http://www.zaldibia.org/izankantuz/ http://www.zaldibia.org/izankantuz/

Zaldibitarrok erronka bat dugu 2017ko azaroaren 10 eta 11an, baietz 26 ordu igaro euskarazko euskal abestiak abesten. Heldu erronkari!

eu-ES Sun, 19 Aug 2018 08:09:45 +0100 18 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/izankantuz/ <![CDATA[Izan Kantuz 26 orduko grabazioa bihartik tabernetan eskuragarri]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3524/Izan_Kantuz_26_orduko_grabazioa_bihartik_tabernetan_eskuragarri/ Zaldibian 26 orduko erronka gainditu bagenuen ere, gure lanak ez dira amaitu. Abenduaren 24ean eta 31an plazan eskuragarri izan genituen lehen aleak. Bihartik aurrera Illati, Beti Gazte eta Joxepanen eskuragarri izango dituzue.]]> 32 Gb.etako 3.0 memoria eramangarriak hiru artxibo izango ditu. 26 ordutako grabazioa bi zatitan eta ekimen osoaren inguruan burututako bideo muntai bat. Ordenagailu edo usb konektagailua duten telebistetan ikusi ahalko da. 15€tako kostu prezioan dituzue eskuragarri.

]]>
Sun, 03 Dec 2017 02:40:01 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3524 Sun, 03 Dec 2017 02:40:01 +0100 2018-01-05 2018-01-05 1 3524 Izan Kantuz
<![CDATA[IZAN KANTUZ laguntzeko zozketa]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3386/IZAN_KANTUZ_laguntzeko_zozketa/ Hemen dituzue IZAN KANTUZ ekimena finantziatu ahal izateko ezinbesteko ekarpena izan den zozketako ZENBAKI SARITUAK eta ordezko zenbakiak. SARIDUNAK agertu dira, gaurtik aurrera ORDEZKO ZENBAKIAK SARITUKO DIRA.]]>

Zerrendako sari guzti hauek muxu-truk jaso ditugu egitasmo hau laguntzeko.

IZAN KANTUZ: ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUAK

  1. ARRESE JATETXEA (2 lagunentzat otordua) 3530-RAMON SUKIA "tita"
  2. BETI GAZTE TABERNA (2 lagunentzat otordua) 3302-MIKEL LULOAGA "lulu"
  3. ILLATI TABERNA (2 lagunentzat otordua) ORDEZKOA 1659-IRATI MURUA
  4. JOXEPANE TABERNA (2 lagunentzat otordua) 1-JUAN MARTIN LULOAGA
  5. LAZKAO ETXE (2 lagunentzat otordua) 1151-JON GANZARAIN
  6. NAZABAL TABERNAren OPARIA 3303-ENERITZ ARRONDO
  7. AZANZA LORATEGIAREN OPARIA 3304-AMAIUR LULOAGA
  8. BEGO MERTZERIAREN OPARIA 1468 ORDEZKOA 3883
  9. EKOAI DENDAREN OPARIA 2167- GABI DE LA MAZA
  10. EROSLE DENDAREN OPARIA 1300-MAIALEN MENDIZABAL
  11. IÑAXIO HARATEGIAREN OPARIA 1301-OHIANA LIZARRALDE
  12. PILI HARATEGIAREN OPARIA 445-OHIANA LIZARRALDE
  13. MAENEren FRUITU SASKIA 611-GARAZI AZURMENDI
  14. JAIAK DENDAREN OPARIA 612-GARAZI AZURMENDI
  15. PAGOSA DENDAREN OPARIA 2066-MAITANE COLORADO
  16. TXARO DENDAREN OPARIA 3608 ORDEZKOA 3271
  17. ALOÑA ETA NEKANE ILEAPAINDEGIAN APAINKETA 2001-LURDES ETXEBERRIA
  18. ITXARO ILEAPAINDEGIAREN OPARIA 1176-JON GANZARAIN
  19. GARIKOITZ NAZABALEN HARAGI SORTA 3529-RAMON SUKIA "tita"
  20. KAÑOREN KONEJU OKEL SORTA 3277 ORDEZKOA 1065
  21. REGILEN TXULETAK 2067-AHETZE GALARRAGA
  22. ALTZO TXIKIREN BASERRIKO PRODUKTUAK ORDEZKOA 1177-JON GANZARAIN
  23. ZALDIBIKO FARMAZIAREN OPARIA 948 ORDEZKOA 2425
  24. ZALDIBIKO LIBURUTEGIAREN OPARIA 3896-BAKARNE ELORZA
  25. ALARPE ZALDITEGIAREN OPARIA 3882- MAILU ARRUTI LANDA
  26. EUSKAL LIGNEren OPARIA 599-ITSASO URRETAGOIENA

15 EGUNEKO EPEAN zenbaki saridunak agertuko ez balira, hemen erantsirik dituzuen ORDEZKO ZENBAKIAK sarituko dira.

SARIDUNA BAZARA jarri izan kantuzeko kideokin harremanetan edo idatzi izankantuz@gmail.com helbidera saria noiz eta nola jaso zehazteko.

