• 26
    URR
    2014
    Goierriko I. Erromeri Bira Zaldibian

    Goierriko I. Erromeri Biraren barnean, bigarren erromeria ospatuko da Zaldibian igande honetan, arratsaldeko 18:00tan.

  • 04
    URR
    2014

    Gogoratu larunbat honetan goizeko emanaldia prestatzeko 11:00etan elkartuko garela Karreane Kultur-etxean.

  • 26
    IRAI
    2014

    Larunbat honetan Berako Dantzari Txiki Egunera joateko AUTOBUSA 8:45tan irtengo da plazatik. Ea egun polit bat igarotzen dugun!

  • 16
    IRAI
    2014

    Pasa den kurtsoa oraindik ez da bukatu Zaldibiako dantzariontzat. Azken Dantzari Txiki Eguna ospatuko dugu Beran hil honen azken larunbatean, irailaren 27an hain zuzen. Beraz, joango diren dantzariek orri hau bete eta ahalik eta azkarren Karreanen entregatu beharko dute. Bestalde, herriko festetako emanaldia ere bertan dugu. Beraz, bi egunak prestatzeko entsaioak pasa den ikasturteko ordutegi berdinean izango dira. 

  • 16
    IRAI
    2014

    Iztueta Dantza Taldeko 2014-1015 ikasturterako izena emateko epea irekita dago. Dantzari zahar zein berriek eman beharko dute izena, bakoitzaren datuak betez. Bete beharreko orria Karreanen dago eskuragarri, baina baita hemen atxikirik ere. Azken eguna irailaren 29a izango da eta aurrerago zehaztuko dira taldeak zein kurtso hasiera.

  • 26
    API
    2014
    Iztueta Dantza Taldea Legorretako Dantzari Txiki Egunean izango da

    Zaldibiako dantzariak Legorretako Dantzari Txiki Egunean izango dira datorren igandean, hilak 27.

  • 26
    MAR
    2014

    Nola egin moinoa? Nola jarri euskal zapia? Ikastaro bat antolatzeko jendearen eskaera eta interesa ikusirik, azalpen bideo bat egin du Iztueta Dantza Taldeak, moinoa nola egin eta zapia nola jarri azalduz, interesa duenarentzat hemen ikusgai.

  • 14
    AZA
    2013
    Iztueta dantza taldearen 2013-2014 ikasturteko batzar orokorra

    Iztueta Dantza Taldeak bihar osteguna, hilak 14, arratsaldeko 18:00etan Karreane kultur etxean 2013-2014 ikasturtearen inguruko BATZAR OROKORRA egingo du. Ikasturtearen nondik norakoak azaltzeaz gain, denon iritziak partekatzeko unea izango da.

  • 17
    MAR
    2013
    XXIII. Dantzari Txikien Eguna Zaldibian

    Datorren igandean, martxoaren 17an,  Zaldiban zazpi dantza taldeak elkartuko dira XXIII.Dantzari Txikien Eguna festa ospatzeko.

     

  • 16
    MAR
    2013
    Dantza emanaldia Zaldibian

    Iztueta dantza taldeko eta Alurr dantza taldeko dantzari gazteek bostgarren urtez, dantza ikuskizuna eskainiko dute, herriko plazan.