• 12
    EKA
    2015
    Dantzari ohien emanaldia

    Bihar, arratsaldeko 19.00etan Resti pilotalekuan azken 25 urte hauetan Iztueta Dantza Taldean dantzari izan direnen emanaldia izango da.

  • 06
    MAI
    2015
    Iztueta dantza taldeko gazteen emanaldia

    Datorren larunbatean, maiatzak 9, arratsaldeko 19.30etan Resti  pilotalekuan. Zatoz eta gozatu!

  • 15
    MAR
    2015
    XXV. Dantzari Txikien Eguna

    Datorren igandean, hilak 15, XXV. Dantzari Txikien Eguna ospatuko dugu Zaldibian. Zazpi dantza taldek hartuko dute parte egun osoko festa honetan.

  • 20
    URT
    2015
    Goierriko erromeri bira Gabirin

    Urte berriarekin, erromeri bira ere bueltan da. Igande honetan, hilak 25, arratsaldeko 17:30etan Gabirin erromeri bira!

  • 19
    AZA
    2014
    Urteko batzarra

    Urtero bezala, ikasturtearen inguruko informazioa emateko BATZARRA antolatu dugu.

  • 26
    URR
    2014
    Goierriko I. Erromeri Bira Zaldibian

    Goierriko I. Erromeri Biraren barnean, bigarren erromeria ospatuko da Zaldibian igande honetan, arratsaldeko 18:00tan.

  • 04
    URR
    2014

    Gogoratu larunbat honetan goizeko emanaldia prestatzeko 11:00etan elkartuko garela Karreane Kultur-etxean.

  • 26
    IRAI
    2014

    Larunbat honetan Berako Dantzari Txiki Egunera joateko AUTOBUSA 8:45tan irtengo da plazatik. Ea egun polit bat igarotzen dugun!

  • 16
    IRAI
    2014

    Pasa den kurtsoa oraindik ez da bukatu Zaldibiako dantzariontzat. Azken Dantzari Txiki Eguna ospatuko dugu Beran hil honen azken larunbatean, irailaren 27an hain zuzen. Beraz, joango diren dantzariek orri hau bete eta ahalik eta azkarren Karreanen entregatu beharko dute. Bestalde, herriko festetako emanaldia ere bertan dugu. Beraz, bi egunak prestatzeko entsaioak pasa den ikasturteko ordutegi berdinean izango dira. 

  • 16
    IRAI
    2014

    Iztueta Dantza Taldeko 2014-1015 ikasturterako izena emateko epea irekita dago. Dantzari zahar zein berriek eman beharko dute izena, bakoitzaren datuak betez. Bete beharreko orria Karreanen dago eskuragarri, baina baita hemen atxikirik ere. Azken eguna irailaren 29a izango da eta aurrerago zehaztuko dira taldeak zein kurtso hasiera.