]]>
Sun, 25 Jun 2017 22:29:06 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3386 Sun, 25 Jun 2017 22:29:06 +0100 2017-11-17 2017-06-25 0 3386 Izan Kantuz
<![CDATA[Lortu dugu!! Zorionak Zaldibi!!]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3502/Lortu_dugu!!_Zorionak_Zaldibi!!/ PRENTSA OHARRA- IZAN KANTUZ - AZAROAK 11 LARUNBATA26 ORDU, 500 ABESTI ETA 1.000 PARTE-HARTZAILE

Izan Kantuz herri erronka gauzatu da, 26 orduz etenik gabe euskaraz abestuz

Official World Record-en onespena jaso du erronkak, eta erregistratuta geratuko da

“Erronka handia zen baina lortu dugu. Bai horixe! 26 ordu, 500 kantu eta 1.000 parte-hartzaile baino gehiago! Bejondeigula!”. Horiek dira Izan Kantuz herri erronkaren antolatzaileek plazaratu dituzten lehen hitzak. 26 orduz etenik gabe euskaraz abesteko erronka ofiziala da, eta Official World Record erakundeak ziurtatu du dagoeneko. Bukaera hunkigarria izan du ekitaldiak, Kataluniari keinu eginez, Agure Zaharra abestu baitute Zaldibian antzokian bildutako guztiek. Eta Euskal Herriko herri guztiei ere deia, anima daitezela erronka hau gainditzera. “Gustura emango diegu lekukoa”.

Izan Kantuz taldeak nabarmendu du herri erronka bat proposatu zutela, herriak bere egin duela, eta euskarazko kantuek ez dutela etenik izan 26 orduan. “Belaunaldien arteko transmisioa eta euskarazko kantagintza oinarri hartuta, herri oso bat kantuan jartzea lortu dugu. Herri nortasunaren eramaile izan da kantagintza Euskal Herrian, eta XXI. mendean, osagai horiek guztiak berreskuratu eta etorkizunari begira jartzea lortu dugu. Herri bezala ditugun erronkei aurre egin ahal izateko baldintzak sortzeko balio izatea espero dugu ekimen honek”.

Sei hilabeteko lana bai, nekea ere bai, baina ahaleginak merezi izan duela adierazi dute antolatzaileek bukaera ekitaldian. “Pozik gaude, oso gainera. Nabarmendu nahi genuke herritar askok, bakoitzak bere eremuan, egin duen lanari esker gauzatu ahal izan dela herri erronka hau. Balorazioa bikaina da, ederra, gogobeteta gaude egindakoarekin”.

Lorpena behar bezala erregistratua gera dadin, Official World Record elkartearen onespena behar zen, eta onespena jaso du. Honakoa adierazi du David Ventura elkarteko kideak antzokian bildutako guztien aurrean. “Official World Recorden izaeraren parte da horrelako aldarrikapenei bide ematea, kasu honetan euskarari, eta horrenbestez, zuon guztion aurrean egiaztatzen dut errekorra lortu dela, aurrez ezarritako baldintza guztiak bete baitira”. Venturak antolatzaileak zoriondu ditu herri erronka garatu den moduarengatik, eta bi egunotan egin zaion harrerarengatik. “Plazera izan da. Eman didazuen tratua eskertu nahi dizuet. Eskerrik asko”.

Adin guztietako jendeak parte hartu du 26 orduz Izan Kantuz herri erronkan –azaroaren 10eko 18:00etatik azaroaren 11ko 20:00etara-, eta antolatzaileek esker hitzak izan dituzte denentzako. “Lehenik eta behin, zorionak Zaldibiako herriari eta zaldibitar guztiei. Zuek gabe ezinezkoa izango zen herri erronka hau gauzatzea. Gure eskerrik beroena azken 26 orduetan bisitatu gaituzuen guztioi ere. Bereziki, txalo bero bat Ordizia, Beasain, Zarautz, Plentzia eta Andoaindik etorritako kantuzaleentzat”.

Erronkak iraun duen bitartean, hainbat pertsonaia ezagun ere pasatu dira Zaldibiako antzokiko oholtzatik: Jose Mari Agirretxe Porrotx, Maider Zabalegi, Mikel Markez, Zuriñe Hidalgo, Jon Urdangarin, Aitziber Garmendia eta Iker Galartza, eta Xabier Saldias eta haren taldekideak, besteak beste. “Zuei ere eskerrak, erronka hau lau haizetara zabaltzen laguntzeagatik”. Babesle eta laguntzaile guztiei ere eskerrak eman dizkiete antolatzaileek, eta gogoratu dute, erronka finantzatzeko atera diren errifen zenbaki sarituak Izan Kantuzen webgunea kontsulta daitezkeela.

