Gure esku dagoren ekimenez "Jostunak" dokumentalaren emanaldiak Karreanen.
Otsailak 20, ostirala, 19:00etan eta Otsailak 21, larunbata, 18:30etan.
Ikusgai duzue jada, pasa den ostiralean antzokian burutu zen ekitaldiko bideoa. Zaldibiako Gure Esku Dagok, 2015 honetarako plangintza azaldu zuen.
Lehenengo oihala bete dugu. Aurtengo gure erronka martxan da. Ekitaldian borondate anitz eta ezberdinak jaso genituen, kolore guztietakoak, oihalak bezala. Bertan sortu zen giroaz blai, indartsu eta gogotsu gara ondoren datorkigunari heltzeko. Herritar guztiengana iritsi nahi dugu. Hor izango gara ate joka!!
Bertan izan ez bazinen eta informatu nahi baduzu, hona hemen aurkezpen bideoa.
Ekitaldiko argazkiak ikusteko, klikatu hemen.
2015 urterako erronkak zehaztuko dira, ostiralean, urtarrilaren 23an herriko antzokian, arratsaldeko 19:30tan izango den ekitaldian. Ordubete eskaseko iraupena izango du.
HERRITAR GUZTIAK GONBIDATUTA ZAUDETE!!
BERTAN IKUSIKO GARA!!
Zaldibian ez da autobusik antolatuko, eta jendeari trenez joateko dialdia egiten diogu. Ordiziako geltokira, 9:03an eta 9:43an iritsiko dira trenak Donostiara abiatzeko. Ez ahaztu zure papera, ezinbestekoa da mosaikoaren aurretik zure aterkia eta kapa jaso ahal izateko.
Azaroaren 8an mosaiko erraldoi bat egin nahi dugu Donostiako Zurriola hondartzan goizeko 11:00etan. Erronka ere jarri diogu geure buruari: 5.000 pertsona batu nahi ditugu! GURE ESKU DAGO!
Eskuz esku ekainaren 8ko giza katean zuzeneko partaide izan zareten zaldibitar guztioi eta kate begi izan gabe ere lotura onetsi duzuenoi. Bejondeigula!
#GureEskuDago #BasquesDecide #NazioaGara
Euskal Herriko historian mugarri bat finkatu dugu
ZTBren eskutik, gaur goizeko gizakatearen BIDEO laburpena eta ARGAZKI GALERIA.
Igandeko gizakatera, ikurriñarekin joateko deia zabaldu dute. Gizakatea kolorez jantziz gure ikurra harro erakusteko eguna izango da, ez ahaztu zurea eramatea!!
Boletina