• 15
    MAI
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gure Esku Dago dinamika Zaldibian

    GURE ESKU DAGO

    Gurea dinamika herritarra da. Erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egingo duen dinamika. Herrietan dinamika honen inguruan garatu ahal diren ekimen ezberdinei erreferentzia eta aterkia eskaintzen die.

    "Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da"

    Gure esku dago Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da, 2013ko ekainaren 8an hasi zena. Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu. Ezaugarria: anitza eta parte-hartzailea izatea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz.

    Zergatik?

    Euskal Herrian bizi den gatazka politikoaren iturburua delako. Aldarrikapen prepolitikoa delako, oinarri demokratiko bat sortzearen alde. Sentsibilitate guztien topagune. Erabakitzeko eskubidearen erreibindikazioa Euskal Herriko agenda politikoan eta sozialean etengabe egon da:

    - 1978ko Aberri Egunean

    - Gasteizko Legebiltzarrean 1990an

    - Udalbiltzan eta honen Eskubideen kartan

    - Lizarra-Garaziren dokumentuen erreferentzian

    - Loiolako elkarrizketetan

    - Aieteko Osoko bileran eta Deklarazioaren laugarren puntuan.

    Erabakitzeko eskubidearen defentsa jardute demokratikoa delako. Erabakitzeko eskubidea Nazioarteko legerian jasotako eskubide demokratiko eta unibertsala da.
    Xedea

    Jendartean dagoen beharrari abagunea eman, eta honen zilegitasuna bultzatu nahi du dinamikak, erabakitzeko eskubidea gauzatuz. Herritarrak abian jarri nahi dituzte; Atxikimendu pertsonalak metatu eta antolatuz, aurrera egingo dute. Eta honela, gehiengo sozial, sindikal politiko eta instituzionalak landuko dituzte, erabakitzeko eskubidearen norabidean.
    Oinarriak

    Begirunezko jokaera barne-hartzaileaz eta era positiboan lan egitea, erabakitzeko eskubidearen inguruan batzeko asmoz. Bi printzipio dauzka dinamikak: aniztasuna eta askotarikotasuna. Ezberdinen arteko gogo-kidetasuna bilatzea, ekintza bateratu eta eraginkorrerako jokaleku egoki eta erosoa sustatuz.

    3 ideia

    1- Nazioa gara

    2- Erabakitzeko eskubidea daukagu

    3-Etorkizuna Herri honetako herritarren esku dago.
    Norabidea

    Ekimena 2013ko ekainaren 8an abiatu zen. Herriz herri, sektorez sektore eta nazioz nazioko aktibazioaren ondorioz, 2014ko udazkenean topaketa jendetsu baten deialdia egin nahi dugu. Topaketaren helburua ordurako egindako guztiaren balantze bat egitea da. Erabakitzeko eskubidearen defentsan lortutako aktibazio eta atxikimendu maila kontuan hartuz bereziki. Eta horrela irizten bada, guztion artean dinamikaren funtzionamendua, kudeaketa eta bide-orria formulatu eta adosteko unea izango litzateke.

    Ekimen nagusi bat aurkeztuko du Gure Esku Dago dinamikak: 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea elkartuko dituen gizakatea gauzatzea, 123 kilometrokoa, 50.000 lagunek osatuko luketena.

    Batzordeak

    Baldintzak dauden herrietan, eskualdeetan, hiriburuetan... Gure Esku Dago batzordeak antolatuko dira. Batzordeak osatzeko baldintzak:

    -Aniztasuna eta dibertsitatea ziurtatu: ideologia eta eremu desberdineko jendea.

    - Batzordearen helburu nagusia: herritarrak aktibatzeko bitartekoak eskaintzea.

    - Aktibazioa burutzeko, tokian tokiko plangintzak egingo dira. Betiere, gizakatea osatzeko erronka mugarria izanik.

    HARREMANA