• 15
    IRAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Euskal dantzako klaseak jubilatuentzat

    Hastear dagoen ikasturteari begira jubilatuentzat dantza ikastaroa jarri dugu martxan. 

    Uda hasieran Beti Gazte Elkartekoak proposamen batekin etorri ziren gurera: herriko festak hurbiltzen ari zirela eta hainbat plaza-dantza ikasteko gogoz zeudela eta ea klase batzuk eskaintzeko prest egongo ginatekeen. Guk  baiezko handi batez erantzun genien eta dena adostu ostean hasiera eman genien dantza klaseei. Hil honen 4ean ekin genien gogotsu eta hemendik aurrera asteartero elkartuko gara Karreanen 19.00etatik 20.00etara. 

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.