Antzokia bete-bete eginda zegoela, Agure zaharra abestia kantatuz amaitu da Izan Kantuz erronka, Kataluniako herriari babes eta elkartasun keinua eginez. Zaldibiak erronkak lortu du, eta Euskal Herri osoari ere dei egin dio, 26 orduz erronka gainditzera animatuz. Bitartean, Zaldibian bertan geratuko da Xanti Ormaetxeak egindako lekukoa.

ARGAZKIAK ETA BIDEO LOTURAK

ARGAZKI GUZTIAK Flickr en dituzue argazki guztiak https://www.flickr.com/gp/zaldibia/7U65hKBIDEOAK• Zuzeneko emisioa https://www.youtube.com/watch?v=jLm6AJw1dJs• Zuriñe Hidalgorekin https://www.youtube.com/watch?v=_0E1Dqu2KK8• Lehenengo 16 ordutako laburpena https://www.youtube.com/watch?v=o_AVR09SZyo• BIDEO GUZTIAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/ helbidean aurkituko dituzue.

KONTAKTUAKIZAN KANTUZ ekimenawww.zaldibia.org/izankantuzHarremanetarako: 669 179 663izankantuz@gmail.com

IZAN KANTUZ ERRONKAren azken adierazpena hitzez hitz

Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko kantatzen zuen Negu Gorriak-ek, eta Mikel Laboak esan zigun, besteak beste, kantuz sortu zela, kantuz bizi nahi zuela, kantuz bidaltzen zituela penak ihesi, kantuz eman izan zituela zenbait berri, kantuz aitortzen zituela bekatuak eta kantuz ehorztea eta kantuz oroitzea nahi zuela hiltzen zenean.

Izan ere, kantu batek balio dezake albiste on bat emateko, gerraren berri kontatzeko, maitasuna agertzeko, desamodioaz hitz egiteko, norbaiten jaiotza ospatzeko, norbaiten heriotza goxatzeko…

Azken batean kantua gure izatearen parte da, eta baita gure hizkuntzaren eta kulturaren parte ere. Kantuak lotzen gaitu gazteak eta ez hain gazteak, emakumeak eta gizonezkoak, munduaren alde batekoak eta bestekoak…

26 orduz benetako herri erronka bat aurrera atera dugu. Kantugintza ardatz hartuta, euskara bidaide dugula, bat eginik, herri gisa kantatu dugu munduaren aurrean.

]]>
Sat, 11 Nov 2017 19:14:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3502 Sat, 11 Nov 2017 19:14:49 +0100 2017-11-11 2017-11-11 0 3502 Izan Kantuz
<![CDATA[Izan kantuz ARGAZKITAN]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3500/Izan_kantuz_ARGAZKITAN/ FLICKR bidez.

IZAN KANTUZ Ostirala 18:00ettik Larunbata 10:00 arte]]> Sat, 11 Nov 2017 11:55:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3500 Sat, 11 Nov 2017 11:55:40 +0100 2017-11-11 2017-11-11 0 3500 Izan Kantuz <![CDATA[Zurine Hidalgoren bisita]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3501/Zurine_Hidalgoren_bisita/ Sat, 11 Nov 2017 16:43:00 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3501 Sat, 11 Nov 2017 16:43:00 +0100 2017-11-11 2017-11-11 0 3501 Izan Kantuz <![CDATA[Erronka abian, ehunka zaldibitarren konpromisoari esker]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3499/Erronka_abian_ehunka_zaldibitarren_konpromisoari_esker/ 18:00etan abiatu da erronka ehunka zaldibitarren babesarekin. 26 orduz eta etenik gabe euskararekiko konpromisoak jositako soka-muturra bihar 20:00ak arte luzatuko da]]> Arratsaldeko 17:00etan zaldibitarrak plazan genuen zita. Bertan bildu eta herriko txirulariek gidatuta Herri Antzokirainoko bidea burutu dugu euripean.

Antzokian dena prest zegoen, oholtzaren ondoan ordulari handi batek erronkari ekiteko zenbat denbora falta den gogoratzen duen bitartean, Altzo Txikiren bertsoak eman dio hasiera ekitaldiari 17:40etan. Jarraian Izan Kantuzeko Saroi Jauregi, Official World Record elkarteko David Ventura eta Xanti Ormaetxea eskuturgile zaldibitarra. Ekitaldiari amaiera bi dantzarik agurra dantzatu dute. Denbora zegoenez ekimeneko Agustin Mujika eta Jon Luloagak bete lana burutu dute ordularian hasteko agindua eman arte.

