• 00
    0000
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    SATURDIKO FESTA

    Urtero legez, Aberri egunaren ajearekin batera ospatuko da Saturdi auzoko festa. Hemen duzue egitaraua eta aurreratzen dizuegu egitarau mardula prestatu dutela urteroko usadioari jarraituz

    SATURDIKO FESTAKO EGITARAUA

    • Goizeko 11:00etan, Meza nagusia Saturdiko Baselizan.
    • Mezaren ondoren, Iztueta Dantza Taldeko dantzariek dantza saioa egingo dute. Jarraian, ohiturari jarraituz, bi auzotarri opari bana emango zaie. Ondoren, haurrentzako jokoak.
    • Eguerdian,   JEXUX MARI IRAZU  eta JOKIN URANGA bertsolariak eta JOXE ETA IÑAKI trikitilarien saioa.
    • 13:00etan, auzotarren arteko Toka Txapelketa
    • 14:30ean,  BAZKARIA.

    Menua: Zopa, pikatxa, arkumea, mamia, kafea, kopa eta purua. Prezioa: 25 €.
    Bazkarirako txartelak salgai daude taberna hauetan: Zahar Egoitza eta Joxepane.Txartelak hartzeko azken eguna: martxoak 29, ostirala.

     

    • Bazkalondoan JEXUX MARI IRAZU  eta JOKIN URANGA bertsolarien saioa.
    • Arratsaldeko 18:00etan:  TRONTZALARI  ETA HARRI-JASOTZAILEAREN ERAKUSTALDIA
      • TRONTZALARIEN NORGEHIAGOKA:

      AINHOA MAZKIARAN (Altsasua) eta IRATI AZTONDOA (Zeanuri)

     NAHIA LARRAÑAGA (Santutxu) eta MAIDER LOPEZ AZPILIKUETA (Santutxu).

    Lana: bikote bakoitzak 12na kanaerdiko.

    •  AIMAR IRIGOIEN harri-jasotzaile errexildarraren erakustaldia

     

    • Ondoren, JOXE ETA IÑAKI  trikitilariekin erromeria

Jaiak eta ospakizunak

2019 jaiak egitaraua
2019 ZALDIBIAKO JAIAK- Argazki guztiak

Boletina

ZaldibiaTB