• 04
    AZA
    2014

    Zaldibian ez da autobusik antolatuko, eta jendeari trenez joateko dialdia egiten diogu. Ordiziako geltokira, 9:03an eta 9:43an iritsiko dira trenak Donostiara abiatzeko. Ez ahaztu zure papera, ezinbestekoa da mosaikoaren aurretik zure aterkia eta kapa jaso ahal izateko.

  • 21
    URR
    2014

    Azaroaren 8an mosaiko erraldoi bat egin nahi dugu Donostiako Zurriola hondartzan goizeko 11:00etan. Erronka ere jarri diogu geure buruari: 5.000 pertsona batu nahi ditugu! GURE ESKU DAGO!

  • 30
    IRAI
    2014
    Joan den Ekainaren 8an piztutako garra indartu nahian gatoz. Urriaren 3an, eman festei hasiera Gure Esku Dago kamixeta jantzita!
  • 10
    EKA
    2014

    Eskuz esku ekainaren 8ko giza katean zuzeneko partaide  izan zareten zaldibitar guztioi eta kate begi izan gabe ere lotura onetsi duzuenoi. Bejondeigula!

    Zorionak eta mila esker!!
  • 08
    EKA
    2014

     #GureEskuDago #BasquesDecide #NazioaGara

    Euskal Herriko historian mugarri bat finkatu dugu

    ZTBren eskutik, gaur goizeko gizakatearen BIDEO laburpena eta ARGAZKI GALERIA.

  • 04
    EKA
    2014

    Igandeko gizakatera, ikurriñarekin joateko deia zabaldu dute. Gizakatea kolorez jantziz gure ikurra harro erakusteko eguna izango da, ez ahaztu zurea eramatea!!

    Ikurriña gizakatera
  • 08
    EKA
    2014

    Zaldibitarron kilometroa Beasainen egongo da, Estandatik Labealdera bidetartean. Antzizarren geratuko gara 10etatik aurrera. Autobusak antolatu dira bertaratzeko, hona informazio guztia.

    Azken txanpan sartu gara igandean  GURE ESKU DAGO
  • 16
    MAI
    2014
    Gure esku dagoela aldarrikatzeko kantujira mundiala

    Kantujira antolatu dugu Zaldibian maiatzaren 16, ostiralerako. Iluntzeko 19:00etan abiatuko gara plazatik, jantzi kamiseta eta zatoz!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.zaldibia.org/fitxategiak/erab_38/3761.mp3

  • 10
    MAR
    2014

    Minutu bateko kontua da, egin klik hemen, eta eman zure bozka epea amaitu baino lehen.

  • 06
    MAR
    2014

    Gureeskuklip lehiaketa martxan da, eta bozkatzeko epea zabalik  www.gureeskudago.net webgunean.

    Animatu eta eman zure botoa, eta Zaldibiakoarentzat bada hobe!!  Klik hemen.

Elkarrekin

Boletina

ZaldibiaTB