• 06
    AZA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    IZAN KANTUZ egitaraua prest, eztarriak berotzen hasteko garaia

    Azken txanpan sartu gara, ostiral honetan ekingo diogu erronkari. Munduko errekorra jartzera goaz, 26 orduz etenik gabe euskaraz abestuko dugu eta erronkari lagundu asmoz ondorengo egitaraua prestatu dugu. Oraindik ez baduzu abestia aukeratu azkar ibili!

    Muntaia lanak asteazkenean hasiko dira, antzoki aurreko eskenatokiaren muntaketarekin, ostegunean karpa barruko muntaketa lanak burutuko ditugu, beraz esan gabe doa denok gonbidatuta zaudetela esku bat botazera. 

    AZAROAK 10 OSTIRALA eta AZAROAK 11 LARUNBATA

    17:00etan Zaldibiako plazatik kalejiran abiatuko gara txistularien gidaritzapean Herri Antzokira.
    Bertan IZAN KANTUZ erronkari hasiera emateko EKITALDIA burutuko dugu. Arratsaldeko 18:00etan IZAN KANTUZ erronkari hasiera emango zaio.

    • 18:30etatik aurrera Porrotxen bixita eta kantuak
    • 18:45ak inguruan Alaitz eta Maider taldeko Maider Zabalegi abeslaria izango dugu kantari
    • 20:00ak inguruan Mikel Markez abeslaria izango dugu kantari
    • 20:00etatik 21:30etara Ordiziako eta Beasaingo kantu Jirek Zaldibiako kaleak alaituko dituzte.
    • 23:00etatik aurrera Abarlotz Olano abeslari zaldibitarra kantuan.
    • 01:00ak inguruan Naroa Gaintza abeslaria kantuan
    • 02:00ak inguruan Gureran taldeko Manex Mendizabal

    Sukaldea eta taberna irekita egongo dira 26 ordutan zehar eta gosari bereziak eskainiko dira karpan.

    • 09:00etan Zubi Buru elkartekoen eskutik txokolatada karpan
    • 11:00ak inguruan Miren Fernandez abeslaria
    • 11:30etatik 13:30etara Plentziako kantu Jirako lagunak alaituko dituzte Zaldibiako kaleak.
    • 12:00ak aldera Hesian Taldeko Zuriñe Hidalgo izango dugu kantari
    • 13:00ak aldera Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreak izango ditugu kantari
    • 14:00etan HERRI BAZKARIA txartelak tabernetan salgai. Helduak 16€ eta haurrak 5€tan.
    • 17:00ak inguruan Drindots taldeko Jon Urdangarin
    • 18:00etatik 19:30etara Andoaingo kantu Jirakoak,  Zarauzko Montetxio korua eta Lasarteko Xumela Koruko lagunak alaituko dituzte Zaldibiako kaleak.
    • 19:00ak inguruan Egan taldeko Xabier Saldias, Idoia Uralde eta Julen Iraola
    • 20:00etan Amaiera EKITALDIA