Aurtengo 2019-2020 ikasturteko batzarra bihar burutuko dugu 18:30ean Karreaneko dantza gelan.
Datorren maiatzaren 18an, larunbata, arratsaldeko 18:30ean, gazteen dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Resti pilotalekuan. Ibarrako Alurr dantza taldea eta herriko Iztueta dantza taldeko dantzariak izango ditugu oholtza gainean. Animatu!
Aurten apirilaren 7an ospatuko da XXIX.Dantzari txikien eguna. Zaldibiko Iztueta dantza taldeaz gain, Ibarratik, Ordiziatik, Beasaindik eta Legorretatik bertaratuko dira dantzariak. Arratsaldean, dantzaldia izango da Joxe Mendizabalen eskutik.
Datorren larunbatean, hilak 19, arratsaldeko 19:00etan, gazteen X.dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu Resti pilotalekuan. Ibarrako Alurr dantza taldeko dantzariak eta herriko dantzariak izango ditugu oholtza gainean. Zatoz gurekin gozatzera!
Hemen bezela, FLICKRen dituzue ikusgai eta deskargatzeko moduan, azaroaren 18an Resti pilotalekuan antolatu genuen dantza ikuskizun bereziko argazkiak.
Festak iritsi bitartean, ensaioak ASTEAZKENERO 19:30-20:30 izango dira KARREANEN. Animatu haur, gazte eta heldu!
Joan den urtean izandako arrakastaren ondotik, aurten ere plazako dantzen oinarrizko ikastaro azkarra antolatu dugu. Interesatuok, ikastaroaren egun eta orduak zehazteko gerturatu ostegun honetan (hilak 14) Karreanera, arratsaldeko 18:45ean. Animatu!
Igande honetan, hilak 16, Iztueta dantza taldeak eta Txanbolinteroek Baztandarren Biltzarrean parte hartuko dute. Elizondora joateako autobusa antolatu dute, herritarrak ere animatu daitezen. Joxepanen dago autobuserako izen-emate zerrenda.
Pasa den maiatzak 13an Iztueta dantza taldeko gazteak eta Alurr dantza eskolako dantzariek emandako emanaldiaren argazkiak ikusgai.
Larunbat honetan, arratsaldeko 18:30ean, Resti pilotalekuan burutuko da dantza emanaldia. Zaldibiako Iztueta Dantza Taldea eta Ibarrako Alurr Dantza Eskola izango dira bertan.
[Guraso Elkartea]: Hitzaldia: tertulia literario dialogikoak
[Kultur Etxea]: Petresku Etzi ez Etsi haurrentzat ikuskizuna
|
Boletina