• 16
    UZT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Igande honetan, hilak 16, Iztueta dantza taldeak eta Txanbolinteroek Baztandarren Biltzarrean parte hartuko dute. Elizondora joateako autobusa antolatu dute, herritarrak ere animatu daitezen. Joxepanen dago autobuserako izen-emate zerrenda.

    Igande honetan, hilak 16, Iztueta dantza taldeko dantzariek eta herriko Txanbolinteroek Baztandarren Biltzarrean (Elizondo) parte hartuko dute. Bigarren urtez jarraian joango dira eta herritarrek ere festara joateko aukera izan dezaten, autobusa antolatu dute. 

    Irteera: 08:30ean herriko plazatik

    Buelta: 18:00-18:30ean Elizondotik

     

    Animatuz gero izena eman beharko da Joxepanen jarri den zerrendan larunbata baino lehen. Autobuseko prezioa 10€koa izango da pertsonako.