• 26
    URR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Goierriko I. Erromeri Bira Zaldibian

    Goierriko I. Erromeri Biraren barnean, bigarren erromeria ospatuko da Zaldibian igande honetan, arratsaldeko 18:00tan.

    Joan zen irailean eman zitzaion hasiera Goierriko I. Erromeri Bira-ri Oiangun. Hil honetan, ordea, Zaldibian izango dugu zita arratsaldeko 18:00etan herriko plazan. Gainera, herriko trikitilariek oholtza gainera igotzeko aukera izango dute bertara ingurutzen diren dantza zaleak girotzera. 

    Proiektu honek  erromeriak berreskuratzea du helburu, horrekin batera euskal kultura sustatuz. Beraz, hilero Goierriko herri ezberdinetan antolatuko da erromeri saioa, tokiko musikariei aukera emanez eta goierritarren arteko harremanak sendotuz. 

    Hurrengo hilean, azaroan alegia, Araman ospatuko da.

    Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen: http://goierri.hitza.info/2014/09/25/oiangun-emango-diote-hasiera-larunbat-honetan-goierriko-erromeri-birari/