2015

    Apirilak 25ean, larunbata, arratsalde partean, oihalen kalejira eta ehuntze festa burutuko dugu herrian, Gure Esku Dagoren ekimenez.

     

    Erabakitze eskubidearen alde, herritarrok apaindutako oihalak astindu eta oihal berrietan atxikimendua emateko aukera ere izango da bertan. Ehuntze festa aberasteko, zure partehartzea ezinbestekoa da. Herritarron garaia da.

    Oihalen kalejira eta ehuntze festa herritarron artean!!
  • 20
    OTS
    2015

    Gure esku dagoren ekimenez "Jostunak" dokumentalaren emanaldiak Karreanen.
    Otsailak 20, ostirala, 19:00etan eta Otsailak 21, larunbata, 18:30etan.

  • 30
    URT
    2015

    Ikusgai duzue jada, pasa den ostiralean antzokian burutu zen ekitaldiko bideoa. Zaldibiako Gure Esku Dagok, 2015 honetarako plangintza azaldu zuen.

  • 28
    URT
    2015

    Lehenengo oihala bete dugu. Aurtengo gure erronka martxan da. Ekitaldian borondate anitz eta ezberdinak jaso genituen, kolore guztietakoak, oihalak bezala. Bertan sortu zen giroaz blai, indartsu eta gogotsu gara ondoren datorkigunari heltzeko. Herritar guztiengana iritsi nahi dugu. Hor izango gara ate joka!!

    Bertan izan ez bazinen eta informatu nahi baduzu, hona hemen aurkezpen bideoa.

    Ekitaldiko argazkiak ikusteko, klikatu hemen.

     

  • 23
    URT
    2015

    2015 urterako erronkak zehaztuko dira, ostiralean, urtarrilaren 23an herriko antzokian, arratsaldeko 19:30tan izango den ekitaldian. Ordubete eskaseko iraupena izango du.

     

    HERRITAR GUZTIAK GONBIDATUTA ZAUDETE!!

    BERTAN IKUSIKO GARA!!

                                         

    Erabakia #ehuntzen Zaldibian
  • 04
    AZA
    2014

    Zaldibian ez da autobusik antolatuko, eta jendeari trenez joateko dialdia egiten diogu. Ordiziako geltokira, 9:03an eta 9:43an iritsiko dira trenak Donostiara abiatzeko. Ez ahaztu zure papera, ezinbestekoa da mosaikoaren aurretik zure aterkia eta kapa jaso ahal izateko.

Elkarrekin

Boletina

ZaldibiaTB