Herrirak hamalau orduko egonaldia egingo du Zaballako espetxe aurrean hilaren 13 eta 14an.
Azken ostiralean gaixotasun larriak dituzten presoen egoera salatu zen eta horrekin lotuta hainbat ekimen egin ziren. Horien artean hamalau presoen truke euren buruak Espetxe Zuzendaritzan eskaini zituzen lagunena dago.
Hilaren 13 eta 14an berriz hamalau orduko egonaldia egingo da Zaballako espetxearen aurrean gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko. Espetxe horretan Txus Martin muturreko egoeran dagoela gogorarazi behar da.
Kandelak hartuta egingo da elgarretaratzea, gauez, iluna argitzeko asmoz eta espetxe politikak eragiten dituen egoera ilunak argitzeko bidea aldarrikatuko du Herrirak.
[ZaldibiaTB]: Koldo Zubeldiaren zazpigarren liburuaren aurkezpena ostiralean
[Zaldibiako Udala]: Pikutako bidera etorritako luiziari aurre egiteko auzolana
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Boletina