• 12
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Dantzari ohien emanaldia

    Bihar, arratsaldeko 19.00etan Resti pilotalekuan azken 25 urte hauetan Iztueta Dantza Taldean dantzari izan direnen emanaldia izango da.

    2015. urte honetan XXV. Dantzari Txiki Eguna ospatu dugu Zaldibian. Horren harira urte horietan dantza taldean dantzari ibili diren guztiekin emanaldi bat antolatu dugu. Guztira 65 bat dantzari bildu dira, 8 talde osatuz: 7 neskenak eta bat mutilena. Dantza tradizionalez gozatzeko aukera izango du bertaratzen denak eta Txanbolinteroak izango dira musika joko dutenak.

     

    Beraz, bihar arratsaldeko 19.00etan Resti pilotalekuan ikusiko gara.