IZAN KANTUZ Saroi Jauregiren hitzetan:

Mila esker etortzeagatik eta mila esker udako solstizioa ospatzeko alamartxoaren aurrean bota genuen erronkari heldu izanagatik. Nire ezkerrean Izan Kantuzeko ekimenaren sinboloaren sortzailea dugu Xanti Ormaetxea eta hor bere artelana. Nire eskuinean David Villa Official World Recordeko ikuskatzailea errekorra betetzen dugunaren fedatari lan taldea ordezkatzen du.

Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko kantatzen zuen Negu Gorriak-ek, eta Mikel Laboak esan zigun, besteak beste, kantuz sortu zela, kantuz bizi nahi zuela, kantuz bidaltzen zituela penak ihesi, kantuz eman izan zituela zenbait berri, kantuz aitortzen zituela bekatuak eta kantuz ehorztea eta kantuz oroitzea nahi zuela hiltzen zenean.

Izan ere, kantu batek balio dezake albiste on bat emateko, gerraren berri kontatzeko, maitasuna agertzeko, desamodioaz hitz egiteko, norbaiten jaiotza ospatzeko, norbaiten heriotza goxatzeko…

Azken batean kantua gure izatearen parte da, eta baita gure hizkuntzaren eta kulturaren parte ere. Kantuak lotzen gaitu gazteak eta ez hain gazteak, emakumeak eta gizonezkoak, munduaren alde batekoak eta bestekoak…

Kantugintza euskal kulturaren eta hizkuntzaren transmisio-bidea izan da. Hala ikusten dugu guk, bere etorkizuna irabazteko duen herri gisa, belaunaldi arteko transmisio bide garrantzitsuenetako bat izan dela hain zuzen.

Eta horregatik antolatu dugu IZAN KANTUZ herri erronka, ahotsez ahots, txandaz txanda, euskarazko kantuak bata besteari lotuz, munduan orain arte ikusi ez den bezalako herri-erronka gauzatzera goaz, herritik eta mundua osoarentzat IZAN KANTUZ.

IZAN KANTUZ ekimenawww.zaldibia.org/izankantuzizankantuz@gmail.com

Ekimena STREAMING bidez ikusgai http://www.zaldibia.org atarian youtuberen bidez.

LOTURA interesgarriak:

]]> Sat, 11 Nov 2017 09:23:44 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3499 Sat, 11 Nov 2017 09:23:44 +0100 2017-11-11 2017-11-11 0 3499 Izan Kantuz
<![CDATA[IZAN KANTUZ erronka ZUZENEAN]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3498/IZAN_KANTUZ_erronka_ZUZENEAN/ Zuzenean ikusteko sakatu play eta jarraitu 26 orduz luzatuko den herri erronka. Youtube.n ere jarraitu dezakezue.]]> Fri, 10 Nov 2017 09:56:57 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3498 Fri, 10 Nov 2017 09:56:57 +0100 2017-11-10 2017-11-10 0 3498 Izan Kantuz <![CDATA[IZAN KANTUZ egitaraua prest, eztarriak berotzen hasteko garaia]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3493/IZAN_KANTUZ_egitaraua_prest_eztarriak_berotzen_hasteko_garaia/ Muntaia lanak asteazkenean hasiko dira, antzoki aurreko eskenatokiaren muntaketarekin, ostegunean karpa barruko muntaketa lanak burutuko ditugu, beraz esan gabe doa denok gonbidatuta zaudetela esku bat botazera.

AZAROAK 10 OSTIRALA eta AZAROAK 11 LARUNBATA

17:00etan Zaldibiako plazatik kalejiran abiatuko gara txistularien gidaritzapean Herri Antzokira.Bertan IZAN KANTUZ erronkari hasiera emateko EKITALDIA burutuko dugu. Arratsaldeko 18:00etan IZAN KANTUZ erronkari hasiera emango zaio.

  • 18:30etatik aurrera Porrotxen bixita eta kantuak
  • 18:45ak inguruan Alaitz eta Maider taldeko Maider Zabalegi abeslaria izango dugu kantari
  • 20:00ak inguruan Mikel Markez abeslaria izango dugu kantari
  • 20:00etatik 21:30etara Ordiziako eta Beasaingo kantu Jirek Zaldibiako kaleak alaituko dituzte.
  • 23:00etatik aurrera Abarlotz Olano abeslari zaldibitarra kantuan.
  • 01:00ak inguruan Naroa Gaintza abeslaria kantuan
  • 02:00ak inguruan Gureran taldeko Manex Mendizabal

Sukaldea eta taberna irekita egongo dira 26 ordutan zehar eta gosari bereziak eskainiko dira karpan.

