• 08
    EKA
    2014

    Zaldibitarron kilometroa Beasainen egongo da, Estandatik Labealdera bidetartean. Antzizarren geratuko gara 10etatik aurrera. Autobusak antolatu dira bertaratzeko, hona informazio guztia.

    Azken txanpan sartu gara igandean  GURE ESKU DAGO
  • 16
    MAI
    2014
    Gure esku dagoela aldarrikatzeko kantujira mundiala

    Kantujira antolatu dugu Zaldibian maiatzaren 16, ostiralerako. Iluntzeko 19:00etan abiatuko gara plazatik, jantzi kamiseta eta zatoz!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.zaldibia.org/fitxategiak/erab_38/3761.mp3

  • 10
    MAR
    2014

    Minutu bateko kontua da, egin klik hemen, eta eman zure bozka epea amaitu baino lehen.

  • 06
    MAR
    2014

    Gureeskuklip lehiaketa martxan da, eta bozkatzeko epea zabalik  www.gureeskudago.net webgunean.

    Animatu eta eman zure botoa, eta Zaldibiakoarentzat bada hobe!!  Klik hemen.

  • 28
    OTS
    2014
    Gizakaterako mahaia gaur iluntzean

    Oraindik ez duzula izena eman? Ez duzula zure metroa erosi? Gaur iluntzean, 19:00tatik aurrera, plazan izango gara zure eskura. Animatu eta parte hartu Ekainaren 8ko Gizatakean!!

  • 07
    OTS
    2014

    Pasa den igandean, plazan eginiko zenbait grabaketaren ondoren, prest da zaldibitarron Gure Esku Dago bideoa. Ederki geratu da, eskerrikasko parte hartu duzuen guztioi!!

  • 02
    OTS
    2014

    Eguraldia lagun, eta herritarren aldetik partehartze borobilez, primeran atera da gaur eguardiko gureeskuklip-erako grabaketa. Aste honetan ikusgai izango da, gaurko lanaren fruitua.

    Gureeskuklip grabaketa itzela!
    Partehartze borobila
  • 01
    OTS
    2014
    Eguraldia hobetuko duen ustearekin,bihar igandea,egingo da GUREESKUKLIP bideo grabaketa 11:30tan plazan. Taldeetako kideei (pilota,futbol,dantza...) gogoratu,ohiko jantziekin etortzea eskatzen zaiela.GURE ESKU DAGO!
  • 02
    OTS
    2014

    GUREESKUKLIP lehiaketari begira, herri mailako grabaketa egin asmoz, igande eguerdirako deia luzatu zaie, herriko taldeei eta baita parte hartu nahi duten herritar guztiei ere. 11:30tan elkartuko gara plazan, eta ordu beteren buruan amaitzea espero da. Gogoratu taldeetako kideak,pilota,futbola,dantza...ohizko arropaz jantzita agertzea.ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

    Bideo grabaketa igande eguerdian
  • 25
    URT
    2014

    Atzo iluntzean bisitatu zuen Zaldibia, ESKUTIK ESKURA ekimeneko furgonetak. Zaldibitar asko gerturatu zen, euri jasari aurre eginez, plazan montatu genuen karpara, proiektuarekiko konpromisoa agertu eta Ekainaren 8-ko gizakaterako izena ematera. Hau hasi besterik ez da egin ordea, denon artean bidea egingo dugu, ahal den zaldibitar gehien gizakatearen parte egiteko. GURE ESKU DAGO.

    Konpromisoa euripean ere tinko
GED Giza kalea

Boletina

ZaldibiaTB