• 26
    API
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Igande honetan balkoiak DANTZAN jarriko ditugu Goierritarrok! Apirilaren 29an dantzaren nazioarteko eguna dela eta hainbat dantza taldeetatik ekimen bateratu honetan parte hartzeko dei egiten dugu. Horretarako APAINDU BALKOIAK alpargata, albarka, txapel eta zapiekin eta ATERA ARGAZKIA! Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!

    Balkoiak dantzari.

    Apirilaren 29an dantzaren nazioarteko eguna da eta hori dela eta igande honetan, apirilaren 26an, Goierriko dantza talde ezberdinek ekimen bateratu bat jarri nahi dugu martxan.

    Balkoiak dantzan jarriko ditugu! Dotoretu alpargata, albarka, txapel eta zapiekin balkoiak, jantzi baserritarrez edo taldeko zapiarekin eta atera zure argazkia horizontalean.

    Bidali argazkia igandeean bertan iztuetadantzataldea@gmail.com helbidera eta guztion artean argazki bilduma ederra osatuko dugu. 

    Gure herritik, Goierri eskualdera, eta eskualdetik Euskal Herrira!

    Atxikipenak:

    -Legorretako Irrintzi Alai, Segurako Azpilla, Urretxuko Lurra, Idiazabalgo Axari, Beasaingo Ostadar eta Aurtzaka, Gabiriako Goruntz, Zeraingo Solkie, Lazkaoko Oin Arin, Zaldibiako Iztueta, Ataungo Otsoak, Ordiziako Amets Bide, Zegamako Tobera.

     

    DANTZATZEN DUEN  HERRIA EZ DA INOIZ HILKO!