  • 09:00etan Zubi Buru elkartekoen eskutik txokolatada karpan
  • 11:00ak inguruan Miren Fernandez abeslaria
  • 11:30etatik 13:30etara Plentziako kantu Jirako lagunak alaituko dituzte Zaldibiako kaleak.
  • 12:00ak aldera Hesian Taldeko Zuriñe Hidalgo izango dugu kantari
  • 13:00ak aldera Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreak izango ditugu kantari
  • 14:00etan HERRI BAZKARIA txartelak tabernetan salgai. Helduak 16€ eta haurrak 5€tan.
  • 17:00ak inguruan Drindots taldeko Jon Urdangarin
  • 18:00etatik 19:30etara Andoaingo kantu Jirakoak, Zarauzko Montetxio korua eta Lasarteko Xumela Koruko lagunak alaituko dituzte Zaldibiako kaleak.
  • 19:00ak inguruan Egan taldeko Xabier Saldias, Idoia Uralde eta Julen Iraola
  • 20:00etan Amaiera EKITALDIA
]]>
Mon, 06 Nov 2017 00:17:41 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3493 Mon, 06 Nov 2017 00:17:41 +0100 2017-11-06 2017-11-06 0 3493 Izan Kantuz
<![CDATA[Zaldibitar txikienak prest!]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/bideoak/3483/Zaldibitar_txikienak_prest!/ Fri, 27 Oct 2017 11:19:48 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/bideoak/3483 Fri, 27 Oct 2017 11:19:48 +0100 2017-10-27 2017-10-27 0 3483 Izan Kantuz <![CDATA[Herri erronkaren nondik norakoak]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3467/Herri_erronkaren_nondik_norakoak/ Pasa den ostiralean komunikabideen aurrean burutu zen aurkezpen ofizialaren bideoa duzue ikusgai. Erronkaren inguruko azalpen eta zehaztasun gehiago dituzue bertan.]]> Tue, 10 Oct 2017 20:21:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3467 Tue, 10 Oct 2017 20:21:34 +0100 2017-10-10 2017-10-10 0 3467 Izan Kantuz <![CDATA[Izan Kantuz erronkaren aurkezpena]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3463/Izan_Kantuz_erronkaren_aurkezpena/ 2017ko urriaren 6an aurkeztu genuen IZAN KANTUZ erronka komunikabideen aurrean. Hemen duzue zabaldutako informazioa.]]> BAIETZ, 26 ORDUZ JARRAIAN EUSKARAZ ABESTU. IZAN KANTUZ!

Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko kantatzen zuen Negu Gorriak-ek, eta Mikel Laboak esan zigun, besteak beste, kantuz sortu zela, kantuz bizi nahi zuela, kantuz bidaltzen zituela penak ihesi, kantuz eman izan zituela zenbait berri, kantuz aitortzen zituela bekatuak eta kantuz ehorztea eta kantuz oroitzea nahi zuela hiltzen zenean.

Izan ere, kantu batek balio dezake albiste on bat emateko, gerraren berri kontatzeko, maitasuna agertzeko, desamodioaz hitz egiteko, norbaiten jaiotza ospatzeko, norbaiten heriotza goxatzeko…

Azken batean kantua gure izatearen parte da, eta baita gure hizkuntzaren eta kulturaren parte ere.

Kantuak lotzen gaitu gazteak eta ez hain gazteak, emakumeak eta gizonezkoak, munduaren alde batekoak eta bestekoak…

Kantua izan daiteke kultura baten eta hizkuntza baten transmisio-bide ere. Hala ikusten dugu guk, herri gisa, belaunaldi arteko transmisio bide garrantzitsuenetako bat izan da.

Eta horregatik antolatu dugu IZAN KANTUZ herri erronka, ahotsez ahots, txandaz txanda, euskarazko kantuak bata besteari lotuz, munduan orain arte ikusi ez den bezalako herri-erronka.

2017ko azaroaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan hasiko da erronka, eta 26 ordu geroago, azaroaren 11an, arratsaldeko 20:00etan amaituko da Zaldibiako Herri Antzokian. 26 ordu horietan, kantari arituko gara etengabe, garai eta era guztietako euskal kantak taularatuz.

400 abestiko zerrenda batetik aukeratu ahal izango du, norberak, nahi duen kantua. Eta horretarako, abestia aukeratu eta izena emateko bi modu jarri ditugu: Batetik, www.zaldibia.org/izankantuz helbidean sartu eta bertan, abestia eta ordutegia aukeratu ahal izango da; edo bestela, ostiralero Zaldibiako plazan jartzen ari garen mahaian, zalantzak argitu eta gustukoen duzun abestia eta ordutegia hartzeko aukera izango da.

Abestiak karaoke formatuan kantatuko dira; beraz, abeslariak letra aurrean izango du uneoro.Gehienez, hiru pertsonek egon ahal izango dute, batera, oholtzan; eta lotsak uxatzeko nahiz “konpainia” egiteko, laguntza nahi izanez gero, hor izango dira prest gure dinamizatzaileak abeslariekin batera kantuan aritzeko. Zortzi herritar arituko dira lan honetan, beldurrak edo lotsak inor atzeratu ez dezan.

