• 25
    EKA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Alamartxoaren aurrean, udarako solstizioari arrera egitearekin batera IZAN KANTUZ herri erronka plazaratu genuen.

    Kantantzen duen herri bat ez da inoiz hilko kantatzen zuen Negu Gorriak-ek, eta Mikel Laboak esan zigun, besteak beste, kantuz sortu zela, kantuz bizi nahi zuela, kantuz bidaltzen zituela penak ihesi, kantuz eman izan zituela zenbait berri, kantuz aitortzen zituela bekatuak eta kantuz ehorztea eta kantuz oroitzea nahi zuela hiltzen zenean.

    Izan ere, kantu batek balio dezake albiste on bat emateko, gerraren berri kontatzeko, maitasuna agertzeko, desamodioaz hitz egiteko, norbaiten jaiotza ospatzeko, norbaiten heriotza goxatzeko…

    Azken batean kantua gure izatearen parte da, eta baita gure hizkuntzaren eta kulturaren parte ere.

    Kantuak lotzen gaitu gazteak eta ez hain gazteak, emakumeak eta gizonezkoak, munduaren alde batekoak eta bestekoak…

    Kantua izan daiteke kultura baten eta hizkuntza baten transmisio-bide ere. Hala ikusten dugu guk, izateko modu eta transmisio bide.

    Eta kantuari lotutako erronka bat proposatu nahi diogu herri osoari, munduan orain arte ikusi ez den bezalako herri-erronka bat: 26 orduko hari etengabe bat osatzea euskarazko kantuak bata besteari lotuz, ahotsez ahots, txandaz txanda. IZAN KANTUZ AZAROAREN 10 eta 11


    Zaldibian, 2017ko ekainaren 23an.
     

    • Audioa, helbide honetatik ekarria: IZAN-KANTUZ-ZALDIBIA.mp3