Apirilaren 16an, Gure Esku Dagoren deiari erantzunez, Goierriko udalerri guztietako alkate eta zinegotzi izandakoak eta egun direnak agerraldia egin zuten. Orain dela 85 urte Goierriko hainbat herritan, Arama eta Zaldibia barne, Autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapena egin zen. 2011. urtean gertakaria berriro gogoratu zen. Oraingoan berriz, ekainean egin asmo den galdeketari adostasuna eta bultzada emanez akta sinatu zuten.
Zaldibiko ordezkaritza bikaina izan genuen ekitaldian, erantsitako argazkietan eta azalpen bideoan ikusiko duzuen moduan.
"Izan zirelako gara".
Autodeterminazioaren aurrekariak. Zaldibiako Udala 1931/1936ko gertakariak.
Eguna: apirilak 22, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: Antzokia
"Izan zirelako gara".
Autodeterminazioaren aurrekariak. Zaldibiako Udala 1931/1936ko gertakariak.
Eguna: apirilak 22, ostirala
Ordua: 19:00
Gure esku dago ekimenak, datorren ekainean goierriko 22 herrietan galdeketak burutzeko asmoa duela eta bi gonbite luzatu nahi ditu, apirilak 9rako eta apirilaren 11rako. Hona xehetasunak.
Kaixo Herritar!
Zaldibiako GURE ESKU DAGOK, 2016 urteko plangintzaren xehetasunen berri emateko egingo duen AURKEZPENera gonbidatzen zaitu. Aurtengo ERRONKAK duen garrantzia ikusirik partehartze zabala eta anitza izatea gustatuko litzaiguke.
EGUNA: Abenduaren 10a, osteguna.
LEKUA: Kultur Etxe Zaharra.
ORDUA: 19:30etik 20:30era
ZALDIBIAN PAUSOA EMATERA GOAZ, UNEA IRITSI DA!!!
Aurreko egun hauetan Zaldibiako Gure Esku Dagoko kideok hainbat herritarrongana hurbildu gara Eskura prozesuaren berri emateko. Hala ere beste batzuongana iritsi ez bagara ere. segidan doakizue Eskura hausnarketa zer den azaltzen duen bideoa eta gonbidatuta zaudete azaroaren 3an, arratsaldeko 7etan Kultur Etxe zaharrean egingo den bilerara.
Eskutik eskura, hautetsontzitik erabakira iristeko bidea jarriko dugu herritarren eskura. Egituratze eta hausnarketa prozesua martxan da!! Parte har ezazu!!
Nahiz eta herritarren artean, "ESKURA hausnarketa-txostena¨ banatu dugun, ziur ez garela denengana iritsi. Horretarako ondoko estekan txostena lor dezakezu. Hemen.
Zorionak eta mila esker !!!
Ekainaren 21eko Gure Esku Dago ekimenaren deiari emandako erantzun zintzoa txalotu nahi genuke.Era ezberdinean partaide eta laguntzaile izan zareten guztioi eskerrik asko!!!!
Ez genuke inor ahaztu nahi, tabernari, txanbolintero, bobinatar, dantzari, kantari, musikari, argazkilari, bertsolari, jostun, oihaletan atxikimena eman duzuen oro, norbanako bakoitza …
E21-eko argazki galeria ofiziala
23 oihal!
460 atxikimendu!
160 sarrera Anoetarako salduak!
200 kamisetatik gora salduak!
50 sarrera inguru Ilunberako!
ETA ASTE HONETAN KOPURU HAUEK GAINDITZEKO GOGOZ GAUDE!!
Beraz, Zaldibiako Gure Esku Dagoko taldekideok, ekainaren 21ean, Donostiara gonbidatzen zaituztegu. Egundoko ekitaldia izango da! Iazko ekainaren 8ko giza-katearen antzera, egun ahaztezina! Zu ere han izateak eguna aberastuko du!
Zaldibiako Gure Esku Dago ekimena.
GAUR HAUTESONTZIA BIHAR ERABAKIA izena hartu duen ekitaldi erraldoia burutuko da Ekainaren 21ean, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñan eta Baionan.
Anoeta estadioko ekitaldi nagusirako sarrerak Arrese, Illati eta Joxepanen daude salgai, eta autobusa ere izango da Zaldibiatik, tike hauek Beti gazten daudelarik. (12 urte arte 3€, besteek 7€)
Boletina