Erronka iritsi bitartean, abestiak entzun eta karaokean trebatu nahi dutenek www.txantxangorria.eus helbidean aurkituko dituzte abesti eta letra guztiak.

Behin eguna iritsitakoan, aukeratutako ordua baino ordu erdi lehenago egon beharko du abeslariak bertan, eta 15 minutu lehenago ilaran jarri beharko da. Oroigarri gisa, paparrerako ikur bat (txapa bat) oparituko zaio oholtzatik igarotzen den orori.

Mundu guztitik jarraitu ahal izango da Izan Kantuz erronka, zuzenean, Streaming bidez. Eta 26 ordu horien Interneteko emisioaz gain, parte hartzen duten guztien irudiak hartuko ditugu, eta, ondoren, www.zaldibia.org atarian plazaratuko ditugu.

OFFICIAL WORD RECORD elkarteak ziurtatuko du munduko errekorra, alegia, 26 orduz, etenik gabe, euskaraz abesten jardun dugula. Eta Euskal Herriko zenbait elkartetako kidek osaturiko batzorde batek ere ziurtatuko du erronkaren garapena.

Gainera, abeslari gonbidatuak ere izango ditugula iragarri nahi dugu. Gure kantagintzaren ardatz izan diren eta izango diren abeslariak ere Zaldibian izango ditugu erronka berezi honetan parte hartzen. Oraindik goiz bada ere, dagoeneko ondorengo abeslariak Zaldibian izango direla aurreratzeko moduan gaude: Zuriñe Hidalgo, Xabier Saldias, Porrotx, Mikel Markez, Abarlotz, Naroa Gainza eta Axier Gozategi taldekoa.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, Izan Kantuz erronka ondo atera dadin lanean ari diren guztiei, ekimena diruz lagundu duten lantegiei eta egunean bertan izango diren 26 zozketetarako produktuak eta zerbitzuak eskaini dituzten Zaldibiko taberna, saltoki, enpresa zein pertsonei.

Ez genuke ekimen eta ideia hau Zaldibian amaitzerik nahi, eta horregatik, Izan Kantuz honen jatorrizko ikurra, Santi Ormaetxea zaldibitarrak zurez egindakoa, erronkari heltzen dion hurrengo herriaren esku utziko dugu gurea amaitzean.

Mila mila esker herri guztiari eta jarrai ezazue izena ematen!!!

Gogoratu, Azaroaren 10ean eta 11n… IZAN KANTUZ!!

Zaldibian, 2017ko urriaren 6an.

IZAN KANTUZ ekimenaizankantuz@gmail.com

Aurkezpeneko argazkiak Flikren aurkituko dituzue. Hemen sakatu.

]]>
Sun, 08 Oct 2017 23:12:21 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3463 Sun, 08 Oct 2017 23:12:21 +0100 2017-10-08 2017-10-08 0 3463 Izan Kantuz
<![CDATA[Herri erronkan parte hartzeko gida]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3422/Herri_erronkan_parte_hartzeko_gida/ Hemen bildu dizkiuegu, Zaldibian 2017ko azaroaren 10 eta 11rako IZAN KANTUZ goiburupean antolatu den herri erronkaren nondik norakoak eta parte hartzeko zer egin.]]> NOIZ eta NON GAUZATUKO DA ERREKORRA?

  • 2017ko azaroaren 10eko arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta 26 ordu geroago, 2017ko azaroaren 11ko arratsaldeko 20:00etan amaituko da erronka Zaldibiako Herri Antzokian.

PARTE HARTZEKO PAUSOAK

1-. ABESTIA AUKERATU Lotura: ABESTI ZERRENDA

2-. ORDUTEGIAN TXOKOA AUKERATU Lotura: ORDUTEGI TAULA

3-. IZENA EMAN

  • Irailean hasita, ostiralero, Zaldibiako plazan informazio mahaia jarriko dugu. Zalantzak argitu, abestia aukeratu eta izena eman dezakezu.
  • Behin aukera eginda, abestiak duen zenbakia, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia izankantuz@gmail.com helbidera bidali ditzakezu. Dinamizatzaileak jarriko dira zurekin harremanetan, eta parte hartze ordua konfirmatuko dizugu.

4-.TREBATU, EZTARRIAK PRESTATU

PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK/BALDINTZAK:

  • Abestiak karaoke formatuan abestuko dira. Horretarako aukeratzen diren abestiak, karaoke formatura egokituko dira aurrez; beraz, abeslariak letra aurrean izango du abesterakoan.
  • Aurrez eta eskura duzuen zerrendatik aukeratu beharko dira abestiak. Abesti bakoitza zenbaki baten bidez izendatuko da. Zerrenda osoa hemen duzue eskuragarri.

