Zaldibian 26 orduko erronka gainditu bagenuen ere, gure lanak ez dira amaitu. Abenduaren 24ean eta 31an plazan eskuragarri izan genituen lehen aleak. Bihartik aurrera Illati, Beti Gazte eta Joxepanen eskuragarri izango dituzue.
Hemen dituzue IZAN KANTUZ ekimena finantziatu ahal izateko ezinbesteko ekarpena izan den zozketako ZENBAKI SARITUAK eta ordezko zenbakiak. SARIDUNAK agertu dira, gaurtik aurrera ORDEZKO ZENBAKIAK SARITUKO DIRA.
Lortu dugu!! 26 ordu jarraian, etenik gabe, hurrenez hurren, euskal kantak abesten!! Hemen duzue, bi eguneko erronkaren laburpen bideoa!! EKITALDIKO INFORMAZIOA
Ikusteko moduan dituzue erronkaren lehen 16 ordutako argazkiak. FLICKR bidez.
Hesian taldeko abeslari eta telebista aurkezlearen bisita izan dugu eguerdi partean, antzokiari kolore berezia hemanez. Hemen bideoa.
18:00etan abiatu da erronka ehunka zaldibitarren babesarekin. 26 orduz eta etenik gabe euskararekiko konpromisoak jositako soka-muturra bihar 20:00ak arte luzatuko da
Zuzenean ikusteko sakatu play eta jarraitu 26 orduz luzatuko den herri erronka. Youtube.n ere jarraitu dezakezue.
Azken txanpan sartu gara, ostiral honetan ekingo diogu erronkari. Munduko errekorra jartzera goaz, 26 orduz etenik gabe euskaraz abestuko dugu eta erronkari lagundu asmoz ondorengo egitaraua prestatu dugu. Oraindik ez baduzu abestia aukeratu azkar ibili!
Pasa den ostiralean komunikabideen aurrean burutu zen aurkezpen ofizialaren bideoa duzue ikusgai. Erronkaren inguruko azalpen eta zehaztasun gehiago dituzue bertan.
2017ko urriaren 6an aurkeztu genuen IZAN KANTUZ erronka komunikabideen aurrean. Hemen duzue zabaldutako informazioa.
[Guraso Elkartea]: Hitzaldia: tertulia literario dialogikoak
[Kultur Etxea]: Petresku Etzi ez Etsi_haurrentzat ikuskizuna
|
Boletina