• 01
    IRAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Hemen bildu dizkiuegu, Zaldibian 2017ko azaroaren 10 eta 11rako IZAN KANTUZ goiburupean antolatu den herri erronkaren nondik norakoak eta parte hartzeko zer egin.

    Herri erronkan parte hartzeko gida

    NOIZ eta NON GAUZATUKO DA ERREKORRA?

    • 2017ko azaroaren 10eko arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta 26 ordu geroago, 2017ko azaroaren 11ko arratsaldeko 20:00etan amaituko da erronka Zaldibiako Herri Antzokian.
       

    PARTE HARTZEKO PAUSOAK

    1-. ABESTIA AUKERATU Lotura: ABESTI ZERRENDA

    2-. ORDUTEGIAN TXOKOA AUKERATU Lotura: ORDUTEGI TAULA

    3-. IZENA EMAN

    • Irailean hasita, ostiralero, Zaldibiako plazan informazio mahaia jarriko dugu. Zalantzak argitu, abestia aukeratu eta izena eman dezakezu.
    • Behin aukera eginda, abestiak duen zenbakia, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia izankantuz@gmail.com helbidera bidali ditzakezu. Dinamizatzaileak jarriko dira zurekin harremanetan, eta parte hartze ordua konfirmatuko dizugu.

    4-.TREBATU, EZTARRIAK PRESTATU

    PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK/BALDINTZAK:

    • Abestiak karaoke formatuan abestuko dira. Horretarako aukeratzen diren abestiak, karaoke formatura egokituko dira aurrez; beraz, abeslariak letra aurrean izango du abesterakoan.
    • Aurrez eta eskura duzuen zerrendatik aukeratu beharko dira abestiak. Abesti bakoitza zenbaki baten bidez izendatuko da. Zerrenda osoa hemen duzue eskuragarri.

    • Gehienez hiru pertsonak batera abestu ahal izango dute oholtzan. Gainera, gutxienez batek zaldibitarra izan behar du. (Beharrezkoa izanez gero, dinamizatzaileak sartuko dira taldeetan abestera)
    • Aurrez izena eman beharko da. Dena behar bezala koordinatzeko, aukeratutako abestia, izen-abizenak, telefono mugikor zenbakia eta helbide elektronikoa eskatuko zaizkio parte hartzaileari.

    • Antolakuntzak egitarau moduko bati jarraituko dionez, aurrez zehazturik egongo da abestien ordutegia (kasu batzuetan parte hartzaileak aukeratu lezake noiz abestu). Hori guztia izena ematerakoan zehaztuko da. Baliteke aldaketak izatea ordutegian, antolakuntza arrazoiak direla eta. Egokitutako ordua baino ordu erdi lehenago bertan egon beharko du parte hartzaileak, eta 15 minutu lehenago ilaran jarri beharko du.
    • Abestiak ezingo dira errepikatu; bertsio ezberdinen kasuan ere, lehendabizi aukeratutakoa lehenetsiko da. Salbuespen bat egingo dugu abeslari gonbidatuekin; aurrez edo ondoren errepikatuko balira ere, euren abestien artean mugarik gabe aukeratu ahal izango dute.

    • Oroigarri gisa, paparrerako ikur bat (txapa bat) oparituko zaio oholtzatik igarotzen den orori.
    • ZUZENEKO EMISIOA 26 ORDUZ Zaldibiako Herri Antzokitik mundu osora, Internet bidez, streaming eginez. Erronka osoan zehar parte hartzen duten guztien irudiak hartu, eta, ondoren, www.zaldibia.org atarian plazaratuko ditugu.

    • Zerbitzu karpa kokatuko dugu antzokiaren kanpoaldean. Han, freskagarriak, janaria eta bestelako zerbitzuak eskainiko dira erronkak dirauen bitartean. Handik, zuzenean jarraitu ahalko da erronka telebista pantailen bidez. Erronkak dirauen bitartean, Zaldibiako Herri Antzokian ezingo da edan, jan edo erre.
    • Parte hartzaile orok hartutako konpromisoa betetzeko moduan egon beharko du. Norbait abesteko moduan ez badago, oholtzan egongo diren dinamitzaileek eskumena izango dute hura kanporatzea.
       

    OFFICIAL WORD RECORD-EK ZIURTATUTAKO MUNDUKO ERREKORRA:

    • OFFICIAL WORD RECORD elkarteak ziurtatuko du baldintza hauek beteaz, 26 orduz euskaraz abesten jardungo dugula.
    • Euskal Herriko zenbait elkartetako kideek osaturiko batzorde batek ere ziurtatuko du erronkaren garapena.

     

    ABESLARI GONBIDATUAK

    • Zer litzateke IZAN KANTUZ abeslaririk gabe? Gure kantagintzaren ardatz izan diren eta izango diren abeslariek ere parte hartzeko aukera izango dute. 

     

    8 DINAMIZATZAILEAK

    • Zortzi herritarrek IZAN KANTUZ erronkari aurre egiteko konpromisoa hartu dute.
    • IZAN KANTUZ erronkaren bihotz taupadak bermatzea izango da herritar horien dinamizazio lana.
    • Abesterakoan alboan izango dituzu; zalantzak argitzeko, beldurrak uxatzeko eta lotsak astintzeko gai izango dira.
    • Herritarren dinamizatzaile eta IZAN KANTUZ erronka osatzeko akuilu izango da zortzikotea.

     

    IZAN KANTUZ ERRONKARI LAGUNTZEKO

    Ekimena finantzatzeko, hainbat ekimen ditugu abian:

    • Batetik, Zaldibiako taberna, saltoki eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzten enpresa nahiz pertsonek dohaintzan emandako produktu eta zerbitzuei esker, ZOZKETA bat jarri dugu abian.
    • Bestetik, hainbat lantegietan ere laguntza eskaerak egin ditugu.
    • Azkenik, IZAN KANTUZ erronkaren kamisetak jarriko ditugu salgai 10 €-ren truke.

     

    IZAN KANTUZ ERRONKAREN JARRAIPENA

    • Ekimen herrikoi honek jarraipena izatea gustatuko litzaiguke. Horregatik, IZAN KANTUZ ekimenaren jatorrizko ikurra, Santi Ormaetxea zaldibiarrak zurez egindakoa, erronkari heltzen dion hurrengo herriaren esku utziko dugu gurea amaitzean.