  • Gehienez hiru pertsonak batera abestu ahal izango dute oholtzan. Gainera, gutxienez batek zaldibitarra izan behar du. (Beharrezkoa izanez gero, dinamizatzaileak sartuko dira taldeetan abestera)
  • Aurrez izena eman beharko da. Dena behar bezala koordinatzeko, aukeratutako abestia, izen-abizenak, telefono mugikor zenbakia eta helbide elektronikoa eskatuko zaizkio parte hartzaileari.

  • Antolakuntzak egitarau moduko bati jarraituko dionez, aurrez zehazturik egongo da abestien ordutegia (kasu batzuetan parte hartzaileak aukeratu lezake noiz abestu). Hori guztia izena ematerakoan zehaztuko da. Baliteke aldaketak izatea ordutegian, antolakuntza arrazoiak direla eta. Egokitutako ordua baino ordu erdi lehenago bertan egon beharko du parte hartzaileak, eta 15 minutu lehenago ilaran jarri beharko du.
  • Abestiak ezingo dira errepikatu; bertsio ezberdinen kasuan ere, lehendabizi aukeratutakoa lehenetsiko da. Salbuespen bat egingo dugu abeslari gonbidatuekin; aurrez edo ondoren errepikatuko balira ere, euren abestien artean mugarik gabe aukeratu ahal izango dute.

  • Oroigarri gisa, paparrerako ikur bat (txapa bat) oparituko zaio oholtzatik igarotzen den orori.
  • ZUZENEKO EMISIOA 26 ORDUZ Zaldibiako Herri Antzokitik mundu osora, Internet bidez, streaming eginez. Erronka osoan zehar parte hartzen duten guztien irudiak hartu, eta, ondoren, www.zaldibia.org atarian plazaratuko ditugu.

  • Zerbitzu karpa kokatuko dugu antzokiaren kanpoaldean. Han, freskagarriak, janaria eta bestelako zerbitzuak eskainiko dira erronkak dirauen bitartean. Handik, zuzenean jarraitu ahalko da erronka telebista pantailen bidez. Erronkak dirauen bitartean, Zaldibiako Herri Antzokian ezingo da edan, jan edo erre.
  • Parte hartzaile orok hartutako konpromisoa betetzeko moduan egon beharko du. Norbait abesteko moduan ez badago, oholtzan egongo diren dinamitzaileek eskumena izango dute hura kanporatzea.

OFFICIAL WORD RECORD-EK ZIURTATUTAKO MUNDUKO ERREKORRA:

  • OFFICIAL WORD RECORD elkarteak ziurtatuko du baldintza hauek beteaz, 26 orduz euskaraz abesten jardungo dugula.
  • Euskal Herriko zenbait elkartetako kideek osaturiko batzorde batek ere ziurtatuko du erronkaren garapena.

ABESLARI GONBIDATUAK

  • Zer litzateke IZAN KANTUZ abeslaririk gabe? Gure kantagintzaren ardatz izan diren eta izango diren abeslariek ere parte hartzeko aukera izango dute.

8 DINAMIZATZAILEAK

  • Zortzi herritarrek IZAN KANTUZ erronkari aurre egiteko konpromisoa hartu dute.
  • IZAN KANTUZ erronkaren bihotz taupadak bermatzea izango da herritar horien dinamizazio lana.
  • Abesterakoan alboan izango dituzu; zalantzak argitzeko, beldurrak uxatzeko eta lotsak astintzeko gai izango dira.
  • Herritarren dinamizatzaile eta IZAN KANTUZ erronka osatzeko akuilu izango da zortzikotea.

IZAN KANTUZ ERRONKARI LAGUNTZEKO

Ekimena finantzatzeko, hainbat ekimen ditugu abian:

  • Batetik, Zaldibiako taberna, saltoki eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzten enpresa nahiz pertsonek dohaintzan emandako produktu eta zerbitzuei esker, ZOZKETA bat jarri dugu abian.
  • Bestetik, hainbat lantegietan ere laguntza eskaerak egin ditugu.
  • Azkenik, IZAN KANTUZ erronkaren kamisetak jarriko ditugu salgai 10 €-ren truke.

