• 14
    AZA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Iztueta dantza taldearen 2013-2014 ikasturteko batzar orokorra

    Iztueta Dantza Taldeak bihar osteguna, hilak 14, arratsaldeko 18:00etan Karreane kultur etxean 2013-2014 ikasturtearen inguruko BATZAR OROKORRA egingo du. Ikasturtearen nondik norakoak azaltzeaz gain, denon iritziak partekatzeko unea izango da.

     Ikasturte berriari ekin diogu dagoeneko gogo eta ilusio betez, eta noski gorputzak dantzan jarriz. 2013-2014 ikasturtean zehar hainbat ekintza gauzatuko ditugunez hauen berri emateko BATZAR OROKORRA antolatu dugu:

    NOIZ: Bihar osteguna, hilak 14

    NON: Karreane kultur etxean

    ORDUA: Arratsaldeko 18:00etan

      Dantzariak, irakasleak, klaseen inguruko informazioa, Dantzari Txiki Egunak, emanaldiak... izango dira jorratuko ditugun gaiak eta noski bakoitzaren iritzi eta proposamenak partekatzeko aukera ere izango da. Beraz, denok gonbidatuak zaudete biharko zita honetara. Denon parte hartzea eskertuko dugu dantza taldeak aurrera jarrai dezan. Besterik gabe, mugitu gorputzak eta denok dantzatzera!