IZAN KANTUZ ERRONKAREN JARRAIPENA

  • Ekimen herrikoi honek jarraipena izatea gustatuko litzaiguke. Horregatik, IZAN KANTUZ ekimenaren jatorrizko ikurra, Santi Ormaetxea zaldibiarrak zurez egindakoa, erronkari heltzen dion hurrengo herriaren esku utziko dugu gurea amaitzean.
]]>
Wed, 30 Aug 2017 18:56:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3422 Wed, 30 Aug 2017 18:56:37 +0100 2017-09-01 2017-08-30 0 3422 Izan Kantuz
<![CDATA[Antilla (Abarlotz Olano)]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/bideoak/3416/Antilla_(Abarlotz_Olano)/ Wed, 23 Aug 2017 20:17:47 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/bideoak/3416 Wed, 23 Aug 2017 20:17:47 +0100 2017-08-23 2017-08-23 0 3416 Izan Kantuz <![CDATA[Hamar urtez gaztetxea (Gureran)]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/bideoak/3415/Hamar_urtez_gaztetxea_(Gureran)/ Wed, 23 Aug 2017 20:12:29 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/bideoak/3415 Wed, 23 Aug 2017 20:12:29 +0100 2017-08-23 2017-08-23 0 3415 Izan Kantuz <![CDATA[Izan Kantuz: ABESTI ZERRENDA]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3423/Izan_Kantuz:_ABESTI_ZERRENDA/ IZAN KANTUZ goiburupean antolatu den herri erronkan parte hartzeko ABESTIEN ZERRENDA EGUNERATUA hemen kontsulta dezakezue. Gogoratu aukeratuak izan ziren abestiak zerrendatik ezabatzen joango garela.]]> Erantsirik duzuen PDF artxiboa behin eta berriz eguneratuko dugu. Taulan ezkerretik eskubira, Abestiaren zenbakia, izenburua eta taldea ikusiko dituzue, gainera abestiaren izenburuan sakatuz aukeraturiko abestiaren karaoke bideoa ikusi ahalko duzue.

Oharra: Urdinez markaturik ageri diren abestiak ere aukeratu daitezke baina hauek ordutegi zehatza dute, bisitatu ordutegi taula.

]]>
Thu, 31 Aug 2017 16:09:24 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3423 Thu, 31 Aug 2017 16:09:24 +0100 2017-08-31 2017-08-31 0 3423 Izan Kantuz
<![CDATA[Izan Kantuz: ORTUTEGI taula]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3424/Izan_Kantuz:_ORTUTEGI_taula/ IZAN KANTUZ goiburupean antolatu den herri erronkan parte hartzeko ORDUTEGI TAULA EGUNERATUA hemen kontsulta dezakezue. Gogoratu aukeratu duzuen abestia noiz abestu aukeratu behar duzula.]]> Erantsirik duzuen PDF artxiboa behin eta berriz eguneratuko dugu. Taulako hutsuneak bete behar dira.

Oharra: Urdinez markaturik ageri diren abestiak ere aukeratu daitezke baina hauek ordutegi zehatza dute.

]]>
Thu, 31 Aug 2017 16:23:28 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3424 Thu, 31 Aug 2017 16:23:28 +0100 2017-08-31 2017-08-31 0 3424 Izan Kantuz
<![CDATA[IZAN KANTUZ laguntzaileak]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3433/IZAN_KANTUZ__laguntzaileak/ Hemen dituzue 2017ko azaroaren 10 eta 11an gauzatuko den herri erronka posible izan dadin bidelagun izan ditugunen zerrenda.]]> IZAN KANTUZ ekimenak bihotzen eskertzen die beren ekarpena.

]]>
Sun, 10 Sep 2017 01:21:01 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3433 Sun, 10 Sep 2017 01:21:01 +0100 2017-09-10 2017-09-10 0 3433 Izan Kantuz
<![CDATA[IZAN KANTUZ herri erronka plazara]]> http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3387/IZAN_KANTUZ_herri_erronka_plazara/ Kantantzen duen herri bat ez da inoiz hilko kantatzen zuen Negu Gorriak-ek, eta Mikel Laboak esan zigun, besteak beste, kantuz sortu zela, kantuz bizi nahi zuela, kantuz bidaltzen zituela penak ihesi, kantuz eman izan zituela zenbait berri, kantuz aitortzen zituela bekatuak eta kantuz ehorztea eta kantuz oroitzea nahi zuela hiltzen zenean.

Izan ere, kantu batek balio dezake albiste on bat emateko, gerraren berri kontatzeko, maitasuna agertzeko, desamodioaz hitz egiteko, norbaiten jaiotza ospatzeko, norbaiten heriotza goxatzeko…

Azken batean kantua gure izatearen parte da, eta baita gure hizkuntzaren eta kulturaren parte ere.

Kantuak lotzen gaitu gazteak eta ez hain gazteak, emakumeak eta gizonezkoak, munduaren alde batekoak eta bestekoak…

Kantua izan daiteke kultura baten eta hizkuntza baten transmisio-bide ere. Hala ikusten dugu guk, izateko modu eta transmisio bide.

Eta kantuari lotutako erronka bat proposatu nahi diogu herri osoari, munduan orain arte ikusi ez den bezalako herri-erronka bat: 26 orduko hari etengabe bat osatzea euskarazko kantuak bata besteari lotuz, ahotsez ahots, txandaz txanda. IZAN KANTUZ AZAROAREN 10 eta 11

Zaldibian, 2017ko ekainaren 23an.

]]>
Sun, 25 Jun 2017 22:39:16 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/izankantuz/albisteak/3387 Sun, 25 Jun 2017 22:39:16 +0100 2017-06-25 2017-06-25 0 3387 Izan Kantuz